|
Graffitien ganbara
PAISAIA ZUBIAREKIN
Negua behar du, inondik ere. Ahotik arnas lurruna baitarit. Bufandarik ez, baina.
Zubitik behera ibaiari beha: baporetxoak, gabarrak, —«artaldean» esan liteke, ardiak balira— elkarren sorbaldan pausaturik, lo.
Kanal zurruna, ibai bezatua, zur zimel eta sagar ustel usaina, haizerik ez... (non, baina?)
Zubiak kedar-kolorea du. Eta urak nabar igarotzen. Baina nik ez dazagut ez zubi, ez ibai: ametsa, noski.
Negua izateko, bitxia oso: mertxika bat jaten dihardut. Eta hexurra ostikada batez uretara...
Hiru basa-ahate —edo agian kaio arrunt— nahikoa arrasean hegaldari.
Baina bai, negua behar du: horra, gaztainondoen eskeletoak.
Neskatila ile-lakar bat hurbiltzen zait sagar-saltzaile.
Graffitien ganbara |