Graffitien ganbara
Joxe Austin Arrieta

Kutxa, 1996

 

 

APOKRIFO MARKINARRA (LEHEN AUTUA)

 

      Peru Abarka: Jaungoikoak egun onak emon daizuzala, Maisu Juan. Berreun urtean bere zuk burua lengo lepotik, giputzek esango leukeenez, edo lengo samatik, bizkaitar berbeta jatorrean gurago badozu. Gure leen arpegi-ikustean esan neutsuna —bi gizaldi edo mende dira, orratino!— esan bear deutsut ostera bere:

      «Nik uste neban bene benetako andikiren bategaz berba egiten nebala. Agaiti nengoan txapela buruti kenduta, lotsa nintzala berba egiten. Jakin baneu lenengoti Barberu txar bat baino etzineala, enintzan Jaunka zugaz egongo, ezta bere buru utsean. Eta Barberu errukarri bat, ta inoren gatxaz bizi dana, gaisorik ezpadabil zer-jan eztaukana, ain arro ta apaindu? Ainbeste soinoko bitxidunez, eta ori astegun buruzurian, bidez zabiltzala?»

      Maisu Juan: Enaz ni inoren gatxaz bizi, neure-neureari odola ataratan deutsat, eta egizu berba modu obean, Peru, orreik ez dira-eta aspaldiko lagunak agurtuteko ereak. Zelan zagozan itaunduko neuskizu, Barberu ondradu eta edukazinoz azitakoa naz-eta, baina itaundu bearrik bere ez dot uste dagoanik: argalduta zakustaz, zargalduta. Zure opizioa, zeozertxu banekian, ez ei dabil osasuntsu aspaldi andi onetan. Jakin gura neuke zegaitik... Ez dakizu, dagoaneko, leen egiten zenduzen eta nik ain gustora adituten nituen kopla eta berso areik langorik onduten, ala? Korta-sundea erioen, baina ederrak bere bazirean, ederrak bazireanez...

      Peru Abarka: Alperrik zabiz niri ziria sartu guran. Leengora natortzu: «Barberua barberu ta mozoloa mozolo. Mozoloa baino nun dago egazti edertoago jantzirik? Baina eztau inoz mozolo izateti urten». Bada, jakizu etxatela oraindino beargintza zaarra aaztu, gure asaben doinu eta ebakera aiutuan moldatua, eta ez zeuk ageri daroazun neurribakokeria lantzaka eta berba zantar bupera eta milika inok ezin aditu leikezanaz josiriko orregaz. Adi egizuz, zeuri zuzenduta dagoz oreik-eta:

 

Graffitien ganbara
Joxe Austin Arrieta

Kutxa, 1996