|
Graffitien ganbara
AUSGANG («Andante cantabile»)
Iragan arrats batez lokamuts batean bi aurpegidun nintzen ispilu aurrean: bata zen bur-hezurra mamirik gabean, mozorro hutsa berriz ageri bestean: ai, ene zarrastada bihotz-barrenean!
Batak besteari ahoan ausiki ezin elkar ulertuz zebiltzan garrazki harako Janok ere hau zer den ez daki horrela bizi gara gaur hainbat gizaki: ustez jainko garela, inhurri izaki!
laralaralara laralaralara laralaralara laralaralara...
ustez jainko garela inhurri izaki, je vous salie (sic) Mairie (sic).
«Bina bizitza ditugu, bizi ohi duguna bata, gogoaneko bestea. lzate bakardunak gu: erdi-banatuta sasi-egia,ordea».
«Benazko ala sasizko zein izen zeini egoki, inork ez, jakin inola: hain baikara ilunsko, norbera bizi izaki uste hutsean bezala». (P. Pessoa)
Graffitien ganbara |