|
Graffitien ganbara
APOKRIFO MARKINARRA (BIGARREN AUTUA)
Maisu Juan: Arrituta isten nozu, Peru. Orain bai esan negikeela, antxina legez, berbatxu bat edo beste aldaturik: «Ezin esan zinait atsegin andiago emongo deustan gauzarik. Ikaratuko ditut neure opiziokoak, esan daioedanean topau dodala baserritar abarkadun bat, neuk baino poesia geiago dakiana»... Zu zeu bere denporearen joanean a1datu egin zara, baina. Badiakutsut ez zabiltzala, behiala legez, euskerea gora eta euskerea beera, ain gogoko zenduzen sermoiak botetan, eta batez bere, atzerriko poesiak aitatuteko —zaarrak, ori bai— atxakiarik ez dozula. Ez dago txarto, Basarteko Ikastetxe Andiko nekezale asko-jakina... Peru Abarka: Zu bai zareala, Kaletar Bizargin ori, asko-gura dana-jakitun ustezko ezer ezjakina. Nik sekula ez deutsat inori euskaldunok geure mendi-zokoan ikaratuta gelditu bear garenik esan; ori zeuk, eta zeu langoek, iraasten deutsezue gure asmoei. Zuek bai «zaietan ziogi, urunetan ero». Ostera dirautsut: «Baneuka, bazeunkake; zeuk bazeunka oba zeunke»... Maisu Juan: Et-et-et, Peru: ez niri agure-berbetan erasi, zapa-euskera ulertezina da niretzat-eta. Zeuri esker ikasi neban geure ama-berbetaz arantzagoko hizkuntza dinoena eta mintzaira bere bai, eta orren zordun izango natxatzu beti, zeuk irakatsi zeunstaan-eta kiputz eta lapurtarrei (artean Prantzes neritxoenei, neure oraingo lotsakizunerako) adituten. Baina asko dogu barriketarik. Erakutsidazuz, baldin badituzu, areango zeure berso-bearrak, orain, zure mundua amaituta eta amatauta dagoanez, neuri, eta ni langooi, kaletar bizargin asko-gurakooi —zeuk beti baizen dotore dinozunez—, dagokigu-eta... hitza hartzea. Amaitu egizu aalbait arinen, Peru Abarka. Eta, bizkaitar etxagun zindo eta zoliaren moduan, onartu egizu gaurko au zure azken agurra besterik ezin izan leitekeela. Peru Abarka: Ez niri, gero, berba koipetsurik. Oraindino asko daukot esatekorik. Zeuek, eta ez neuk, «emoten deutsezuez gaisoai edaari samin, minkotx, atsitu eta errai guztiak irabildutekoak, gatxa ezagutu baga abespeluan, urten dagianak urten dagiala». Nik neuk, etxeko euskereaz gain, beste edonongoa bere badazagut eta enaz lotsa munduaren aurrean nazen lakoa agertuten, baina ori bai, neure burua olerkiaren beargintza samur-gogorraren lagien esanetara iminten dot, aren arauen esaneko biurtuten. Ona emen dinotsudanaren erakusgarri bat edo beste:
Graffitien ganbara |