Txepetxa
Askotan esan izandu dute
gizon ikastun argiyak
nola pixtiyak izan litezken
gure erakuslariyak,
erlia da bat aipatzen dana
o! zer lau arrigarriyak
jartzen dituzten gure aurrian
onek eta txingurriyak!
txepetxak berriz erakusten du
ainbeste nola aik biyak.
Euskal-lurreko txoriyetan dan
txikitxuena da bera;
gaztañ kolore bakarrekua,
nai bada ez da ederra:
begi argiyak, buru xanpala
moko ttenttia aurrera;
korputza motxa anka laburrak,
xaltokako ibillera;
xalapartako egalariya
eta kantari ergela.
Txotx batek aisa jasoko luke
nola karga gutxi duan,
bañan gustatzen zaio jartzia
adar sendoxiaguan;
amildu arren ez leike galdu
dakiyelako eguan:
bañan arkitzen baldin bada ere
burnizko aldamiyuan
iru lau aldiz xanpatutzen du
seguru ote daguan.
Udaberriyan lendabiziko
kabiya txepetxarena
azaldutzen da ta ezaguna
goroldiyozkua dena;
arbol gerriyan untza tartian
du lekurik maitiena
ta gizon askok ikusitzian
iritxpirian daguena,
esan oi dute: —zer konfiantza,
txori txar onek dubena!
Ta edozeñek esan lezake
berari begiratzian,
arretarikan ez dadukala
egiñ leioken gaitzian;
ez-iduriyan ark kabiyari
beste zulua atzian
egiten diyo, andik joateko
aurrerakua tapatzian;
erakutsiyaz pentsa zagula
nola atera sartzian.
|