|
Graffitien ganbara
ORDOXELAIKO BIDEAN
«Ama! Ezin dut kantatu: bihotzaren kaperan su hartu du atrilak». (V. Maiakovski)
Artezilariei deitu beharko desamore hauen mekanika delikatua desaktiba dezaten.
Eta bihotza habitatzen digun ezezaguna errito swahiliz ahal dezagun behingoz uxatu. («fukuzwaye yeye mgeni»)
Euria ari baitu aspaldiko partez lekaro soil hauetan horbel hitsaren kraskada eta ur uherrez harro erreka denboraren euri atergabez.
(«Victimae Pascali laudes immolent christiani», Abraham, Abraham...) («sekula» hitzik ez aipa, oinarria ez dago tinko zapal tzaileen hitza amaitzean za palduen mintzoa da hasiko)
Telefono hariak aspaldi moztu baitzituzten otarrain karrankarien komando inkontrolatuek erraietan eta Danton guztiak higatzen ari osasunezko espetxeetan txandako Robespierreen gilotinaren zain gorrotoaren toberak ankerki urratu haurtzaroko argazki amoltsuak eta garrazki lehertarazi ulertezinaren hegazkinek poema ingenuoak oro txo stalingrado luze honetan mozkortubak eta ganibet fin zorrotzak atezuan tristeziaren begirada sorgorretan larmintzaren guritasun gurinezkoaren artisautza maratz zehatzean zaurgarri uste guztien pronostikoen arabera zapart eginak baitira inoiz ere apika laztanezko lanabes inozent izan ez diren aho kutunen nabastarre bazkalondoarrak ganibet labanduak orain odol-horbeletan karraskari eta behinolako irri-karkarak ubel-lauso hain urrun...
(«errota zahar maitea uraren ertzean uraren ertzean-da basati beltzean»)
Otordu amankomunen xarma inkariotsua aspaldi bihurtu baitzen herdoil ugerrezko larrosa horzkari ibaiaren geldotasun uhertuan
(«negar egiten duzu alea txetzean. ni ere triste nabil zutaz oroitzean»)
Bizitzak urteak baitaramatza zauri niminoak miniaturazko milizkaduren mikrouhinetan astirotsu suntsitzen su ama ta tu ak.
Etxea bete ur. Odolez harro datorren erreka honetan.
(«sepulchrum eius viventis ... et gloriam videam resurgentis»)
Euria ari baitu aspaldiko partez gure kromletxaren in- guruan in-gudean in- fernuan.
Sicut dicebamus hieri.
Graffitien ganbara |