Oroitza
Saiatutzen da billellera zar au
Ondo egiten denari
Zeiñ dan askotan galdetu gabe
Inguratzen zaionari.
Eskalerikan ez du utzitzen
Datorrenik negargarri
Au da ematen diaona beti
Dena laguntasunari.
Umore ona doakabeak
Nai baldin badu arkitu
Iyo dedilla gela ontara
Ori bakarrik aski du.
Nola oz leiken emen tristerik
Alaitu gabe gelditu
Rau, kolpez, miñak joango zaizka
Ta aurpegia argitu.
Emen mintsuak sendatu dira
Sanorik ez da gaizkitu
Argatikan au zerua dala
Neri oi zait iduritu
Agurrak merezi ditu.
|