 |
I. IESU
...erat subditus illis.
Esanera zeukaten!
Zutaz beste murtik
etzuten or idatzi
lau Ebanjelarik.
Ainbat urtez ez ote
zenun egin itzik
gure biotzak isil
auznar zezakenik?
An zeunden, gurasoak
begiz begi ikusten,
baitipat, een biotzak
itz barnez gantzutzen
Nazareth loratsuan
lore zinan lerden;
etxe ertsi ua atxonez
Zuk zenun betetzen.
Ez bide zan itz-mitzik
Nazareth-etxean;
Aita-amek bizi ziran
isil-bakarrean,
ITZA gizon egina
begien aurrean;
beste ele oro gainez
ziran ezpainean.
«Besteren esanera».
Itz ok irakurriz,
—entzun aal nitza Iainkoz,
ez soil ikus begiz—
sarkorrago zaizkidan,
mintzo biur bediz,
auznar ditzadan luze
barnen duten egiz.
Ozen esaten ditut
neunek entzuteko;
nire mintzo au, aldiz,
ez izan ordeko.
—Oek ere ez aal lute
maiz urardotuko!—
Mintza Zerau garbiro
eni irakasteko!
Idatzitik mintzora
zenbat osin dagoz!
(Zer daki begik soinuz?
zer belarrik margoz?)
Oietatik gogora
sakonagoa askoz,
maizegi gabiltzazu
an emen oztopoz.
Buruti itza mihira
zubi izkutu batez
dator; agotik ara
iazten eguratsez,
belarri-ateetan
erazten da tankez,
noizbait gogora dala
mila biurgunez.
Irudi bat buruan;
bera mingainean?
bera sartzen ote da
besteren barnean?
gezurretan, naiz egi-
-bila aaleginean,
zenbat aldiz oi digu
utsegin bidean!
Zure mintzo ori bakar
Egi zinezkoa;
ez da gauzen irudi;
or zatoz osoa,
Itz, Iainko; orrek iotzen du
zuzenik gogoa,
Mintza zakit Zeronez,
entzutera noa.
Baina mintza-bearrik
ez duzun ezkero,
—Itz ori biotzean
omen zaigu txerto—
ori niregan mardul
bizitzea naiko,
isilik dizadazun
itzegin gozoro.
Esaneko zitzaien.
Itz izkutuko ori,
Itz, ager ezadazu
ez dezadan aantzi.
Zuk Zeuk irakas, bestez
ezin dut ikasi.
Noiz iartzeko ote nauzu
denen azpian ni!
|
 |