Graffitien ganbara
Joxe Austin Arrieta
Kutxa, 1996
HIRI-PAISAIA 1
Trumilka, izu-laborritan,
ur-ertzeraino amiltzen dira
sumenditik ihesi
antigualeko etxe txuri txiki
kareztatuak
hiria bera
anabasan
zurrunbilo
aldiz erpindu
aldiz hondatuetan,
ur-ertzean bortizki
jeurt eginez
hautsiz
pitzatuz
birrinduz
bere buruari atzera eragin arte:
Stromboli izan liteke.
Modernoago eta
jendetsuago, apika.
Han goian,
dena den,
orain keadar-hodei xume,
baina noiznahi
laba-goitika
bihur daitekeen
gandor harroa.
Graffitien ganbara
Joxe Austin Arrieta
Kutxa, 1996