
Zerbait
Pedro Mari Otaño
1895
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Zerbait, Pedro M.ª Otaño. Victoriano Iraola-ren moldizkiran, 1895.
|
 |
 |
Elizakuak
edo
Au mundua!
Illunak nabarturik
bideko tiñua
zeukan, ta, ixildu zan
txorien doñua:
odoi tartetik iñoiz
izarren keñua
senti zan, bañan bian
sortu zan lañua;
argi baten aurretik
kolpez errañua
azaldu zan ta laxter
(eliza siñua)
gugana iritxi zan
txintxarri soñua.
Txilin, txilin jo zuben
berriz txintxarriyak,
aditzera emanaz
gauza mirariyak
beti txit onak, bañan
iñoiz mingarriyak,
izaten diranian
gaitzak ekarriyak.
Oso tristetu ziran
gure aurpegiyak
ta beria azaldu
zuben illargiyak:
eskuban arturikan
buru estalkiyak
lurrian belauniko
an geuden jarriak
ta parte-artu zuben
Zeru-gau-argiyak:
an pasa biar zuben
Jaungoiko aundiyak!
Eukaristi Santua
jarriya Maisuak
zijuan pasatzen, ta
beraren pausuak,
umill agurtzen ditu
kristau fedetsuak;
ta nola emen ala
geran geientsuak,
gertatzen diranian
alako kasuak,
burubak makur eta
biyotzak jasuak,
barrendikan egiten
dira errezuak,
meserez izan ditzan
miñ duben gaxuak.
Pentsatutzen munduko
izate aulian,
kasikan lorik egiñ
ez nuben gaubian,
ta urrengo goizian
zortziyak aldian,
joan nintzan Jauna artu
zunaren galdian.
Ezkaratz zar batera
sartu ondorian,
kanta otsa senti zan
etxe barrunbian,
guztizko doñu alai
eta ederrian.
Pozez bera aditzen
negola an bian,
biziro berri onak
ziraden idian,
gizon bat azaldu zan
ate brinbalian,
eta nere galdeera
egiñ niyonian,
malko bi zerorizkan
bere masallian
ta ziyon: —ortxen dago
gaxu iyillian!...
—Bere ama maitia
zedukan oyian!
Arriturik gelditu
nintzaion aurrian
ta kanta otsa nola
senti zan artian,
esan niyon: —or nola
daude umorian,
agoniya arkitzen
bada etxe berian?
Ori ez da kabitzen
kristauben legian;
zita erantzun ziran
erdi negarrian:
—Ai! Or famili asko
nola bizi diran,
anbat jakingo ere
ez dute ordian,
desgrazi au arkitzen
danikan gurian!
Eziñ biziyak gauzka
aiñ bakardadian,
ixil ixilik geren
baztartxo pobrian,
beste guztiyetatik
kasikan gordian,
ez bagiña bezela
jaiuak lurrian!...
Illtzia obe izan
liteke, aldian.
bizi ez danarentzat
itxura obian...!
—Zenbat onlako oi da
mundu zabalian!!
|
 |
 |
|
|