|
Graffitien ganbara
BERTSO ZAHARREN MENDEAN
1.
«Mendiak bethe belharrez, begitartea nigarrez»... (herrikoia)
Belaxka nauzu izatez esango dizut aldrebes erabat bete ziren aspaldi nire uste eta amets.
Erresumaren oinorde bera zelakoan fede bihotzez nion adierazi ez nauzu igarle trebe.
Beazunaren garratza oinazearen oinatza hamaika bider zazpi urtean irribarrean izotza.
2.
«Olim lacus colueram dum cygnus fueram» (Carrnina Burana)
Ohore-gosez irriki petralkerian nasaiki orojakile ezjakin berriketari pinpirin oilar oilasko gizaki.
Nora hoake horrela, ahate zatar ergela? aintzatespen iraganak zeden-sitsak dizkik janak zisne-ustez hagoela.
«Lan baratza, lan aratza» egin beharrez, lo hatza: labe-erregai harama sukaldariak —'ai, ama!'—: hegazti haiz?, ez, ikatza!
Graffitien ganbara |