www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Barne muinetan
Nikolas Ormaetxea, «Orixe»
1934

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Barne-muinetan, Nikolas Ormaetxea Orixe. Itxaropena, 1934

 

aurrekoa hurrengoa

II. ALDAREAN

 

                ...vobiscum sum usque ad nosummationem saeculi.

                        (Matth. XXVIII, 20)

 

Kristogan dugu Iainko betea,

ostian Kristo betea dugu.

Zentzuek gai ez, betor sinismen

izkutu oiek argi ikusteko.

Iainkoa ain Berez erantzi ba da,

zertan iantzi nik idurimena?

adimena nik zertan zorroztu?

Fedea lagun, bizi ikusten dut.

Biotzez bestez ez zadan ikus.

Begira daukat, begira nauka.

Gorpuz-begiez dakusdanean

ez nau lilura; ez du dirdairik;

doi-doi margorik. Gero... sar dute

Zuririk ere ez dezaket ikus;

an nago, ordea, fedez iantzirik.

Ian dudanean, Iainkoz bete naiz

Nagon ni Argan, bego neregan;

indar benaza so dagiodan.

Sutu, goritu bekit biotz au

«Esker Onari» esker emanaz.

Begira daukat. Naukan begira.

 

aurrekoa hurrengoa