
Zerbait
Pedro Mari Otaño
1895
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Zerbait, Pedro M.ª Otaño. Victoriano Iraola-ren moldizkiran, 1895.
|
 |
 |
Perrando Amezketarra
Egon oi dira gordiak
loriak
Nik nai det billatzen saia
usaia
Eta arki leike errez
berez
Nola dakarkiyen legez
Loriak usaia berez.
Zenbat gauza on munduan
txokuan
Daude larpian galdurik
azturik
Eta gelditzen dirala
ala!
Ez ditzagun utzi bada
Txokuan azturik ala.
Sasipietan egonak
gizonak
Diamante ta urrien
lorien
Autzera oi dira izan
gisan
Ai! zenbat ote dabiltzan
Gizonak lorien gisan.
Azaldu gabia ondo
Perrando
Zabaldu arren usaia
Artzaia
Bañan lezateke esan
nor zan
Amezketan ta Tolosan
Perrando artzaia nor zan.
On geiena dan lekutik
Zerutik
Ez eskolan ikasiya
jatxiya
Zebillela ardi ondoren
zuben
Perrandok suba barrunen
Zerutik jatxita zuben.
Arek etzekiyen asko
moldezko
ta esku-izkribuetan
letretan;
Bañan ura zan Euskera
bera
Argatik nai det atera
moldezko letretan bera.
|
 |
|