www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zerbait
Pedro Mari Otaņo
1895

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Zerbait, Pedro M.ª Otaño. Victoriano Iraola-ren moldizkiran, 1895.

 

 

aurrekoa hurrengoa

B-rekiñ

 

Baldiñ bizi baleike

bat bakarrik, berez,

besteren biarrikan

bage, bakardadez,

baliteke buruba

berotzia birez;

bañan bakoitzak beti

biar badu bestez;

beti baldiñ dagabiltz

biarren biarrez...

begiratu biagu,

bi begiz, biyotzez;

bestela bildu biar

baletorke,... baietz;

baldiñ begiramenik

bage, banidadez

bagabiltz bekokiya

biurturik beltz.

Bagebiltake beiñ beren

besteren bildurrez

biar bezelakuak

bagiña barrunbez?

 

—Onen ondoren jarritakuak

beste batzubek baziran;

bañan etzaizkit bururatutzen,

ai, zenbat aztu zaizkiran...!—

 

aurrekoa hurrengoa