 |
III. ZERU-ARGI
Tunc autem facie ad faciem.
(I. Cor. XIII-12)
Irugarren musua
Iltzen naizeneko
ARGI, tai bage, begi
ona galtzeneko.
Eskuek argi-adar
dator Iesukristo
ta Aren dirdaiak, denik
beltzena aizatuko.
(Garbi-bearrik bage
ager al natzaizu
lurrean egaririk
oinaze-lorren su!)
Musu orren argiak
biur naza ispilu,
gandu-zantzurik bage
zakidan agertu.
Argi orren indarrez
gaituko da Adimen,
berez ezin bai luke
Iaungoikorik eden.
Aurpegiz ikusko du
denez, ez dena den.
Laino, gandu ta susmo
aldegin dute emen.
Agur, fede, lurrean
nuen itsu-mutil;
zuri esker leizean
ez nun egin amil.
Itzak beude, Iaunagan
naimena zadan bil,
Au baita Argi betiko:
Ontan nadin murgil.
Atea iotzen ez dugu lanik,
dena den dago zabala;
etxe ontako iende noblea
Iaunak bedeika dezala.
|
 |