I. NERE BURUA
Bil nadin barnera, mintzo bat entzuki,
argi bat izetuz, bihotza landuki,
Leze-barne huntan zer dut ikusgarri?
Bost aldiz nerera mintzo ozenak oi du!
ni berriz etxetik hurrun nabilazu!
Ate-ioka norbait. Erantzuna... «Bego».
Iparra geldi da, legun dator ego,
hegatsetan dakar maitetasun bero.
Haren mintzoari muzinik nork egin?
Bide zoroak utz, etxera sar nadin.
Etxera sar eta zokho denak ilhun,
begi-lauso hau noiz enegandik hurrun?
Egun zoroaren aztarnak itzali,
Deitzaile maitea, Zu zaitut iguzki.
Ba dakuts enegan izkutu hondarra:
barnean bizi dut Irutan Bakarra.
Berak bizi nau ni, Beronek naragi;
barne-muin hunetan Berau bekit argi.
Nigan hari duzu, Aitak sor Semea,
ta alkar maitatuki Bioongandik duzu
Has Gurena. Iesus. Nire lo betea!
Ernal-iturria nigan daukadala
Iainkoaz hain antzu Nondik naiz ibili?...
Aunitz esker! Iaunak egin baitit argi.
Ez zadan argi hau nik itzal, ez ere
edozein mintzori ta argiri iaramon:
emen daukat oro; etxe-barneen nagon.
|