III. ARREBA SABELKIDE DENUXIRI
(Chilera)
Hurrun aiz, hurrun dun gure Martin; emen
aitaren ondoan nauzute, ta an goien
amarekin hura.
Iainkoak barreia
gindunan bere esku legun begidunez:
halere esku huntan geuden zorionez,
ezin aaldeginki. Bai esku zabala,
sabel berokia, begi maitakorra.
Begi-nini gaitin; elkarrago geuden
sabelean baino. Nere buru barnen
zaute zuek ere bihotz-arimetan:
hiurok bat gaitun oroipen bizitan;
batago Iainkoan. Hunek gu sor, bizi,
Hunek emai onez Bera sumarazi.
Sabel batetik ilki, sabel batera io,
(Iainko onen altzora): emen argi, bero;
emen zegon zori lurrean gaudeño.
Gauzkion zantzuan, aterrik bage erne,
gauden adi beti, dugun beti maite
anai harek antzo. Dakusagun elkar
Iaunari begira, bihotza su ta gar.
Ez geuden hurruti, hortik ainbat bide
emendik zerura, Iaunaren altzora.
Sar adi barneoon, ago Iainkoari;
emen ikusko naun; behon anaiari.
Gu bien gorputzak ama lurrak irets
ditzanean, orduun, Iaun hunen altzoan
arimook bil bitez betiko beroan.
|