|
Graffitien ganbara
UR GAINEKO BITSETAN. DOBLA ETA FINI (Praeteritio ad urbem)
Poema bat idatzi gogo nizuen basuraren erresuma honetako bele zilbor-gantzadun oilar harro arranditsu torero txaparro barrabil-hizkeradun zozketa-banatzaile gorbatadun burusoil kalakari garbikari-saltzaile pulkro itxurako ustel kirastun guztien gainean.
Baina ez du merezi. Su artifizialezko hiri desesperatu honetan ez. Gehienaz ere kristalezko gong bat jarri behar nuke lerro hauetan zarata handiegirik gabe leher daitezen liturgia nerabeak oro maskor soinudun txalo zaparrada g o a t a z k o a k Betti Davis eta Lana Turner guztien elefante-hilobi bihurtu diren hiri bolizkoetan.
Zeren gainera basura hitzak ihintza esan nahi baitu Itsas ondo (h)an... Eta nik ere Ğloreak udan intza bezelağ eta abar. Da capo, Hollywood: Salve Regina.
Graffitien ganbara |