
Zerbait
Pedro Mari Otaño
1895
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Zerbait, Pedro M.ª Otaño. Victoriano Iraola-ren moldizkiran, 1895.
|
 |
 |
Españolak eta Moruak
Erdi lotan bezela
joan dan aspaldiyan,
iñoren parragarri
geunden Españiyan;
argatikan moruak
ausardi aundiyan,
artu nai zuten legoi
zarra oñ azpiyan
ta gaztiak azaldu
zaizkate kabiyan.
Zar itxuran daguen
legoia tximutzat,
artuko zuten bada?
Oiek astaputzak!
Berak nola diraden
animali utsak,
izan arren Koran ta
Mahoma laguntzat,
astinduko dizkate
txilabako autsak.
Españiyan biyotzak
daude txit jasuak,
legoia esnatu du
tximu erasuak:
baleudezke seguru
joan diran gaxuak,
aientzako dauzkala
beren gurasuak:
malko bat illentzako
bizintzat besuak.
|
 |
|