|
Graffitien ganbara
FANTASIA ZINETIKOAK
«Organiza tu autodefensa Redime tus juegos Tu guiñol escondido Tu colección polícroma Tus amores más réprobos» (S. Maso Simón)
I. «GONA WITH THE WIND»
Clark Gablek Scarlata O'Hara bahitu eta Mississipi aldera eraman zuenean: kanoi-azantzak urrunean, suteak algodoi- plantazioetan. Esklabo beltz askatzear zeudenek negar zegiten beren nausien derrotaz eta marmeladazko azken tarta paratu zuen mama pantxitak hegoaldeko azentuz mai beebee, tóri biderakò
eta zuk, señòritò, ondó zaindù guré printzesa Tara guztietatik harantza tropa errebeldeen akordeoi ainubeen inguruan Mississippi zoragarri Scarlata zure begi leinuruetan lixtu banderak oro gure konfederazioari ziorik gabe zu eta zubi mortuak ontziraleku hautsiak errota paladun baforerik ez itsasora ezin gure azken errebeldeen uniforme gris konfiskatuak sakeoari emanak hordi hor dirau baina ibaiondoko ezki marmartien zurrumurru- etan gora zure aieneak o'hala o'hara antzaldapen aihenduak gure kon fede ra ziorik gabea derrota errota gabetua izan ez ba litz lits zure gomuta arratsalde la ma da tsu honetan non tea hartzen diharduzun o ku pa ziodun tropa yankien buru zahagi are kin oroit zaitez nitaz noizbait mai beebee badakizu scar betiko lata
II. «IGAZ MARIENBAD-EN» (Erreklamazio-liburutik transkribatua)
«Etorri da adina. Oharkabean. Beti bezala. Ostatura iritsi berria naizen apopiloa nauzu, esate baterako, eta horra duela gutxi ostalariaren abisua, jadanik ezin gera naitekeela askoz luzaroago. Lehendabizi, gelaz nahastu direla pentsatu dut, baina ez, momentu bat lehenxeago, konketako kanilaren jarioa konpontzera lehenbai- lehen etor daitezela erreklamatuz deitu dudanean, hariaren bestaldera 'bai jauna... nola ez jauna... berehalaxe jauna' tonu adeitsuegi batez erantzun didan ahots berbera izan baita, oraingoan zeken, 'gelak laster hutsik behar du' esan berri didana. Eta nik maleta oraindik ohe gainean botata, esate baterako, alkandorak ere, hortzetako zepiloa ere, dena hortxe, nola liteke, apaletako armarioetan eskegi gabe, alegia, alderantziz, hortzetako zepiloa armariotan, alkandorak konketan, ez da posible, txukundu behar dut gela, urduritasunak honelako tranpak segadatzen dizkizu, endemas ahots zeken batek barne-lineatik hotz bezain motz 'gelak laster hutsik behar du' esaten dizunean, beranduegi dela antzematen duzunean, hau broma bat da pentsatzen duzu, baina badakizu ez dela, Oihan Beltzeko Ostatuan kuku-erloju batek, gela bakoitzean bana baitago, esaten dizunean 'ich bin eine richtige Kuckucks-Uhr aus dem Schwarzwald' eta ondoren karilon madarikatuak 'Wien, Wien, du bist allein' baltsaren doinua aletzen dizunean adarjole, eta ohartzen zarenean doi-doi duzula aski asti leihotik miresteko, edo gehienaz ere bertan osteratxo bat egiteko, Oihan Beltz Naharoa, Ilerkoen eta izeien paradisu berantetsia, haurtzaroko postaletatik soilki ezagutzen zenuen laku zoragarria, orain hain hurbil eta hain» (Hemen amaitzen da izkribua. Fede ematen dut: (Sinadura) Ernst Unheimlich)
III. «RUN SILENT RUN DEEP»
LONG VEHICLE bat eskuineko karriletik. inter ezkerrera. Zerrenda polita. Izuen genesia. Kobazuloa. Nola dio? Inter eskuin. Kontuz Audi horrekin. Zergatik ezin dira hitzez hitz gogoratu irudi poetikoak. A ze ziztua horrek, 180 gutxienez. Ez ba. Ezin dira. Saguzaharrak. Otsoen ahuriak. Beldur atabikoak. Eta hori berriz largak botatzen neri. Ez al du ikusten orain VEICULO LONGO bat pasatzen ari naizela. Arbasoak. Aizpitarte. Landarbaso. Santimamiñe. Otsozelaia. PASA-IA. Ezagun lehen JES jartzen zuela. Kolore diferenteko txaplata JEStuaren gainean. Apuntatu koadernoan. VEICULO LONGO pasaiatua paisajetua. Ze mania hitz hutsak. Irudiak. Horiek bai gelditzen direla. Baina ezta ere. Horiek ere ez. Zergatik ezin naiz gogoratu. Nork ote daki. Zein liburutan. VEICULO LONGO. Nola zen kanta hura. Lisboa no seas francesa. Portugesa ikasi. Pessoa orijinalean irakurri. Eu te he dado o intermitente mamon. Sasi-gailegoz ez. Fraga eta horiek bezala. Errespetu piska bat. INTXAURRONDO. Bat ere atabikoak ez diren izuak. Utikan. Hemen txaplatarik ez. InTXaurrondo con TX. Hasieratik. Martxa. Pintxos. Txantxullos. Txakurras. Ze kulpa ote dute txakur gaixoek. Homo homini homo. Euskara desagertuta ere lasai. Ohorea salbu dugu. K eta TX guchienez salbatuco dira. Txaplata. Txaplata. Hitz hori bai badarabil nonbaiten. Non... Paretaren kontra zapaldutako suge edo ag horrelako zerbaiten txaplata. Zer dabil hori ceda el paso dauka ag... Ene. Argiak. Ñir ñir. Sirenak. Ni no. Informatikan Ñ kendu diete espainolei. Zer da hau. Saihetsean gorako zer hau. Argiak hemen. Biraka. Ez al ziren urdinak oraintxe bertan. Ñ-a kendu diete. Orain zergatik ikusten ditut hain gorri. Cuantos anos tienes ni-no ni-no ni-no. Martin Bainez ganboarra barrez hil zen. ni. no. ni. no. nik ez dakit ama. Zergatik idazten dituzte letrak aldrebes. ANBULANTZIA. TZIA. IA. A...
IV. «URRI GORRI»
Tobaritx Sean connerie URRI GORRI urpekoaren komandant to ba ritx ur pe ko de ser tu an de ser ta ri american way of life-aren amoreakatik amore emanik: Paganini entzuten du sonarreko marinel beltz chewing gum murtxi ka tzai le ak eta zuk ere Sean tobaritx connerie UrreGorriak oro Coca Cola baten truk.
Perspektiba Nevski Neva ibaian itoa eta Leningrad Sankt Peterburg arra-bihurtua bederatzi ehun eguneko setioari burgoi eutsi ondoren Tsartegi Zahar erre-bihurturik...
Mesedez, Sean: «Barrak eta izarrak» abestu ez zikin ur pe kon tzia ereserki iraultzaileen kon eri ekin ekin Mundu Berrirako erromesaldi hobe beharrezkoari omen: «Brave New World» agurtuko zaitu Aldous Huxleyk Manhattango Zubi azpitik igarotzean Woody Allenek ere zu aukeratuko protagonista hegotar gosetien Chiapas guztiez barre egiteko.
V. «IZURDE BERDEAREN KARRIKA»
Zeluloide kirrinkarien hotsetan maori-en uhuriak dantza e rri tu al ez koen erretolika ahantzian txuri-beltzezko dekoratuen kartoi-harrizko ta sun ean. Alferrik ordea ezerk ez baitezake sumendi irakituen laba-leherdura lur-ikararen zotin-pitzadura eragotz... ezta zuk ere Lana Turner marea-goratik ihesi labar-leizetik gora komentuan babesten zaren arren: patuaren txantxa batez zure ahizpa —eta ez zu— ezkondu zen Zehe-Landa Berri gaur egun zartatu gaur egun sumindu hartara, baina... Zaude deskantsuan maori galtzearren orroetatik urrun zeure urraduretan zurrun: Zeren —amodioaren itzulerarik ez igurika, Turner —... nahiz Berrian nahiz Zaharrean Zehe-Landa baitugu txantxaz edo gabe aberri bakar.
Graffitien ganbara |