Bastilla
Jakitearen argitasuna
iritxi zaioten denak,
nola itsasoz aruntzkotarrak
ala onontztik daudenak,
eta geiago oien tartian
biyotz altxia dubenak,
gaur Frantziyari biraltzen dizka
eskumuñ bereztubenak.
Gutxiyagorik ez du merezi
Bastilla-ren oroimenak.
Bastilla deitzen zitzaion etxe
tzar bat Parixen gaiñduba,
agintariyen josta-lekuba
mendekuan infernuba:
jende «txe» dena oiñperatubaz
luzaruan egonduba;
gaur eun ta lau urte, altxarik
aserre erri miñduba,
onen indarrez izan zan ura
purrukatu ta kenduba.
Erriya ala ikusitzian
agintariyak atiak
itxi zituzten; bañan aitubak
zeuden aien agintiak;
Parixko seme alkar maitiak
samiñtusunez betiak,
autsi zituzten beren anaiak
lotzeko zeuden katiak
eta len goien zeudenak izan
ziran azpira botiak.
Nola itsaso aserretua
iñoiz biurtzen dan apar,
gisa berian altxatu ziran
aiñbeste milla atzapar:
txikiyak laxter aunditu ziran
artu zutenian alkar,
aundiyak berriz, eta nola ez!
txikitu ziraden azkar;
Frantziyak daukan aunditasuna
egun santu arek dakar.
Uztaillaren amalaubian
gaur eun eta lau urte,
frantzesak azañ izugarri au
egiñ izan ez balute,
etorkizuna etzitekian
daukan aña argiz bete.
Bai, animako ogiya denoi
bidean jarri digute;
agur ditzagun gure maisuak
guztiya merezi dute.
|