Ordañak
Beti oitura deran bezela
juan dan larunbatian,
lantegitikan atera eta
afaltzera bitartian,
Lenguxu-nera juan nintzan ta
sartu orduko atian
Pakok sei berso eman zizkidan
papertxo txuri batian
ezanaz: —ia asmatzen dezun
zeñek moldatubak diran?
Aiñ griña aundiz gelditu nintzan
begira paper artara
non irakurri nitubeneko
bost edo sei errenkara
eranzun nion: Pako, kantu au
izugarri ederra da
ta nere ustez etzitzakian
Sarituak bestek para;
nik dakidanik ura bakarrik
irixten da orretara.
«Asmatu dezu (zion far-irritz)
ark berak ipiñi ditu,
ta badiruri ederragorik
eziñ leikela aditu;
or ezagun da nola etzaizkan
oraindik indarrak aitu;
bañan txit onak arek jartziaz
eziñ giñtezke arritu,
sinisten zaill bai izango zala
txarrak azaldu balitu».
Askok aitortzen ez du dubela
euskerak edertasunik,
ezagutzen ez dakitenentzat
ezer ez baita gauz onik
bañan paper au irakurrita
zuri esaten dizut nik
kantu doaiez betetako au
bear bezela entzunik
ez nuke nere lagun izan nai
limurtzen ez dan gizonik.
Sarituaren muñetan suba
Musak zuten irazeki
ta pentsaerik aundienentzat
badu bear aña toki;
jakintsu danen gisara egiten
du bere buruba txiki,
aiñ maite duben Ama Euskera
nairik lurretik eraki
biursarien galdezka dator
ta berak aña, nork daki?
Ama Euskera maite dutenak
zenbait euskaldun onradu
oraindik ere arkitzen dira
ontan suerte ona du;
bañan aiñ ego motxak dauzkagu
eziñ juan gera gora gu,
zu Saritua zuaz aurretik
eta bandera zabaldu,
nik desio det ibillitzia
zure atzetik soldadu.
Beste izkuntzik galtzen saiatu
ez bada Ama Euskera,
zertako datoz atzeerritarrak
oso zegona austera?
pixti gaizto bat balitz bezela
sartu naian auspera,
nola ez gera gu altxatuko
amari txutik eustera?
Izan gaitezen seme leialak
goitu dediyen ostera.
Sarituari nik opa diot
esan dedan aña sari,
batek bear du ta, zergatikan
au ez izan buruzari?
gañera emen badaude onak
beste zenbait biursari,
buru ta biotzezko lan ontan
oi diranak tajuz ari,
amak eskerrak emango dizka
seme danen laguntzari.
|