On Fidel Lizarraga, atenditu beza:
bedorrengana gatoz soñu eta dantza,
ezaguturik dala, komeni dan gauza,
ematia merezi duben alabantza.
Juan dan aspaldiyan desiotan geunden
gure alkate jauna ikusteko emen;
eziñ konsideratu progatu baño len,
erri au zertaraño konsolatu duben,
Jakiñik bedorrekiñ kontentuz gaudela
ez gaitu utzi biar bakarrik bezela,
gu emen geldituko gerade bestela
artzayikan ez duten ardiyak, bezela.
Bedorren anparua, gauza biarra da
bakarrik gelditzia guretzat txarra da
zuzen argi egingo digun izarra da
onorez beterikan Fidel Lizarraga.
Erri onen karguba aurten artu badu
gradu andigua-re merezituba du:
probintzi onek ondo luzituko badu
oraiñ alkate da ta laxter diputadu.
Fidel ikusi naia, emen bazeguan
joan dan aspaldiyan espero genduan;
ez berriz gugandikan apartera juan;
danok bizi nai degu bedorren onduan.
Bedorrengana oso itxutubak gaude
aurrera ala izango gerade;
gertatzen baldiñ bada zerbait nobedade
gurekiñ konta beza kuidadorik gabe.
Biba on Fidel jauna, gure nagusiya;
gradu ori daduka ondo mereziya;
biba gero segitzen diyon justiziya.
Jaunak diyela urte askoko biziya.
|