|
Graffitien ganbara
Gaueko trenen ulurik aditzen ez hemendik ibar sakonetan dautza goiz euritsuak ibiturik.
ta artotza an dago, ez ots, ez ixil...
Logopedia latza baita bihotzeko koadernoak eta burmuineko apalak zitaz hustea.
Irribarre izoztua itxaropenaren alozetan zimurtua eta Itaka beti eskurakizun Parkek diruten eta dirauten mihise geldian. Helgaitza hezgaitza izaki eta hezgaitza den oro eder. Nork bere jainkoei dena den dagielarik men amets sukartsuen erresumaren atalasean: bil ditzagun mahatsak meta dezagun maiatza urrian bada ere.
Hitzak kare-harri uretan hartzituak. Hitzak labar-harri heriora amilduak. Hitzak legar-harri negar-laborri ororen ibai-ezpondetan pausatuak. Hitzak solas-harri ur gaineko bitsetan sorgin-orratz xomorro-jale Hitzak aingura-harri ur azpiko isletan izu-azpilduren gordagi-ikerle. Hitzak hitz. Nola nahi ere.
Graffitien ganbara |