|
Graffitien ganbara
APOKRIFO MARKINARRA (HIRUGARREN AUTUA)
(P.A.— Ori ez dozu poesia, ezpabere prosa arrunta! Ezer aintzakotzat artzekorik badauko, neuk irakatsi neutsun hizkuntzari zor deutsazu, berari esker ikasi zenduan-eta begi-aurrean daukazuna, edo amesetan dakusazuna, paperean iminten... Iruzurti lotsabagea. Uste dozu lerroak banatuz gero, dana eginda dagoala. Baina zure burdiak ez darasa: burpilak lokatutako tresna mengela besterik ez da! Lerro jarrai naiz etenetan, biotza bear da, gero, leenengo eta bein! Eta orixe da zeuk ez daukazuna, edo are okerrago: orixe da, tilista- erretilukada baten truke, zeuk saldu gura dozuna!
M.J.— Beti pentsatu izan dut, erretxin hutsa baina, poeta zahar gutxienez errespetagarria zinela. Orain dakusat, ordea, benetan nolakoa zaren. Bihotz ilun bekaizti mendeku-gosez usteldua. Nor zara zu niri apaltasun-ikaskizunak emateko?
P.A.— Gitxienez, ur gaineko bitsetan ibiltea gogoko ez dauan euskalduna.
M.J.— Neu ere banauzu zu bezain euskaldun! Ur gaineko bitsetan bada ere!)
Graffitien ganbara |