www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesio ta komunioko sakramentuen gaņean erakasteak
Juan Antonio Mogel
XVIII. mendea, 1800

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesio ta comunioco sacramentuen gañean eracasteac. Juan Antonio Moguel ta Urquiza. Ezquerroren Alargunaren etxea, 1800.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ERAKASTE IX.

Aozko Konfesioa

 

        Erakatsi degu doktrina batzuetan, zer dan Biotzeko Damu edo Kontrizio Konfesioari lagundu bear diona, zein bearra dan, zeintzuek ez daramen, baita zer dan ta zertan dagoan egiazko Propositoa. Orain ekusi bear degu zer dan Aozkoko Konfesioa, ta oni dagozkion gauza bear andikoak.

        G. Asko ote da bekatuen barkazioa iristeko biotzeko damua idukitzea, edo bear dira agertu Konfesorearen oñetan.

        E. Ez da asko Magdalenaren damua bestekoa ere, agertzen ezpadira al didilla. Ona zein argiro erabaki zuen Trentoko Konzilio Santuak. Iñork esaten badu Konfesioko Sakramentu Santua ez dala Jangoikoak agindua, ez da bere aginduz bearra salbatzeko, izan didilla deskomulgatua. Jesu-Kristo Jangoiko ta gizonak illen artetik piztu ezkero ta Zerura igo baño leenago arnasa ezarririk Apostoloen gañera, eman zien Espiritu Santua esanaz: Zuek barkatzen diztezun bekatuak, barkatuak izango dira, ta barkatu gabe largatzen diztezunai, etzaiez barkatuko. Onela egin zituen animetako Juez, ta eskubide osoarekin barkatzeko edo ez barkatzeko; ta nola Juez batek sententzia emateko jakin bear duen kausaren berria argiro, ala bekatu egin duenak agertu bear dio animako Juezari, zein dan Konfesorea, zer egin duen ezer estaldu gabe. Lurreko Juezak bear dituzte probantzak; ordea nola Konfesioko Juizioa dan ezkutukoa, iñoren aurrean egiten ez dana, baizik Penitente ta Konfesorearen artean, aitortu edo agertu bear du konfesatuko danak, zer eginduen, edo eman deklarazio oso, zuzen, ta egiazkoa, ta ala ematen ezpadu, ez du balioko Sazerdoteak ematen duen sentenziak. Nola doktrina oek egiñak diran kristau fede osoa dutenen arterako, ez naiz luzatzen, ezaguerazitzeko, denpora guzietan izan dala Elizan Konfesioa Jesu-Kristoren ordenanzaz, ta nola bekaturik ezkutuenak, ta biotzetik irten ez dutenak ere, bear diran agertu bakoitzak bere konzienzian dauzkan bezela.

        G. Ala ere gauza gaitza ta gogorra dirudi agertu bearra bekatu inork ez dakizkionak, itsusi, eta lotsagarrienak badira ere. Ala lege astuna dala esan diteke Konfesioko legea.

        E. Ez da ordea ala. Jesu-Kristok berak dio bere uztarria samur, biguñ edo eraman erraza dala, ta arina bere karga. Anziñako Legean zeuden bekatuen kastiguak, arrika iltzeak, ta anbeste kostatzen ziran sakrifizioak, kendu zituen Kristok, ta larga Konfesioa. Zer da gauza gogorragoa, edo esatea isillik emakume ezkondu batek egin duen bekatua edo arrika illa izatea erri guzikoen aurrean? Zer da errazago? Edo agertzea Konfesore bati isillik ganadu edo animaliaren batekin egin dan bekatua, edo animaliarekin batera errea izatea askoren aurrean? ala agintzen zuen bada Jangoikoak lege zaarrean. Geiago. Anziñako legean bekatuen barkazioa iristeko bear zan Kontrizio oso edo amorio-damua, ta etzan asko Atrizio, on ta garbia ere. Eta nork nai daki errazago dala beldur-damu, edo Atrizioa, amorio damu edo Kontrizio osoa baño. Ez da bada arkitzen gaurko egunean Teologo erakasten duenik, bearra dala konfesioan Kontrizio osa; ta egia da, asko dala, ta bear bestekoa Atrizioa edo Jangoikoaren amore apurren batek laguntzen diola, batzuek eskatzen duten bezela, edo amore garbi karidadetik irtenak lagundu gabe, zeiña dan geienen iritzia. Beraz Konfesioko bidea ta legea biguñagoa, ta salbatzeko errazagoa da, Konfesio gabe anziñako legean zegoana baño.

        G. Zergatik ordea anziñako legean, edo Jesu-Kristo etorri baño leenago bear etzan aozko Konfesio bana banakoa, edo bekatu guziena, ta bai Kristok ipiñi zuen lege berrian?

        E. Jangoikoak egiten dituen gauzeetan ez ditu gizonak arrazoiak geiegi aztertu bear, ta bai adoratu isillik bere obra edo egitada guziak. Ala ere ona emen arrazoi ona. Jangoikoa gizon egin baño leenago, asko zan animako edo espirituko konfesioa, au da Jangoikoari biotzarekin konfesatzea, zerren Jangoikoa zan Jueza, ta korputzgabea, edo Espiritu utsa. Baña Jangoikoa egin zanean gizon, korputztu zan bere Espiritutasuna, galdu gabe. Jangoiko gizon egin au da Jesu-Kristo, edo Aita Eternoaren Seme Ama Birjinaren sabel garbian korputztua. Aita Eternoak eman zion bere Seme gizon eginari Gizonen juzgatze osoa. Omne Judicium dedit Filio. Bada juzgatu bear ditu Jesu-Kristok gizonak, ez bakarrik Jangoikoa dan aldetik, baita gizona danetik ere, ta ala ez da asko espiritu ta biotzeko konfesio utsa, bear ere da al didilla, aozko Konfesio osoa. Jesu Kristok bada nola Eliza berak fundatzen zuenak iraun bear zuen munduaren azkeraño, ta ez bukatu bere eriotza santuarekin, eman zien Apostoluei gizonak juzgatzeko eskubidea Konfesioko Sakramentuan; Apostoluak berriz konsagratu zituzten Obispo ta Sazerdoteak, ta konsagrazio santuan artzen zuten eskubide bera; ta ala beti konsagratu dira Elizan Sazerdoteak Apostoluen ondorengo edo Obispo Jaunen eskuz; iraun du ta iraungo ere bai Konfesioko Sakramentuak, bekatuak agertzen dirala bear dan espirituko penitenzia edo damuarekin, ta ala eginda, Sazerdote Konfesoreak parkatzen dituen bekatuak barkatuak izango dira.

        G. Txit argiro aditu det nondik datorren Konfesioa; baña jakin nai nuke, zer ta nola egin bear dan bekatuen agertamen edo deklarazioa.

        E. Ongi galdetzen dezu. Konfesatu bear dira bada esamina kontuzko baten bidez gogoan edo konzienzian dauden bezela bekatu mortal guziak beren zirkunstanzia, bekatu beste bat egiten dutenekin. Au da Elizako doktrina Trentoko Konzilio Santuan erabakia, betikoa izan bada ere doktrina au Konfesioko Sakramentua egin zanetik.

        G. Beraz bekatu benial, edo arinak konfesatzeko obligaziorik ez dago?

        E. Ala da; ordea orretako jakin bear da ziurki bekatu beniala baño ez dala batek egin duen utsegiña, edo falta. Bada zenbat engañu arkitzen da gauza onetan? Zenbatek dauzkate bekatu benial edo arintzat bekatu astun edo mortalak diranak? Zenbatek berriz bekatu batere ez diranak, artutzen dituzte bekatu itsusi, ta anditzat, ta gero lotsaz agertu ezinda kondenatzen diranak sustraian bekatu etziranak gatik?

        G. Nola izan diteke ori? Esplika beza argiro ta ejenploekin, bada bestela ezin ondo adi nezake.

        E. Esan det bada jakin bear dala ziurki bekatu benialetik igarotzen ez dala egin dan utsegiña edo falta, konfesatzeko obligaziorik ez idukitzeko. Edozeñek daki gezur txiki edo kaltegabe bat ezaueraz esana ere, dala bekatu beniala; orobat gauza gutxi bat ostutzea gauza astunera eldutzeko asmo gabe, ta ala beste gauza jakin errazetan. Orain bada utziko balu batek konfesatu gabe, dan bezela dala, onelako bekatu arin edo txiki bat, ez luke alde onetatik konfesio gaiztorik egingo, zerren badira beste bideak onelako bekatuak barkatzeko konfesio gabe ere, ta ez da berez bekatu beniala kondenazio-gaia. Baña nork esan zenbat kristauk dauzkeen bekatu arintzat mortalak diranak Jangoikoaren aurrean? Badira asko, pensamentu loi borondatez ta ezaueraz idukiak ezertan ez dauzkeenak, ez badute borondate, gogo edo deseorik gauza txaarren bat egiteko. Badira bai biotzeko deseo gaizto ta borondatezkoak arintzat dauzkeenak, azalean egiten ezpadute gauza gaiztorik. Badira bai esanagatik itz zatar, lotsagarri ta animen galgarriak, uste dutenak, etzutela asmo gaiztorik, ta parre eragiteko esaten dituztelako edergarriaz, bekatu andiak ezpalira bezela konfesatzen dituztenak, edo konfesatzen ez dituztenak. Badira egiñagatik danzeetan eskuka tentagarriak, edo danzatik kanpora ibilliagatik apaka, laztanka, musuka, ta eskuka lujuriosoetan, gauza txikitzat dauzkeenak, ta egiten ezpadituzte beste gauza andiagoak korputzekin, bekatu arinak bezela, edo konfesatu gabe largatzen dituztenak, edo konfesatzen badituzte, izan oi da damu gabe bekatu benialtzat idukita. Nork esan zenbat ignoranzia edo ezjakin gauza askota arkitu oi dan? Ordea, ez dute eskusa edo aitzakiarik arkituko. Predikatzen da, ta Konfesoreak ere erakatsi oi dute, egiten dirala bekatu mortalak pensamentuz, deseoz, akzioz, ta obraz. Sinisten ezpadute erakasten zaiena, dira herejen gisakoak; sinisten badute, ez da eskusarik. Ez dago bekatu beldurgarriagorik borondatezko ez ezagutze itxua baño. Nola Konfesatu ta damu artu ezagutzen ez dana? Ala egiten dira konfesio gaizto txit asko ezagutu nai ez diran, ta ezagutu bear ziran bekatuak ez agertzeagatik. Guraso asko dira txit nagiak umeen aziera onean, ta gutxik ezagutzen du obligazio andiau, ta gutxik konfesatu nagitasuna. Egiten dira irabazi bidegabeak saldutzen diranean gauzak tranpak eginik, edo prezioan, edo neurrian, edo pisuan, edo gauza ontzat, galduak diranak. Eta konfesatu gabe bekatu astun oek, bizi dira konzienzia nasaiarekin. Ala bada konzienzia esaminatzen danean eskatu bear zaio Jangoikoari argi andi bat ezagutzeko bekatu ezagu-gaitzak, edo ezkutukoak. Lotsaz konfesatzen ez duenak bekatu jakin edo ezagun bat, beti dago kezka, ta larritasunean, ta arantza ura ateratzeko gogoa artu dezake pakea billatzeagatik. Ordea bekatu ezagutu dezakeana, ta ezagutu bearra ezagutzen ez duenak, ez du kezkarik, bizi da pake galantean, baña palsoan, ta ez ditu konfesatzen; damurik ere artu ez, ta dago kondenazioko peligro txit andian, zerren jakineza danean bakoitzaren erruz edo kulpaz, da bekatua dio Santo Tomasek. Onelakoai Jangoikoak ematen ezpadie argi guziz andi bat ezagutzeko beren itxutasuna, galduak dira. Argatik gau ta egun bezela esan bear ginoke Dabid penitentearekin; Jauna, libra naza bekatu estaldu edo ezkutukoetatik. Argatik da bide ta konseju txit ona osoro biotza agertzea Konfesoreari agertzen diozkala tentazioak, inklinazio, ta bekatu benialtzat dauzkanak ere; zerren askotan gertatzen da penitenteak benialtzat zeuzkanak ondo ezagutu ezaz, ezagutzea Konfesoreak zirala mortalak, ta ala argitzea konfesatzen dana.

        G. Beraz tentazio utsak konfesatzeko obligazio esturik ez dago?

        E. Ez, ezagutzen badu argiro bakoitzak tentazioari lekurik eman ez diola: baña txit ondo egingo da agertzea, Konfesorearen konseju santuekin anima didin garaitzera errazago, ez geiegi larritzera, ta sariaren esperanzarekin deabruaren kontra peleatzera. Kristaurik onenak dira geien tentatuak debruaren aldetik, zerren gaiztoak arkitzen dituzte beren galbideak lagun ta ebillera txaarretan, edo beren borondate gaiztoan. Ez ala kristau onak; oek aldegiten dute lagun ta okasio txaarretatik, borondatea prest daukate Jangoikoa ez ofenditzeko; ta ala Infernuko etsaiak ematen dizte tentazio portizak alde askotatik, ta bear dute Konfesorearen laguntasuna ez garaituak izateko, ta duda andietatik irtetzeko zerren deabruak garaitu ezin dituanean, bekatuari leku ematera, larritzen ditu erdi siniserazita bekatu egin dutela tentazioetan. Agertu bada Konfesoreari bere biotza, ta arkituko da argi ta pakea.

        G. Eta batek berez bekatu ez dana bekatutzat artu badu, konfesatu bear ote da?

        E. Enzun kontuz, zeren dan gauza, askorentzat premia andikoa. Bekaturik ez dago ezauera ta borondate gabe; baña badira kristau, bestetik bekaturik nai ez dutenak, artzen dituztenak bekatutzat bekatuak ez diranak Jangoikoaren aurrean. Ala ere arrazoi onarekin kendutzen ez dutenak bekatu dalako kezka, beldurra edo sinistea, bear dituzte konfesatu bekatutzat dauzkeen gauza aiek. Badira kristau errukarri batzuek uste dutenak Jangoikoaren kontrako gogorazio edo pensamentu txaarren bat etorri bazaie, izan badute aragiaren gerra, berotasun, edo arrotasunen bat, edo igaro amesetan atsegin loiren batzuek, begitantzen zaienak egin dutela bekatu, ezagueraz, ta borondatez lekurik ematen ezpadie ere. Eta gero, zer gertatzen da? Uste dute bekatu herejiakoren bat egin dutela Fedearen kontrako gogorazio txatarren bat etorri zaielako, lotsatzen dira konfesatzeaz ta egiten dituzte konfesio ta komunio sakrilegoak bide-gabeko siniste ta beldurrarekin. Etorriagatik gogoraziorik itxusienak Jangoikoaren gañean, edo Jesu-Kristoren Imagiñakin, eztago bekaturik, ez konfesatzeko premiarik alako pensamentuari lekurik ezagueraz eman etzaienean, ta gutxitan ematen zaie alako gauza itsusietan.

        Erakurri det emakume guziz ondo bizi zan bati etorri zitzaiola bein pensamentu itxusi bat Jangoikoaren kontra. Alakoa izan zan konfesatzeko beldurra, konfesakizunik egin etzuen gauza artan, ezen egon zan urte osoetan sarri konfesatu ta komulgatzen zala, Konfesore ezagunari agertu ezinda. Etorri zan Misio bat erri artara, joan zan konfesatzera Misionista bategana ta esan zion, Ai nere Aita ona! Galdua naiz; daukat bekatu bat ain itsusi ta lotsagarria, ezen ez det konfesatu urte osoetan, ta orain ere arkitzen naiz berorri ere esateko, biotz gabe. Zer bekatu izan diteke bada, esan zion Konfesore ark, niri esateko biotzik ez dezuna? Asi zan galdetzen mandamentu guzietatik, ta etzuen ezer arkitzen: eldu dan seigarrenera, emen ere txit garbi arkitu zuen. Galdetu zion, izan dezu inoiz Jangoikoaren kontrako bekatu itsusirik? Ai Jauna! igarri dit, esan zion emakume gaiso ark zizpuru ta zotin andi bat emanda. Ori da guzia? Galdetu zion Konfesoreak. Bai Jauna. Eta egon ziñan gozatzen ezauera ta borondatez pensamentu itxusi orretan? Gozatu Jauna borondatez? eranzun zion emakumeak. Larritu ta ikaratu nintzan ezagutu nuenean bertatik gorroto ere artu nion alako gogorazio itsusiari. Bada txoroa, etzenuen batere batere bekaturik egin, etzenukan ordu artan zer konfesatu ere; baña nola urte guzi oetan egon zeran lotsaz konfesatu gabe bekatu andia zalako sinisteaz egin dituzu bekatu txit asko anbeste konfesio ta komunio gaizki egiñetan. Ala arrapatu zuen deabruak bestela arrapatu ezin zuena. Esana esan, eztago bekaturik pensamenturik itsusi enetan, naiz Jesu-Kristoren naiz Ama Birjinaren, naiz Santu Santen kontrako gauzetan, ez da konfesatzeko premiarik ere, ezaueraz ta borondatez lekurik ematen etzaienean, geienez ematen etzaien bezela. Baña egon danak bekatuzat artuta, beldurra arrazoi onarekin kendu gabe, konfesatu ezinda, agertu bear dio Konfesoreari zer gertatu zaion, ta berriz egin konfesio gaizki egiñak. Orobat esan bear da len aitatu ditugun gauzeetan; ames loiak izaitea berez bekatu ez da, esnatu ta ezagueraz lekurik eman ezpazaio amesetan igaro dan atsegin gaiztoari; ez dago konfesatzeko obligaziorik ames alakoak, ta gero konsentitu ez diranak esnatu ondoan. Eztago ere obligaziorik agerzeko aragiaren arrotasun loi borondatearen kontrakoak, edo animak gorrotatzen dituenak, zeren ez dago bekaturik bakoitzak bere eskuan ez duen gauzan; ta ez dago bakoitzaren eskuan gogoraziorik gaiztoenak, amesik zatarrenak, ta aragiaren arrotasunik andienak etortzea. Baña egon danak bekatutzat artu ta konfesatzeko orduan beldurrez ezin agertuta, bear ditu berriztatu ala egin dituen konfesioak. O zenbat kalte ekartzen dituen ez jakinak! Batzuek edo kondenatzen dira beren kulpaz bekatuak diranak bekatutzat ezagutu gabe; ta beste gaiso ta errukarriagoak bekatu batere ez diranak bekatutzat artu, ta konfesatzen ez dituztelako lotsaz ta beldurrez; batzuek ematen die leku pensamentu gaiztoei, esan ta enzuten dituzte pozik itzik zatarrenak, dabiltza eskuka, ta olganza okerretan, ta oek ezer ezpalira bezela, largatzen dituzte konfesatu gabe, edo konfesatzen dituzte gauza arintzat apainduta; eta beste batzuek tentazio utsak, ta konsentitzegabeak bekatutzat artuta, daude lotsaz konfesatu ezinda. O bai, ta zeinbat aldetatik arrapatzen dituen animak Infernuko etsai animazaleak. O Kristauak! Nola bizi etzerate Jangoikoaren doktrina ondo ikasteko gose andiarekin? Zergatik galdetu ez Konfesoreari etortzen zatzun edozein duda, arrazoi on bat ez dezunean zerez beldurra ta ezjakina kendutzeko? O lotsa kaltegarria! Eta zenbat anima eraman dezun Infernuko Laba gorietara.

        G. Eta inork emandako tentazio edo bekaturako bideak konfesatu bear ote dira konsentimentu edo lekurik eman ez danean?

        E. Ondo da konfesatzea, baña ez dago obligaziorik ezagutzen duenean bakoitzak argiro lekurik eman etziola, zerren bekatua ez dana, ez dago konfesatzeko obligazio, edo lotumenik. Esan det ezagutzen danean argiro, zerren duda egiazkoren bat badu, eman ete zion tentatzeko biderik modestiaren paltaz, edo bear bezelako erreprensio edo agirakarik egin ote zion tentazio ondoan, edo makalegi egon ote zan, agertu bear du konfesioan. Kristau onai ere askok largatzen ez die tentatu gabe, edo itzez, edo eskuz, edo kiñu gaiztoekin. Alako orduan igesa artutzen bada arpegi astuna erakutsita, edo gaizki esanda, ez dago bekaturik, ez konfesakizunik. Baña bai arpegi alegrea agertzen bazaio tentatzalleari, esanagatik, epel epel, makal makal, zaude geldirik: bai tentatzallearekin egoteari jarraitzen badio, zerren okasioan borondatez dagoanak, nai du pekatua. Nork esan zenbat gezur esaten dituzten konfesioan kristau askok? Galdetzen dio Konfesoreak emakume bati, Badezu zer akusatu seigarren mandamentuaren kontra Konsentitu dezu gauza loiren bat? Ez Jauna, eranzuten dute; enzun ditut itz txatarrak, egin diztez mutillak eskuka ta oratze batzuek, baña nere borondatearen kontra. Galdetzen dio gauza askoren berri dakian Konfesoreak. Atoz ona, nolako bidez edo okasioz gertatu dira gauza oriek? Joan ziñan zu okasioa zegoan leku edo jende nasaien arteara? Izan zan bakarrik zeunden lekura gizasemea etorrita, bideren baten igaro bidez arkituta, edo mutil neskatoen junta, olgantza, edo batzakuntzetan? Egiten ziñen pane ta algara gozoa itzketa zatar itsusiai? Ori bai, jauna, dio. Erakusten ziñen arpegi astun, bekoki illun, itzaltsu, ta aserraturik, ta aldegin zenduen tentatzallen ondotik? Ori ez Jauna; parre egiten nuen, dibertitzen nintzan, baña esaten nion, egoteko geldi. Ederki. Nola diozu bada zere borondatearen kontra izan zirala? Zuk nai ez dituzun gauzeetan egoten zera parrez, ta algaraz? Zerbait esaten dizutenean zere onearen kaltean, edo zerbait ostu, egoten zera makal makal, ta algaraz? Sugeren bat ekusten badezu urrean, egoten zera alde egin bage, ta ikutzen badizu arropa edo oñean esango ziñoke, sugea, zaude geldi? Zein gutxi! Artuko zenuke igesa, naiko zenuke ill ta zapaldu bertan, larrituko ziñake ekusita beste gabe. Ara bada zer esaten dizun Espiritu Santuak, iges zazu bekatuagandik Sugearen arpegitik bezela. Quasi á facie colubri fue peccatum. Txakur amorrotua ekusten badezu, egoten zera urrera ere etorri dakizun? Nola bada diozu nai etzenuela eskuka, ta itz gaiztorik, parrez bazaude esan diran toki ta lagunen artean? Zer? Bekatuari etzaio gorrotoko geiago bear Suge, ta Zakur amorratuari baño? Ez du estimagarriago zure anima zure honra guzia baño? Zertan dago bada parrez, algaraz, ta olgatzen egotea tentatzen zaitutztenean itz, eskuka, ta oratze gaiztoekin? Dago nai izatean, edo damurik ez ematean bekatu mortalak. Ala konfesatzen dira asko jente gazte txit gaizki, ondo agertu gabe bekatuak, ta utsera joerazita gauza astunai.

        Badira bai bekatu osoetan erorita ere esaten dienak Konfesoreari bere borondatearen kontra izan zala. O konfesio ederrak! Zer egin zizun tentatzalleak? Lotu oin biak, lotu eskuak? Eta ori mendi bakar baten? Ala izan balitza ere, egin bear zenduen deadar Zerura; deadar Ama Birjinari, dei egin zere Aingeru Goardako, edo Zaitzalleari. Egin zenduzen ala? Ez. Jauna orrenbeste ere. Bada egin zenduen bekatu korputza emanaz anima lapurrari. Munduko beldur guziak etzaituzte libratzen bekatu mortaletik onelako gauzaan. Ezpata batekin irten, ta illko zaituelako beldurrez, gogo gabe bazan ere, uzten badiozu korputza bekatu egiteko, egingo dezu bekatu mortala, zeren leenago eman bear da bizitza bekatua egin baño. Indar egiten dizu galtzeko? Erri barruan bada egin bear dezu deadar, lagunak bildu ditezen, ta libra zaitzen. Onrarik galduko ez dezu dakitenekin ta bai irabazi. Esku, ta oñekin, atzaparka ta ostikoka ekin tentatzalleari. Zer egingo zenuke bizitza galdu nai balizute? Nolako deadar, garrasi, ta libratu naiak? Bada maiteago duenak korputzeko bizitza animakoa baño, ez da Kristoren eskolakoa. Erregu, sari, eskintza gezurrezko batzuekin engañatzen dira, ta gero esaten dute konfesatzean, Jauna, ez nuen nai, nere gogoaren kontra izandu zan. Gezur andia, konfesio gaiztoa. Ipiñiko balizute gaiztoak Kristoren Imajina bat, ta esan, edo illko zaitugu, edo erabillizazu oinpean Imajina santu au, zer egin bearko zenduke? Eroitzaren beldurrez erabilli oinpean? Egingo zenuke bekatu andia. Orobat bada bekatu loirako indarka, edo eriotza begien aurrean ipiñita tentatzen zaituztenean. Galdu bear dezu leenago bizitza, ta izango zera Martiri bat, ta zure izena izango da kristau errietan onra andikoa, ta zure anima zorionekoa Zeruan. Baña gutxiagorekin egiten da bekatu ta gero ez ondo konfesatu. Zein bekatu guzia ezkutatu, zein estalgarriekin eskusatu, orobat da; ta bear bada gaiztoago eskusatzea guztiz ezkutatzea baño, zerren gezur geiagorekin eskusatzen dan.

        G. Eta bekatu mortal dudakoak, edo ezda-baidakoak bear dira konfesatu?

        E. Berez bai. Duda izan liteke, edo eginaren, edo konfesatuaren gañean. Bata da egin dezun edo ez, konsentitu dan edo ez. Bestea bekatu egina, leenago konfesatu dezun edo ez. Duda bada arrazoi sinisgarri onekoa, konfesatu bear da; baña anima beldurti, kristau ikarakor ta eskrupulosoena, ez; ta Konfesore ondo ezagutzen duenak esaten badio, largatzeko leengo gauzaai berriz ta berriz erabilli gabe, obeditu begi itxuekin, ta ez beldur izan gaizkitzat artuko diola Jangoikoak bere ministroari, ta bere izenean itz egiten dionean ekartzen dion obedienziagatik. Zuek enzuten zaituztenak, ni enzuten nau, dio Kristok bere Ministroen gañeko esanak egitearen gañean. Badira kristau on bein ezezen, bi ta iru bider ere Konfesio jeneralak, anbat garbiroen egin dituztenak, ta aspertu ezin diranak esaten leengoa gora ta beera. Ai ene! dioe; au konfesatu ote nuen, beste au bear bezela esaten ote nuen? Aztutzen zate zer esan zuten ta zer ez; deabruak enredatzen ditu, gozo guzia galerazitzen die Jangoikoaren gauzeetarako, beldurtzen ditu komuniorako; ta onelakoak, obedienzia itxu ta oso bat ezpadie Konfesoreari, geroago ta gaizkiago ebilliko dira. Gauza guzietan beti dabiltza duda, edo ezta-baideetan. Tentazioetan konsentitu duten, edo ez; baña nola mundu guziagatik egin nai ez duten bekatu mortalik, oen dudak dira sustrai gabeak, despreziatu bear diranak, ta konfesatzeko obligaziorik ez dute. Bai ordea konzienzia bakezkoa dutenak, ta arrazoi onakin dudatzen diranak egin ote zuten edo ez onelako edo alako bekatu mortala, konfesatu ote zuten edo ez.

        Ona bein baño sarriagotan gertatzen dan gauza. Ume denporan egiten dira loikeriak, edo motiltxoak neskatxekin, edo aiek ta oek alkarrekin. Igarotzen dira urteak; gogoratzen zate azitxo eginda, edo bear bada zaartuta zer egin zuten, etortzen zaie lotsa andi bat konfesatzeko. Asitzen dira kontuak ateratzen, bekatu mortalak ote ziran; badakite berenez mortalak zirala loikeria alakoak; ordea dudatzen dira ote zuten edo ez ezauera osorik bekatu mortal izaiteko. Oroitzen dira, nola ezkutatzen ziran gurasoetatik, ta bazutela malizia edo gauza gaiztoak ziralako ezagueraren bat; ala, ez dute arkitzen arrazoi argi ta osorik sinisteko etzirala bekatu mortalak. Duda edo ezdabaida oetan gelditzen dira erabaki ezinda, ta ez konfesatzeagatik, dioe, bear bada etziran bekatu mortalak izango. Ala igarotzen dituzte urte osoak, ta egiten konfesio asko ezdabaida aietan konzienzia txaarrarekin. Enzuten dituzte Sermoietan; nola lotsaz konfesatu ezin da, kondenatu zan bata ta bestea; larritzen dira, baña batzuek aurrera len bezela arantza ura atera gabe. O anima gaixoak! Ta nola beldur naizan doktrina au enzuten dauden batzuek arrapatzen dituela deabruak sare onetan! O gauza arritzekoa! Geiago kostatzen zaie batzuei aur denporako bekatuak konfesatzea azita malizia geiagorekin egin dituztenak baño. Onela konfesatu danak egin bear du denpora guzi orretako Konfesio jenerala, agertuaz Konfesoreari, zer ta zenbat aldiz (oroitu al badidi) egin zituen loikeriak, nolako ezaguera zuen, zenbat denporan egon dan lotsaz konfesatu gabe. O zenbat kristau galdu diran umetako bekatuak, edo bekatu zirudienak lotsaz agertu ez dituztelako! Gutxi dira urte aietan Jangoikoaren beldur diranak; ez dira palta gaizto malizia goizetik izaten dutenak besteai gauza okerrak erakasteko, naturaleza berriz txikitatik makurtu edo obendua dago gaitzerako, ekusten ditzute edo gurasoetan, ta jende nasaietan gauza edo akzio zatarrak, enzuten dituzte itz desonestoak, tximino batzuek bezela egin nai dute ekusten dutena, ta ala egiten dituzte gaizto nagusien kontuak, sinisten ere gaitzak diranak, egia ekusiak ez balira. Lotsatzen dira azita, ainbeste gauza loi egiña ain goiz, ta gero egiten dituzte konfesio txaar asko, kontura etorririk agertzen ez dituztelako Konfesioan. Bada edo konfesatu, edo kondenatu.

        Orain bada, Konfesioak onak izaiteko bear du izan egiazkoak, ta osoak. Emendik dator gezurren bat esatea edo engañatzea Konfesorea gauza astunean dala bekatu sakrilejioko ikaragarria. Ezaueraz gauza astunen bat estaltzen badu, ez du zer itxaran barkaziorik alako konfesiotik. Kontu dezagun dagoala bat bekatuko okasio gaiztoan bere etxeko personaren batekin. Dio bere artean konfesatzen dagoanak, agertzen badiot Konfesoreari, nola nere etxean dadukadan bekatu laguna, obligatuko nau irtetzera, edo ateratzera, ta absolbituko ez nau bestela. Beldur onekin estaltzen dio zirkunstanzia esan bear ura, ta bakarrik konfesatzen ditu egin dituen bekatuak. Au da Konfesorea engañatzea gauza astunean. Eta zer aterako du zori gaiztoko gezurtionek alako tranpa ta engañua, sartzeaz? Zer balioko dio absoluzioak? Bere kondenazio geiagorako. Konfesatu bear da okasio gaiztoa, zenbat denporan dagoan, ta zenbat bekatu egin dituen, ta larga okasioa.

        Badira beste batzuek ekandu, usario, edo oitura gaiztoetan sarturik daudenak egiteko eskuka bekatuzkoak edo beren buruakin, edo besteekin. Bein ta berriz estutu ditu Konfesoreak kostunbre edo oitura gaizto onelakoen gañean. Zer egiten dute? Iges beste Konfesore erraz bategana, ta esan gabe lengo oitura gaiztoa edo bekaturen sustraia, bakarrik konfesatzen diozkaz Konfesio artako bekatuak, ta Konfesoreak galdetzen ezpadio, noizkoa dan oitura ura, leenagoko konfesioan, edo konfesioetan alakorik izan duen, artzen du absoluzioa, ta dia pozik tranpa andi bat eginda. Baña Jangoikoari ez die parrerik egingo, ta ez engañurik sartuko. Au egiten dute askok, konfesatzen dira gutxitan, aldatzen dituzte Konfesoreak igarri ez dezen noizkoa dan gaitza; ezin osatuko ditu. Ala bizi dira asko milla tranparekin absoluzioak aterata sakrilejio andiak egin, eta obetu gabe. Berriz Konfesoreak galdetzen badio, leenagoko konfesioetan alakorik egin duen, dauka obligazioa agertzeko. Jauna konfesatu nituen leengoak esan oi dute. Ez da ansi; jakin bear du Konfesore edo animako medikoak, noizkoa dan gaitz ura, anziñakoa, zaarra, edo berria. Gaitz zaarrak beste osakarri edo erremedioak eskatzen ditu.

        Ona beste tranpa, askok egiten dutena. Ematen dioe itza konfesoreari egingo dutela gauza osturen baten biurrera, edo restituzioa onelako edo alako denporan. Gero nagitzen dira, ta ez dute ezer aitatzen urrengo ta geroagoko konfesioetan beren nagitasuna ta biurtzeko atzerapena, edo badiaz bere berri eztakian Konfesoreagana estutu ez dezan Konfesore ezagutzen duenak bere obligazioa. Ala igarotzen dituzte urte osoak konfesio gaiztoak egiten.

        Konfesatzen ere dira gaizki egia ez agertuaz tratulari asko irabazi bide gabeak egin, konzienziak kezkatu, ta galdetu nai ez dienak fede onaz Konfesore jakitun bati dan edo ez bidezkoa beren irabazia. Enzuten badute zerbait predikatzen tratu okerren kontra, itotzen dituzte biotzeko kolpeak, ta konfesatzen dira ezer aitatu gabe obliga ez dezan Konfesore jakintsuak biurtzera bide gaiztoko irabazia. Onela konfesatzen dira diruak prestatu premiaz eskatzen dienai, ta obligatzen dituztenak biurtzera zerbait geiago, edo dirua aurreratzeagatik obligatzen dituztela nekazari gaisoak ematera gari edo artoa txit merke, edo orobat Ikatzak prezio laburrean. Oek dira logreria garbiak; bada dirua prestatzea ta irabazia edo geiago pagaerazitzea; dirua aurrez ematea kaiti, ta gari edo artoak gatik (orobat beste gauza guzietan) da berez bekatu logreria garbikoa. Bekatu au gutxik sinistu nai dute, ta gutxiagok ondo ta garbiro konfesatu, ta lapur onratu ta kastigu gabeko oek diaz beren diruak emen largata Judas diruzalea bezela Infernuko Su-lezara. Erraz ezagutzen dira eskuz egiten diran lapurretak. Oen kontra deadar egin oi dute Predikadoreak baño geiago lapur andiagoak, baña ezkutuagoak diranak, ta eztago oentzat lurrean kastigurik aientzat bezela. Konfesatzen ere dira txit gaizki egia ez agertuaz gizon aberats edo ondasundun bat baño geiago, diru goseaz limosna txit gutxi egiñaz, edo pobreak bear dituztenak alperrik gastatuaz, edo jokoetan, edo bear eztiran gauzeetan. Esatea ez dagoala obligaziorik limosnak egiteko da Ebanjelioaren kontra doktrina berri bat erakastea. Aberatsen salbazioa, da txit gaitza, dionaz Jesu-Kristo testigo ezin obeak. Etzan lapurretako bidez aberastu Ebanjelioan kondenatu pintatzen dan aberatsa, kondenatu zan bere gogortasunagatik. Lazaro pobreari limosna eginezaz. Eta zenbatek konfesatzen dituzte onelako zekentasun edo diru nai geiegiak?

        Esan degu egiazkoak ez ezen, izan ere bear duela osoak konfesioak.

        Ona emendik datorren zuzen bidea, ta fedeko doktrina Trentoko Konzilio Santuan erakatsi ta erabakia. Isiltzen edo gordetzen duenak Konfesioan bekatu mortal edo bere zirkunstanzia esan bearrekoren bat, egiten du sakrilejio andi bat, ta ala komulgatzen bada beste andiago bat; au aditzen da maliziaz edo ezagueraz gordetzen badu, edo beldurrez, edo lotsaz; zeren utzi badu aztuz, edo oroitu ezaz, ta bere kulpa gabe, ez du alde onetatik bekaturik egingo.

        Bigarren. Gutxitzen dituenak bekatu eginak, au da egin dituenak baño gutxiago esan lotsaz ta beldurrez, egiten du konfesio gaiztoa.

        Irugarren; edertzen ta apaintzen duenak bekatu mortalen bat kentzen diola bere mortaltasuna arintzat bezela konfesatuta, egiten du bekatuzko konfesioa, ta ala jarraitu badu ezagueraz gaizki konfesatzen ta komulgatzen, egin ditu konfesio ta komunio gaizto adiña sakrilejio, ta Pazkoa kunplitzeko denporan ala konfesatu ta komulgatu danak, ez du bete edo kunplitu Pazkoako obligazioa, ta bai egin beste bekatu bi geiago. Nolako bekatu pilloak biltzen ditu bere animara.

        Ekusi dezagun nola engañatzen dituen deabruak anima beldurti asko. Zenbat ote dira txikitan edo geroago ganadu edo beste animaliaren batekin egin dituzten bekatu itsusiak dala eskuz, dala obraz, edo begiekin, daudenak urte osoetan estaltzen beldurrez, edo lotsaz? Zenbatek onelako bekatu txit asko eginda gutxitzen dituzte konfesatzeko denporan, edo bekatu oso osoak edo obrazkoak ziranak esanaz izan zirala tokamentu edo eskuka utsak? O lujuria ezeri barkatzen ez diozuna! O bekatu aspertzen ta gelditzen etzerana! San Pedro Apostoloak dion bezela, Incessabilis delicti? Zer asmatzen ez dezu? Bekatu au zabaltzen da sentidu guzietara, ta egiten dira ain gauza itsusiak, ezen lotsatzen da pasioa igarota egin duena bera. Nork sinis lezake ganadu ta abereai ere barkatuko ez diola? Nork sinistu kristau bat biurtuko dala gauza ain itsusiraño? Beiak, txakurrak, ardiak, ta ganadu beltzak ere izan oi dira bekatu lagunak. Bekatu andia ta ikaragarria; baña edo konfesatu, edo kondenatu; eztago beste biderik. Ona emen ejenplo sarri enzuna, baña askori konfesatu erazi diozkana onelako bekatu gorderik zeuzkeenak.

 

EJENPLOA

        Pelaio zeritzon gizon gazte edo mutil batek egin zuen bein bekatu itsusi bat ganadu edo abere batekin. Bere konzienziak pakerik ematen etzion, baña lotsatu zan konfesatzeko. Siniserazi zion deabruak konfesatu gabe penitenzia andiak eginda salbatuko zala. Sartu zan Konbentu estu baten ta artu zuen abitua. Bere penitenzia ta azaleko bizitza santu irudikoagatik, zegoan birtute andikotzat. Ordea Sugea barruan, ta deadarrez konzienzian Aingerua; Pelagio, alperrak dira zure penitenzia guziak konfesatzen ezpadezu dakizun bekatua. Baña geroago ta gaitzago egiten zitzaion Konfesoreari agertzea, zeren zegoan Santu baten ustean. Onela ill zan. Egin zan bere enterrua, ta uste zuten bere lagunak milagro andiren batzuek egingo zituela ill ondoan. Ekusi zuen Sakristauak urrengo gabean zegoala Pelagioren Korputz illa Sepulturatik aterata kanpoan, ta enterratu zuen berriz. Orobat beste goizean arkitu zuen kanpoan, ta ikaraturik eman zion kontu Konbentuko Nagusi edo Abatari. Jetsi zan au beste Fraile guziekin Gorputz illa zegoan tokira, ta galdetu zion itz oekin, Pelagio, izan zerana zere bizitzan txit humilla ta esanekoa, esan bear didazu, zer nai dezun? Zer esan nai du lurretik kanpora irtetzeak? Bear dezu Sepultura honra andiagokoren bat? Ai nere galdua! eranzun zion difuntuak; kondenatuta nago betiko; ez du leku santurik bear nere korputz madarikatuak. Infernuan nago ta egongo naiz denpora betikoan abere batekin anzina egi nuen bekatu bat konfesatu ez nuelako. Ez dide ezer balio nere penitenzia guziak. O Abata, kenzadazu nere aoan dagoan hostia konsagratu au, edo artu zuena ill aurrean, ta Jangoikoaren borondatea da ni enterratzea leiza baten abere zatar bat bezela. A, Pelagio, zorigaiztokoa! Zenbat errazago izango zan zuretzat humillik lotsa guzia garaituta konfesatu bazendu zuzen zere bekatua, ta egin gero egin zinituen penitenziak! O nola egongo ziñan gaur Zeruan Jangoikoaren miserikordiak kantatzen beste bekatari penitente askorekin batera.

        A Kristau zaudena konfesatu gabe onelako edo bestelako bekatu itsusi bat edo asko! Nai dezu joan Infernura Pelagiori lagun egitera? bada bitik bat, edo zuzen konfesatu, edo zuzen kondenatu.

        Deabruak arrapatzen ditu beste batzuek ezkutatzen dituztela agertu bear diran zirkunstanzia edo lagungarriak. Aide batekin gauza loiren bat konsentitu duenak, edo egin nola edo ala, eskuz edo obraz, esan bear du aidea zala lenengo edo bigarren graduan; baita geienen iritzian irugarren edo laugarren graduan zan aidetasuna, ala odolekoa, nola eratsia, edo koñatzatzatik datorrena. Eta esatea bakarrik egin duela onelako edo alako bekatua persona libre edo ezkondu batekin aidetasuna beldurrez gordeta, da gaizki konfesatzea.

        Orobat persona konsagratu edo kastidadeko botoa daukanarekin konsentitu edo egin dan bekatu loia, bear da konfesatu personaren zirkunstanziaz izentatu gabe nor zan. O lujuria! Ez naiz aspertuko esateaz. Eta noraño igaro zeran! Eta nola lurreko Aingeruak ta Kastidadearen predikatzalleak ere batzuetan egin dituzun Demonio gaizto ta tentatzalle! Aingeruen ogia jaten dutenak mantenitzen dituzuen ganadu beltzen zuku ta janariaz! Elizako Sarean arrai mota guziak biltzen dira; Sazerdote onak ta gaiztoak ta ala estadu guzietan. Jangoikoak gero alderatu edo apartatuko ditu Judas ta San Pedro, Sazerdote ona ta gaiztoa. Gaiztoai jarraitu zienak konseju, edo gauza gaiztoetan, izango dute Infernu guziz andia. Zeruko Aingeru bat dirudianak ere erakasten badizute doktrina gaiztorik, esan animaren kalteko itzik, edo eman Kristoren kontrako tentaziorik, esan beldur gabe, madarikatua izan didilla. Anathema sit. Au da San Pablok ematen duen konsejua. Madariatua alako doktrina, alako itza, ta alako tentazioa; ta iges egin alako Aingeru gaiztoagandik. Luzifer Aingeru andien artekoa zan; erori zan bere santidadetik, ta erori erazi zien anbeste Aingeruri. Parkatu etzien Jangoikoak, ta daude Infernuko leiza sutuan. Ala gertatuko zaie konseju edo tentazio gaiztoai leku ematen dienai ere, ofizioz Aingerua baño geiago danaren tentazioetatik iges egiten ez dutenai.

        Konfesio garbiak ta osoak eskatzen du ez nastatzea bekatuak; bear dira agertu pensamentuzkoak pensamentuzkoak bezela, itzezkoak, deseozkoak, tokamentuak, ta obrazkoak bakoitza okertu gabe. Onetan zenbat gezur sartu oi da konfesioan? Iduki ditu batek bakarrean ta bere buruarekin eskuka zikin ta asmo txaarrekoak, artu ditu ala atsegin lujuriatik sortuak; ta konfesatzeko orduan esaten du, Jauna, egon naiz pensamentu gaiztoai leku ematen. Gezur andia. Pensamentua baño geiago zan. Pensamentua igarotzen da biotzean leku ematen zaionean, ta eskuka zatarrak dira beste bekatu modua. Ala beste batzuek pensamentu gaizto borondatez idukiak gatik esaten dute, igaro zitzaizkola bereala, etzuela lekurik eman. O zenbat tranpa ta gezur? Nork banaan aitatu? Bekatu oso ta obrazkoak eginda, badira esaten dutenak, konsentitu edo egin dioztela tokamentuak. Emanagatik leku apaka, ta eskuka indezenteai esaten dutenak, etzituztela nai.

        Itz gutxitan, estaltzen, edertzen ta apaintzen edo, eskusa txaarrekin konfesatzen duenak bekatu mortal, edo bere zirkunstanzia esan bearrekoren bat, egiten du sakrilejioa, komulgatuta beste bat; ta egon danak urteren batzuetan, edo bizitza guzian agertu gabe konfesioetan lotsaz edo beldurrez, egin bear du denpora guzi artako Konfesio jeneral edo guziena Konfesore jakitun ta al dan onenarekin; ta nolako damua eraman bear ez du anbeste sakrilejiotzar egin dituen animak? Nolako eskerrak eman bizirik gorde duelako Jangoikoak, ta ez ill beingoan, Ananias, ta Safira gezurtiak bezela? Oek ta Judas dira ejenplo ederrak Eskritura Santeetan artuak, beldurtzeko bekatari lotsoor ta konfesio osoak egiten ez dituztenentzat.

        Elizako lenbiziko urteetan etzuten kristauak biotz bat baizik. Ondasunak zeuzkeenak eramaten zituzten Apostoluen eskuetara, ta oek ematen zizten pobreak ziranai, ta ala etzan gauza banakorik. Ananias ta Safira zerizten ta senar ta emazte ziranak, saldu zuten sorobat, ta alkarrekin itundu ziran ezkutatzeko diru zati bat ta eramateko beste guzia Apostoloai pobreentzat. Joan zan bada Ananias San Pedroren aurrera, bere diruekin, ta esan zion, ona emen saldu degun Soroaren balio guzia. Eranzun zion San Pedrok, Ananias zergatik eman diozu leku Satanasi, ta gezurra esateko Espiritu Santuari, gorde dezun ezkero etxean lur salduaren diru zatia? Ez diozu esan gezurra gizonari, ta bai Espiritu Santuari. Itz oek aituta, erori zan bertan illik Ananias; etorri ziran gizon gazte batzuek, ta eraman zuten korputz illa lurra ematera. Etorri zan geroago Apostolo onen aurrera Safira, ta etzekien zer gertatu zitzaion bere Senarrari, ta jarri zan San Pedroren aurrean. Esan zion Apostolo onek; niri ekarri zatan dirua, da lur salduaren balio guzia? Bai, esan zion Safirak. Zergatik batu zerate gezurra esateko Espiritu Santuari? Enzuten det zure senarra enterratzetik datozenen pauso otsa. Au esan da, erori zan bertan illik emakume gezurti ura ere bere Senarra bezela. Kastigo andi onekin sartu zan beldurra kristau guzietan, ta ikasi zuten nola egia ezkutatu bear ez dan Sazerdotearen oñetan. Ezkutatu zuten zati bat Ananias ta Safirak, esan zien gero gezurra Espiritu Santuari San Pedrori esatean. Norako dira bada urte osoetan dijoazanak sarri Konfesorearen oñetara gezur andiagoak esatera, ta andik gero biotz gezurti ta sakrilego baten artutzera Jesu-Kristo? Nolako penitenzia egin bear ez dute onelako bekatari lotsarik gordetzen ez dienak Jesu-Kristo berari? Zer itxaron dezakete konfesio oso, jeneral, ta damu andiko batekin garbitzen ezpadute anima, ta eraman aurrerakoan bizitza guziz on bat? Ixillik egonzatzu Kristo orain artean kastigatu gabe Ananias ta Safiraren bekatua baño askoz andiagoak eginda. Baña zure zorigaiztokoa Jesusen itxarote onekin baliatzen ezpazera, ta aurrera bazoaz konfesio ta komunio gaiztoak egiten. Judasek ere ukatu zion bere asmo gaiztoa Kristori; ta komulgatu zan gero. Baña zer igaro zitzaion? Sartu zan bere korputz ta animan Satanas edo deabrua, ernega erazi zion onek, ta azkenean jo zuen Infernuan, leenago kondenatu ta zeudenak sartu etziran tokira. Onela bada izango dute azken txaarra, ta Infernu guziz andia besteen aldean konfesio ta komunio gaiztoak eginda penitenzia egiazko gabe eriotzak arrapatzen dituenak. Pensatu ondo. Bitik bat, edo ondo konfesatu, edo betiko kondenatu.

 

aurrekoa hurrengoa