
Barne muinetan
Nikolas Ormaetxea, «Orixe»
1934
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
- OPARIZ
- LIBURU ONTAZ IRITZIA
- IAINKOAREN BEGIERA
- BENEDICITE LUX ET... DOMINO
- BENEDICITE... ET TENEBRAE DOMINO
- BENEDICAMUNS PATREM...
- LURREKO IRUTASUNARI
- IAINKOAGAN BAT
Iturria: Barne-muinetan, Nikolas Ormaetxea Orixe. Itxaropena, 1934
|
 |
 |
II. MARIA
...conservabat omnia verba... in corde suo.
Iainkoaren Ama ta
Iaunaren mirabe
—etxe doatsu ontan
nagusi nor ote?—,
Iaunagandiko grazi
guzien urbide,
niretzat orde, minen
Ama, batez ere!
Ez zadan minik aipa
zureen aldean;
Simeonek esana
gordez biotzean,
ezpata sar zitzaizun
animan barnean;
ez ta atera, Semea
berpiztu artean.
Beste esan bat zenuen
biotzean gorde:
«Zer bila ninduzuten?
Ez aal dakizute
Aitarenean bear
dutala?». Zuk orde
orduan ez ulertu
Semearen galde.
Barnean irauliaz
itza atxiki zenuen;
Itz onek adimena
argitu baitzizun.
Andik ara Aitarekin
zegola gau t'egun,
ez esparik, Semea
zerekin baitzendun.
Gogoz gogo zeundeten
ezpainak isilik,
elkar-iardunka; alaxe
bizi nai nuke nik.
Minek begi-aurrean...
nork ez du nai minik
Iesuren esku goxok
igurtzitzen dunik?
Minak aaztuaz, egin
ote diet uko?
Betor min, betor gantzu,
Ama minetako.
Maitagarririk ba da,
Iesus Gurutzeko;
Gurutzean Arekin
isil ni iltzatuko.
|
 |
|