
Zerbait
Pedro Mari Otaño
1895
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Zerbait, Pedro M.ª Otaño. Victoriano Iraola-ren moldizkiran, 1895.
|
 |
 |
Ernani
On Manuel Zendoya-ri
Urbieta-ko Juan-en
sort-erriya, orra
seme leial askoren
siaska jatorra;
biyotz biguñekua,
gudari gogorra,
zure izen maitia
ez liteke borra
zergatikan zeraden
euskaldunen onra.
Ez izanagatikan
aundi ta bikaña
aiñ zerade polita,
txukun ta apaña,
gañera euskalduna
besterik ez aña:
lur ontan biyoztsuak
denak dira, baña
nere ustez, Ernani
zu zera estraña.
Euskaldunen oiturak
ta gure izkuntza
jakin nai ditubena
joan bedi aruntza;
nola Euskara dagon
iya umezurtza,
au sapai txarrekuak
nai diyote bultza...
Ernani, zu zerade
ezti onen eultza.
Inguruan daruzkan
menditxuak berriz,
aiñ alakiyan ez det
nik ikusi begiz;
betiak gaztañez ta
sagar muxu gorriz,
denetan politena
tontortuba arriz,
Santa baten izena
dauka edergarriz.
Begira zaiozute
Santa Barbara-ri,
ardiyak zaitzen dagon
artzaia diruri
beti ernai «otsorik»
ote dan ageri;
ez diyo txarkeririk
egin nai iñori,
baizik lagundu bere
erri maitiari.
Asko lezakiana
edo indartsua
bezela da Ernani
prestu ta mantsua;
baztartutzen dubena
etsai setatsua
bizi da lagunduaz
jende biartsua:
nik agurtutzen zaitut
erri doatsua.
Ernani-ko alaba
eder ta txukunak,
zubek zerate egi-
azko euskaldunak:
oraindikan zautenak
aigeru kutunak,
gero izan zaitezte
andre t'ama onak
beti sortu ditezen
seine biyotzdunak.
|
 |
 |
|
|