www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Barne muinetan
Nikolas Ormaetxea, «Orixe»
1934

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Barne-muinetan, Nikolas Ormaetxea Orixe. Itxaropena, 1934

 

aurrekoa hurrengoa

III. IOSE

 

                vir iustus

 

Iose, doi doi digute

esan zure izena;

orrekin aski duzu

«zintzo» birrizena.

Agintari izan bear

Iesu-Mariena:

iruretan zuk duzu

agindu latzena.

 

On guzizko da, mihiz

oztopabagea,

oztoporik alper da

zuri bilatzea.

Mintzatu zinan, naski,

ez gainez ordea:

zerbait da zure itzik ez

niork aipatzea.

 

Zeure buruarekin

zuuk itzegin zenun

Mari sala nai ez ta

iges-naieko ordun.

Aingeruuk ametsetan

adirazi zizun

izkutua; arego orain

Itzak isil iardun.

 

Isil-etxe onetan

ikas zak isiltzen

mingainez beintzat; gogoz

ez aal aiz atertzen.

Mingain! gorputz ta anima

oso dituk galtzen!

i eziz gero, ordea,

oso tuk ezitzen.

 

Agokotik zaldia,

lemetik ontzia,

nagusiak naieran

darabil guzia.

Baso bat kiskailtzeko

aski da txingia;

Iakob deunak dionez

ala da mihia.

 

«Gizonik ez mingaina

eziko duenik;

on guzizkoa da, artan

ez ba du utseginik».

Burruka latza ari dut

beingoz ezi nairik;

eman zuk indar, Iose, ez

dezan oztoporik.

 

Larrean pake dabil

artalde otzana;

ardi sarkoiak urra

du esi bakana.

Marrakotsa da; atzetik

doa artalde dana,

barnean bila nairik

larrean ez zana.

 

Amildegitik inoiz

iauztean gaiztoa,

aren urrena denek

iauz eta aus lepoa.

Mihitik ala galtzen

gorpuz ta gogoa;

isil ta bakartzean,

baretzen osoa.

 

Isil nadin; nagoan

nerekin paketan,

Beti-Itz isil orrekin

iardun gozoetan.

Ez zadan itz garratzik

mingain ta lumetan,

Iaun au ezti daukadan

nik barne-muinetan.

 

aurrekoa hurrengoa