II. SINEST-ARGI
Iainkoak bigarren musu
Bataioan eman dizu,
—Arnas Saindua Mendekostetan
Kristoren bidez bialdu—;
musu laztanak, sinestargiak,
Argana zuzenik zaitu;
susmo biziaz, ez begi-ikusiz
mundu ontan dakuskezu.
Bekoki, biotz, gurutzez
apaiz iaunak igurtziez;
«ar zazu fede, Iaunaren etxe
garbi zaitea» esanez,
fedea sartu zizun, baitipat
belarriak idikiez.
Askotan, orde, zentzu ta adimen
dabiltza bide okerrez.
Txakurra lasai; naimenarentzat
Itzai adimena gai ez.
Onenbestekin Naimen asi da
Iaunaren bila negarrez:
—«Itsurik iaio ta gorrik,
ukia soil dut zentzurik.
Etxean tut bi senide,
biek ene sabelkide.
Izena batak Adimen,
au dut anairik zintzoen;
beste anaia etxa-iges,
Oroimen deritza izenez.
Bidea nai dit agertu
Adimenek, baina... aspertu.
Besorik, gorputzik ez du
ta ari nik ezin iarraitu.
Nasirik nabil arat-onata,
bide zuzenik ezin ar.
Bi begi ditut... ba dira gauza
beintzat egiteko nigar.
Adimenek esan zidan
ikusirik ni ein artan:
«ezak biotz, galai gazte,
or duk iretzat emazte!
Andere ederra, itsu-antzeko;
ontan ederki zatozte.
Begiak ditik loturik
liluratzeko bildurrik;
ark derabiltzan bide-inguruak
ain baitira zoragarri!»
Bi itsuk zer egin ordea?
Ez ote ioko leizea?
Andere onek erne belarri,
guraso du Entzumena;
onen ondotik iarraikitzeko
bizia dut ukimena.
Sinismenek, au baitu izen,
egiten du bide zuzen,
arbide erdian bere oin-otsak
diotelarik laguntzen.
Oni natzaio lotuko;
arbide au dugu Kristo.
Ortatik oin bat baztar orduko
sumatzen du ots motela,
—arbide orren ertzetan daude
bi amildegi bereela—.
Oinpea biguin sumatzeneko
zirrara du gorputzean,
leize-abo orren iluntasuna
urbil dagoen ustean.
Bide orretan gal-beldurrik ez,
arri bizia du lagun.
Bi ook eskutik bide estu ori
lasai igaro dezagun.
Agur, Adimen, senide zintzo;
eztai dut andre onekin.
Esku ook elkar eraztunduaz
ongi goaz elkarrekin.
Andre Sinismen, zure nauzu ta
lotu ditzagun esku ook
bi burni-mutur elkar urtuak
diran baino estuago.
Senide baino geiago zaitut,
ez aal zakik aspertuko.
Zuk nadukazu beti oleska
Iaungoikoaren atetan;
Beretzat egin nindun ezkero
nola ni utzi ilunbetan?»—
|