www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesio ta komunioko sakramentuen gaņean erakasteak
Juan Antonio Mogel
XVIII. mendea, 1800

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesio ta comunioco sacramentuen gañean eracasteac. Juan Antonio Moguel ta Urquiza. Ezquerroren Alargunaren etxea, 1800.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ERAKASTE V.

Konfesiorako bear dan
Damuaren gañean bigarren doktrina

 

        Ikusi degu igaro dan doktrinan, zer dan dolore edo damu Konfesio onari lagundu bear diona, zein bear dan, zeinbat modutakoa dan. Orain ekusi bear deguna da, zenbat penitente gezurti diran, edo zein gutxik, bekatarien artean, daramen egiazko damua.

        G. Nondik jakin lezake ori, baldin damua badago biotzean, ta biotzeko berri Jangoikoak bakarrik badaki?

        E. Badira señale edo ezaubide argiak igarteko. Ona batzuek. Damuak egiazkoa izateko, bear du jaio Espiritu Santuaren kolpetik, ez munduko motibotik. Izan bear du sendoak, au da naigabe geiago eman bear du bekatu mortal batekin Jangoikoa ofendituak onra, osasuna, ta lurreko gauzarik estimagarrienak galtzeak baño. Izan bear du guziena, edo ez didilla bekatu mortal motarik izan, zeini gorroto artzen etzaion. Orain bada ekusi bear degu nork ez daraman egiazko damurik.

        Lenbiziko zirkunstanziaren aldetik, ez darame egiazko damurik munduko kalteak gatik bakarrik damutzen diranak. Ekusiko da jokolari txar bat bere animaren kaltean jokatzen duena, edo joko debekatuetan, edo bear baño geiago ornitzen dala, edo birao ta aserre andiak eragiten diozkana. Galtzen ditu batek diru asko; amorratzen zaio, egiten ditu birao andiak, urratzen ditu Kartaak, ta egiten du promes bezela karta geiago ez eskuetan artzeko. O nolako damua! Nolako propositoa! Ordea mundukoa. Diru galduak min ematen dio; galdu zituen bezela irabazi balitu, bedeikatuko zituen kartak, ta jokatu ere zuen orduan. Munduko kalteak ere atzeratu bear gaituzte gauza gaiztoetatik; ordea askoz geiago animako kalteak; Jangoikoaren grazia galduak, zeinek geiago balio duen lurreko ondasunak baño, ta fedeko argiaren bidez ezagutzen ditugun bekatuaren ondoren gaiztoak. Orditzen edo moskortzen da beste bat, ta kolpe andi bat artuta banatzen du burua, ta osatzeko egiten ditu kastuak, ta igaro min portitzak. Madarikatzen du Taberna, edan zuen ardoa, tentatu zuten lagunak, ta damu du ala orditua. Ongi da. Ordea, zerk ematen dio ardo edan zuenaren anbeste gorroto? Ematen duen eskandaluak etxean ta errian? Jangoikoari egin dion injuriak, izanik bere Irudi edo imajinara egina berdindu duelako abere arrazoi gabekoekin? Ez. Damu ematen die korputzeko miñak, ta dauzkan kastuak osatzen. Damu alperra, konfesiorako ezer balio eztuena. Erorten da Gizaseme edo emakume bat bekatu loi baten, ta erasten zaio gaitz lotsagarri ta min andietakoa. Bere korputza galdu ta erituta ekustean, asitzen da madarikatzen bekatura lagundu ziona, edo tentatu zuena. Damu du bekatuan eroria. Baña zergatik? Zerren korputzari ekarri dion kalte andia, igaro bear dituen min edo oñaza portitzak, osatuko bada agertu bear duen bere gaitza, farre egingo dien dakitenak. Eta Jangoikoari egin dion injuria andia gauza ain zikiñean erorita? Eta animari ekarri dion kaltea? Ez da anzi. Jangoikoa ixillik dago; ezdu kejarik ematen. Mutil, edo gizon lotsagabe batek milla eregu palagu, ta eskintzarekin dakar bekatuari leku ematera Emakume bat. Agertzen da bekatuaren frutua. Artzen die kargu mutil edo gizonari. Onek garbitzen du burua: Gezur andi bat egotzen dit, dio, neskatx traidore orrek, ez du nerekin konturik izan, billa dezala bere adiskide galanta. Ekusten duenean neskatxak bere burua lotsari ain andian, bere onra guzia galduta, arpegirik eman ezin duela, senideen naigabeak, ta anbat burukomin, asitzen da madarikatzen jaio zan eguna, tentatu zuen mutilla: Ai, dio, nik sinistu ezpanie Gizon gaztearen itz labañai, arpegia ausi banio bekaturako bidea eman zidanean... Zer egin nuen? Zer egingo det? O nolako damua atsegin zital bategatik anbat naigabe bere buruari ekarri diozkalako? Ordea damu alperra, mundukua, Judasena bezelakoa. Saldu zuen Apostolo traidore onek bere Maisua. Egin det pekatu dio. Botatzen ditu diru bekatu eragin zienak Kristoren etsaien aurrean. Zer eranzun zien oek? Or konpon, Judas or konpon. Orain ez degu zure bearrik, len bai. Ala bada esaten dute mutil edo gizon gaiztoak, berena egin da. Or konpon, or konpon, ta uzten dute neskatxa ernegu ta biraoz aizea betetzen. O negar alperrak! Zenbat andiagoak dira bere bekatuti etorri diran animako kalteak! Nolako eskandaluak zabaldu ez dira? Zenbat pekaturi bidea eman ez die? Non da Jangoikoaren grazia galdu dana? Non Infernu irabazi dana! Non Zerua? Oek ez dute negarrik ateratzen. Agertu ezpalitza bekatua munduan agertuta ere logratu balitza dote andi bat, edo ezkontza, etzan negarrik ekusiko, ez malko bat emango, ez bekatua madarikatuko. Esango zan bear bada biotzeko gelan. O Zorioneko bekatu anbeste on ekarri didana! O felix culpa! Ala bada askoren bekatu damuak dira mundukoak, Jangoikoagandik sortzen ez diranak, Jentil Jauna ezagutzen ez dutenak ere izan oi dituztenak. Egia da, dala guziz gaitzako bekatuaren damu egiazkoa artzea, bekatutik mundurako onak atera diranean, kalteak atera diranean baño. Baña fedeko begiak jasotzen ez badira Jangoiko ofendituagana, ta animako kalteak geiago sentitzea ezpadira lurreko edo korputzekoak baño, ez du alako damuak ezer balio Konfesio santurako. Saulek, nolako damua Jangoikoari obedienzia ekarri etziolako? Nolako esatea Samuel Santuari, egin det bekatu! Peccavi. Ordea zergatik? Despreziatu etzezen bere mendeko edo basalloak. Sed nunc honora me curant Israel. Egin det gaizki baña onra nazazu Israelen begietan. Zein bestera gertatu zan. Dabiden bekatu egin det! esatearekin Errege Penitente onek artu zituen borondate osoarekin Jangoikoaren kastigu Natanek adirazoak. Etzion erregutu libra zezala kastiguetatik, ta bai negar egin aldendu zalako ardi galdu bat bezela bere Jaun ta Arzai amorosoagandik. Erravi sicut Ovis quae pervit.

        G. Eta asko ote dira damu laburra edo estalkiarekin konfesatzen diranak, damu sendo, portitz, ta eragille gabe?

        E. Txit asko, txit asko, ta emendik dator anbeste Kristauren galtzapen edo kondenazioa. Egia da inork uste baño konfesio gaizto geiago egiten dirala minaren, edo itzaren faltaz, ordea geiago biotzaren faltaz. Esan nai det, asko konfesatzen dirala gaizki beldurrez ixildu, gutxitu, edo edertzen dituztelako beren bekatuak; baña geiago biotzeko damu zoli, sendo edo egiazkoarik ez daramalako konfesiora, ta damu onelako gabe ez dago barkaziorik. Anzinatik esan zuen Tertulianok, Konfesioa dala lurreko Komerzio edo artuemanetan dirua bezela. Zerbait erosteko bear da dirua, baña diru legekoa, benetakoa, ez etxura utsekoa ta falsoa. Zoaz merkatari bategana diru oker batekin. Badirudi urrea azaletik; urrea ezpada botako zaitu ordu gaiztoan. Nolako kastigu barkazio gabeak eztaude dirugin falsoentzat? Orain bada, dio jakitzen andi onek, nola dan bearra dirua ta ona, edo zindoa zerbait erosteko, ala ere bear bearra da Zerua erosteko bekatuaren damua, ta damu egiazkoa, damu bide onekoa, zindoa, edo piñpina, ez falsoa ta onirudi utsekoa; urrezkoa; ez metal basto urre estalkiz bezela egiña. Damu sendo onek biotz guzia jiratu edo aldatu bear du, barrena moldatu, ta ez bakarrik aurpegia. Espiritu Santuak dio penitente txar batzuek adierazteko esaera eder au; emango du biotza pintura moduan. Cor suum dabit in similitudinem picturae. Pintore batek, ta orobat Santugin edo Eskultoreak egin nai duenean Irudi edo Imajinaren bat, ezta nekatzen barrena apaintzen edo edertzen. Bear egiten du bai moldatzen ta edertzen agirian ta begien aurrean egon bear duena, arpegia, eskuak, bularra ta oñak. Gibel alde ekusten ez dana gelditzen da zatarra, ta molde txaarrekoa. Ala egiten dute kristau askok; uste dute malko batuek begietatik ematen badituzte, kolpe batzuek bularrari emanda lepoa makurtuta, itz zoli batekin esaten badute damu det, Jauna, guzia dagoala egiña barrena, ego biotza aldatu gabe. A bai, nola esan bear zaien onelako Penitente azalekoai Fariseo arroai esaten ziena Jesu-Kristok, Ai zuek Fariseo garbitzen dituzutenak baso edo onziak kanpotik barrunbea garbitu gabe, biotzean tranpa ta lapurreta gaiztoak kendu gabe zaudeia. Sepultura zuritoak barrunbean ezur ustelez beteak. Itz ederrak gizonak engañatzeko, ordea ez Jangoiko dakusana biotzean dagoana. Ala bada eztago barkaziorik, ezpagera buirtzen Jaunagana biotz guzitik. Biur zaitezte nigana, dio Jangoikoak, biotz guzi guziarekin, baraur ta malkoekin. Da esatea baraurrak ta malkoak irten bear dutela biotz konbertitutik. Ausi ezazuez damuz zuen biotzak, ta ez zuen soñokoak. Scindite corda vestra, et non vestimenta vestra.

        G. Eta egon liteke damu sendo ta zoli bat biotz siku edo agor batean?

        E. Nola ere egon litekean. Gauza arrigarria! anima txit onak estutzen dira damu gabe konfesatzen diralako beldurrez, ta bizitza gaiztoko asko bizi dira ardura gabe ta damuarekin konfesatzen diralako uste edo iritu betean? Zerk egiten du? Onak beldurtzen ditu Jangoikoaren juizioak, betiko kondenazioak, maite dute Jauna, ta eldu nai lukee garbiro Sakramentu-santu aldarakora. Bearra geiztoak ez ditu ezerk beldurtzen bear bezela, ez die amoriorik Jangoikoari, ta ez dira batere estutzen damuaren gañean.

        Jauna, dio kristau on batek. Konfesatzera noanean nai nuke damu andi bat iduki, nai nituzke Magdalena baten negarrak; ordea nere biotza dago gogorra, ezin eman det malko bat. Nola egon liteke dolore edo damu egiazkoa sentimentu geiago gabe? Beldur naiz nere konfesioakin.

        Oen konsolaziorako jakin bear da dolore moduoi dirala, bata barren barrenekoa, biotzean gordea, agertzen ez dana sentimentu samurrekin. Bestea da agertzen dana biotzeko samurtasun, ta sentimentu agirikoekin. Samurtasun oek, zizpuru ta negarrak irtetzen badute biotz damuz ausitzetik, dira txik onak, ta estimagarriak. Ala San Pedrok eman zituen malko ugari, ta samiñak bere Maisua ukatu ondoan, biotzeko damu andiak laguntzen ziola. Ala Magdalenak busti zituen Jesusen oñak amorez ta damuzko negar ugariakin. Ala Dabidek bustitzen zuen bere oea malko askorekin. Ordea badira animaren batzuek sarri konfesatzen diranak, txit kontu andiarekin bizi diranak, ta malkorik egozten ez dutenak. Egia esateko, anima gutxi dira bekatuetatik irten berri diranak ta Jangoikoaren graziak ondo ikustuak beren konfesio jeneral lenengoetan samurtzen ez diranak. Agortasunak ta sentimenturik ezak izan oi dira urteren batzuek bizitza onean igarota. Orain bada jakin bear da egiazko damua dagoala bekatuaren gorroto, ta ekusi naiz ez sendo baten Jangoikoaren ofensa dan aldetik gorroto andi oni laguntzen diola propositu edo gogo biotz biotzeko batek ez geiagoren geiago bekatu mortalean erorteko, ta aldegiteko bekatuko bide, lagun ta ebillune urreko guzietatik; eta onelako damua egon liteke negar malko gabe. Zenbat alditan munduko naigaberik andienetan batzuek penaren penaz malkorik ere eman ezin dute? Errege bati ematen die berria gerra baten bere Exerzitua desegin dutela etsaiak. Nolako damua artzen ez du? Ordea ez da geienez negarrez ekusiko. Illko zaie Gurazo batzuei Seme maite bat; Amak ematen ditu illeta andiak, atera bear ditu bere buruko illeak deadarrez ta arrantzaz. Berriz Aitak ez du alako damostraziorik agertzen, bere naigabea, ta Semea ill zaiolako damua izanagatik ain sendoa, nola Amarena. Ori baño geiago, Persona birtute andikoak konfesatzen diranean, egoten dira biotz agor ta sikuarekin gogora dakarztenean anzinako beren bekatuak, ta birtute txikiko batek emango ditu malko asko. Ala ere birtute andikoak bekatuai dien damua da askoz andiagoa, sendoagoa, zoli ta zalagoa birtute txikikoena baño. Emendik ateratzen da, damuaren sendotasuna eztagoala negarretan, baizikan bekatuari zaion gorrotoaren anditasunean. Norbaitek ezarriko balizu kolkora suge andi bat nolako damua negarrik gabe ere? Bada bekatuari izan bear zaio gorroto andiagoa.

        Orain bada, eld'u oi dira konfes5tzera damu gabe, mirabe etxean bekaturako okasio gaiztoa daukatenak. Konteaatzean egiten dute negar bizia: Ordea zertako dira aegar alperrak, nolakoak diran bekatuko okasioan dagnala ematen diranak? Ai Jauna! esango die Konfesoreari; nai nuke teetatuko ezpanendu, erori banaiz geiago izanda Etxeko Jaunaren lotsaz ta beldurrez aragiaren atsegin gaiztoagatik baño. Iges zazu etxe orretatik estalki onen batekin, esaten dio Konfesoreak; eztago absolbitzeko eskubiderik okasio borondatezkoetan daudenentzat. Biok kondenatuko gera zu absolbitzen bazaitut; zu, gaizki prestatuta artu nai dezulako absolbizio ezer balioko ez dizuna kalte andirako baño; ta ni, zure prestaera txaarra ekusita zuri ematen badizut absoluzioa. Jauna, ez naiz eroriko geiago; ausiko diet aurpegian bide gaiztorik berriz ematen badit. Irteten badet etxe artatik murmuratuko naute, izango da zer esan; edolaere urtea osotu bear det. Utziko balit pakean, ez nuke nik bekaturik egingo. Itz ederrak, Konfesore asko engañatzen dituztenak. Ordea, ona Kristoren doktrina desegingo ez dana. Begiak ematen badizu bekarurako bidea, aterazazu, ta oñak bekatura bazaramaz ebakizazu: Obe da Zerura joan begi ta oin bakoitzakin, biakin Infernura baño. Itz oek esan nai dute, begia, ta oñak baño bearrago bada ere bekaturako bidea ematen duen lekua, laguna, edo gauzaren bat, utzi bear dala. Orain bada, atoz ona etxe bekatukoan zaudena irtetzeko anbeste atzerapen ta nagitasunekin, bazinaki zeure etxeko Jaun, edo bere Seme bekatura zaituenak aterako dizula begiren bat, edo ebaki oña, egongo ziñake alako etxean? Esango zenuke emango dala zer esan?... Zein gutxi! Badakit laster igesko zenukeala zer esanai, irabaziari, edo lotsari begiratu gabe. Eta zure anima galtzeak gutxiago merezi du begi edo oñak galtzeak baño? Ezetz dio Kristok berak, baita fede apur bat duen edozein kristauk ere. Eroriko etzerala? Ausiko diozula aurpegia tentatzen bazaitu geiago? Ala diozu orain estuan absoluzioa ateratzeagatik. Zer? Pekatuan erori baño leenago etzenuen orrelakorik egin ta orain egingo dezula? Ez dakizu zuek naieza ta arpegi astuna lenengoan agertzen badiozu, berak guzituko ditueia eskintzak, sariak, palaguak, indarrak ta zer ez? Uste dezu gorde ditekeala bat tentazio partitzetan Jangoikoaren laguntasun andi gabe? Eta lagunduko die Jaunak tentazioak garaitzen beren naiz daudenai bekatuko etxean? Erakeria andia. Beraz ez dago bekakuaren damurik aldegiten ezpada borondatezko okasiotik. Beren bekatuen damua, edo naieza da argala, ta ez sendoa negarren artean: bear da egin alegiña bekatuko okasiotik irtetzeko. Orobat esan bear da bekatuko okasio artuak etxezik kanpora dauzkenen gañean. Utzi nai ezpadute sarrera okasio gaiztoa daukaten beste etxean, ez darame damurik, ta ematea dituzten asesio edo eskusak dira damu gabeko biotzetik irtenak, ta igaroko ez diranak Kristoren Tribunale Santuan. Onelakoak, dio San Fuljenziok, ez dituzte inoiz garbituko bekatuak beren malkoekin, zeren laster biurtzen dira bekatura negar egin ondoan. Bekatu guztien iturburua da Fedearen iltasuna, edo nola ere bait ez sinistea Fedeko doktrina Kristo ber berak dio utzi bear dala bekatuko edozein leku ta gauza begia, eta oñak baño bearrago bada ere. Au sinistuko balitza, nola animako salbazioagatik utzi ez, edo etxe, edo lagun, edo dibersio bekatura eraman gaitustenak, ta peligru urkoan gauzkeenak? Nola eman anbeste atzerapen, esesio, edo aitzaki? Sinisten ez dalako Kristoren esana.

        Etorriko da konfesatzera gazte danzazale bat. Arkituko du ondo aztertzen dituen Konfesoreak, nola danza nastuetan egin edo konsentitu dituen sarri akzio txaarrak, itz amoragarri edo desonestoak. An igaro dira pozik esku estutze amorezkoak, an esku ezarte tentagarriak, an begiraune eraskor ta kariñozkoak, an itz samur maitagarri, ta txit peligrosoak. Au zer ez?... Musu emate, edo eman naiak, magal erabilteak, arpegia arpegiari arrimatzeak, ta danzan eraman duelako gerorako gelditu diran estimazio kalte andikoak. Eta danza ostean, kale, bide, ta lagun zoro nasaien artean zer igarotzen ez da? Jangoikoak agertuko ditu egun baten. Diaz onelakoak konfesatzera; ta burura ere etortzen ez zaie akusatu bear dutela alako danza ebilterik, zeren egiten diran agirian, askorekin, ta lotsagabe. Konfesio ederra! Konfesoreak ateratzen diez gauza txatar asko; esaten dio, zuretzat danza ori da bekaturako okasioa, bekatu askoren iturburua, nasaitzen zera, ematen diezu leku akzio txaarrai, irikikitzen dezu lujuriako sua, azitzen dituzu amore gaiztoaren sustraiak, ta jartzen zera bekatu gauzai berriz ere leku emateko peligroan. Utzi bada betiko olgantza edo dibersio ain galgarriak. Jauna, zer dio? Badabiltza beste asko ere, konfesatzen dira ni bezela. Zer esango dute ezpanoa? Farra ta burla egingo didate. Kontuz ebilliko naiz emendik aurrera; baña ez joan? Ori ezin dezaket. Ez? Beraz ez diozu sinistzen Espiritu Santuari dionean, peligroa maitatzen duena, bertan galduko dala. Edo jartea peligro ain ezagutuan len igaro zatzuenaz, da bera bekatua. Ez diozu sinisten Kristori begia baño maiteago edo bearrago dan gauza ere utzi bear dala gure animako kaltean bada. Eta bearrago da danza zatarretako dibersio edo olgantza begia baño? Eta eztago peligrorik len anbeste bekatu egin dituzun ebillera zoroetan? Illko zatzu aragia? Egongo dira santuak bezela geldi zu tentatu gabe albo bietan edo eskubietatik oratuta ebilliko diran gizon edo mutil gaiztoak? O itxutasun andia! Ez da sinisten ez Kristoren esanik gure pasioen kontra diranean, sinisten dira entendimentuan gelditzen diran egiak. Eztago damurik ez, utzi nai ezpadira bekatuko okasio ain ezagunak. Sarna gaiztoz beterik baleude danzan dabiltzanen eskuak, gordeko ziñake alakoen arten ebilteaz; arkituko zenuke estalki edo eskusa bat. Sarna eraatsi ez dakizun beldurrak garaituko luke danzarako zure pasioa. Eta animan eratsi ez ditezen bekatu mortalak len eratsi zitzazun bezela, ez zaituela atzeratzeko? Eta uste dezu damu dezula bekatua, ta gorroto geiago diozula beste gaitz guziei baño? Gezurra, gezurra.

        Ez darame damurik Konfesiora alkarren gorrotoan bizi diranak, ta gorrotoa kendu gabe konfesatzera dijoazanak. Ona emen beste soñu ederra. Egin zidan bidegabe edo injuria txit andi bat; ezin aztu zat; odola irakiten zait nere etsaia ekusita beste gabe. Ala ere barkatzen diot: ez diot gaitzik nai. Nork eduki pazienzia alako ofensaren ondoren? Nik gaitzik egin ez nion. Zergarik egin bear zidan berak? Damu ederra kristauak. Konfesioan beretan ere buruak garbitzen dituzte; aserrea aldean dakarte, akusatzen duze projimo gaisoa ta bere burua ez. Barkatzen diot. Gezurra gezurra. Ezpada atoz. Poztutzen zera bere kontra itz egiten duenean besteren batek? Bere kontra etortzen zaituen aserre, edo deseo txarra ezagututa bereala kentzen dezu gogotik? Ukatzen diozu agur ona? Ematen dezu zer esanik auzoeran tratatzen ez dezulako auzo onak bezela? Ezarren engañatu zere burua, ez Konfesorearena. Damu bazina iduki dezulako aserre bide gabea, benganza gaiztoa, ta gorroto biotzekoa, egongo ziñake prest eskatzeko Jangoikoari zere etsai ustekoagatik, bedeikatuko zenuke madarikatu zaituena; ezagutuko zenuke zuri lagunak egin dizun ofensa dala zer ez bat zuk Jangoikoari egin diozun ofensaren aldean edozein bekaturekin, baita iduki diozun gorrotoarekin ofenditu zaitzianari. Ezaguera onek ekarriko zaitu biotz guziarekin barkatzera, ta ez ezpain gezurrezkoekin, barkatu dagizun dagizun Jangoikoak. Etzenuke alako kejarik emango Konfesorearen oñetan, ta ez esango, ez nion nik gaitzik egin, zergatik berak egin bear zidan! O itz arro bide gaizkokoa? Egin dizu zuri Jangoikoak gaitzik? Zergatik zuk ofenditu dezu? Eta zuk bera ofendiduta berak zu ofenditu gabe, zergatik dabil Jangoikoa bera zurekin pakeak egin nairik, zure billa zuri barkatzeko, zure biotza bereganatzeko? Ala bada urbiltzen dana konfesiora Projimoari biotz on onez, ta garbi garbiz barkatu gabea dijba damu gabe, ta bere anima galtzera. Zer esan? Sinisten duela Kristoren doktrina? Ez ez.

        Dijoaz damu egiazko gabe konfesatzera Ofizio askotakoak irabazi txaarrak egin ta dirautenak urte osoetan ondu gabe ta bear bada konfesatu gabe. Zenbat dendera edo tratulari gutxika gutxika lapurreta zitalak egiten dituztenak, edo neurri txikiagoa emanaz, edo gauza txatarra edo erdi galdua ontzat salduaz, edo bear baño geiagoan emanaz? Zenbat Langillak aloger osoa artuta, neke osoa artu nai ez dutenak, Jaubea begira ezpada alperrik denporan igarotzen dituztenak! Diru ona artu, ta bear txaarra eman.

        Zenbat lapurreta txikitik askorakoak egiten ez dituzte errietako Saltzallak; puskaka puskaka gauza andietara igoten dutela? Bitartean konfesatzen dira. Nolako dolorearekin? Damu dute gutiago ezin ostua justiziaren beldurrez. Olioa, aragia, ogia, ardoa ta beste janaria saltzean, zenbat ostutzen ez da Jendeak ezagutzen du, kejatzen da, ta esan oi dute ez dakizela nola konfesatzen diran. Nola? Gaizki damu gabe, konzienzia deabruari emanda. Oek pensatzen dute zer dan anima galtzea lurreko gauza ta irabazte laburrak gatik? Zer dan saltzea Zerua erreal, ta ezkutu batzuek gatik? Amatzen dute ezkutu bat geiago Jangoikoa baño. Nolako damua darame? Berriz esango det geiago ezin ostuatena. Konfesio ederrak!

        Ez darame egiazko damurik Konfesiora dijoazanak konfesatzera restituizioak egin gabe iñola ere egin dezakela. O zenbat konfesio gaizto alde onetatik! Beti esan oi dute, egingo det, egingo det. Oei esan bear die Konfesoreak, eginzazu eginzazu ta absolbituko zaitut egiten dezuenean. Sinisten ote dute barkatzen dala bekatua biurtu gabe ostua, kendua, edo egiten dan kaltea, biurtu al dutela? Eztet usze. Eta Konfesiorako prestaera damu andikoa da joatea obligazio ain estua kunplitu gabe? Zakeo zeritzon tratulari batek konbidatu zuen bein Jesus maitea bere etxerako. Eta zer esan zion Jaunari? Nere ondasun guztien erdiak ematen dizkiedaz pobreai, ta kalte egin diedenai, ematen diet lau bider geiago. De pauperibus, reddo quatruplum. Eta zer eranzun zion Jesu-Kristok Gaur sartu da osasuna (animakoa) etxe onetan. Buirtu kendua baño geiago, ta bere ondasun garbietatik eman anbeste limosna? O Penitenzia ederra! O damu sendo negar gabe ere obraz agertzen dana! Etzion Zakeok Kristori esan, buirtuko diet Jauna kendu diedenai, egingo ditut limosnak. Non dixit dabo, reddam; ezpada ematen diet, biurtzen diet, edo eman ta buirtu ditut. Ala sartu zan grazia edo animako osasuna bertatik. Hodie huic domini salus á Deo facta est. Ala sartu zan Kristo Zakeoren etxean borondate andiarekin. Esan balio Kristori biurtuko det biurtuko det, eltzen ez dala inoiz buirtzea: eduki balu Zakeok bere biotza lotuta inoren ondasunetan, atera ezinik bezela bere etxeti ostua edo irabazi geiegi ta bide gaiztokoa, sartuko zan Zakeoren animan grazia, ta gero Kristo bere etxean? Zein gutxi! Bada nola uste dute eraman Konfesiora egiazko damua buirtzen ez dituztenak ostu edo irabazi gaiztoak, egin dezakeela? Zer balioko du esatea, buirtuko det gero al dedanean, abustuan garia salduta, edo urrian artorekin? Ez ote dira igaro Abustu bat baño geiago itz edo eskintza ederrekin? Etorkizunak noiz egingo dira erorriak? Ez dezu len orrenbeste esan Konfesorearen oñetan? Ez daukat orain zer buirtu, gastatu nuen ostua.... Ala gertatuko da, anima galdu ta pobreza geitu. Ez ote dago zer saldu biurteko bear dana bestela ezin danean zatika bada ere?

        Eztira Jangoikoaren aurrean igaroko ezin egiñak egiazkoak ezpadira; ta ezin egin egiazkoa dagoanean ere bear da bekatuaren damu andi bat, asmo sendo batekin ez geiago ezer ostutzeko, ta buirtzeko anbat lasterren al duanean.

        Asko ostu, gutxi buirtu; ta bekatua ez damutus.

        Ala galtzen dira anbeste anima.

        A! Eta zenbat kristau bizi diran uste gaiztoan, damu itxurapen batekin bekatua egiaz, edo bear beste gorrotatu gabe eltzen dirala konfesatzera Oen artekoak dira oitura gaiztoetan sarturik daodenak konfesio batetik ta besteetara ondu gabe. Eta zenbat onelako? Arkituko da emakune aserrakor, bizi, edo kolera andiko bat umeai, edo senarrari noizian bein birao edo maldizio gogorrak ezarri ta doktrina gaiztoa ematen dutenak etxean ta auzoetan; Konfesoreak konseju ta penitenziak eman arren, beti leenak, aurrera esateari, illko al aiz, itoko al aiz, eztanda egingo al dek, bizirik etorriko ez al aiz, ta zer ez? Oek absoluzia itz gezurrezkoekin Konfesore siniskor bati aterata diaz komulgatzera, ta artzera Jesu-Kristoren aragi ederra beren mingain madarikatuetan. Oen artekoak dira jaiegun santuetan bear eragotzi ta luzeak beren kutiziaz ta maña txaarrez egiten dituztenak Konfesoreak sarri debekatuagatik. Oen artekoak dira Amarren ta Primiziak gaizki pagaturik buirtu gabe kendua konfesatzen diranak. Oen artekoak dira txit asko aragiaren bizio ezkutukoetan sarturik daodenak beren artean pensamentu loiak borondatez ta ezagueraz konfesio askotan iduki dituztenak; beren buruekin egoin oi dituztenak akzio lotsagarri, zikin, ta Jentil bati gaizki iritziko likeenak. Oen artekoak dira Konfesore nasai ta kontu gutxikoen atzean dabiltzanak estutu ez ditzan uztera bekatuko lagun, edo okasioak Konfesore jakitun, begiratu, ta Jangoikoaren beldurreko batek. Itxuak billatu itxua gidari edo itxumutiltzat? Biak erori ta banatuko dira. Deitu gaitz asko ta andietan Mediku edo Osagilla gutxi jakin, ardura gabeko, ta gaisoaren gusto edo gogoko osakarriak emango dituena? Ez die gaitzak damu andirik ematen, ez dute osasuna egiaz nai. Ala bada billatzen dituztenak animako gaitzetan guzia igaroko dien Konfesoreak, obligatuko ez dituenak obligazioak kunplitzera, uztera ukasio gaiztoak, ez dute bekatuaren Jangoikozko damurik: nai dute ezarri karga, berriz beste bat egiteko, ezarri al baleze bezela Konfesio gaiztoarekin.

        Badira beste batzuek, edo Justiziaren, edo Gurasoen beldurrez utzi zutenak trato gaiztoa, baita ere Konfesoreak absolbitu nai ezda bota edo kendu duteenak Okasio bekatukoa. Badirudite ondu dirala, bekatu gabe gelditu dirala, ta daramela damua Konfesiora. Ordea ez dute damurik, zeren osatu ez dan biotza; gordetzen dute amorio gaiztoa borondatean, Loten emazteak bezela ezarten dituzte pensamentuko begiak beren Sodoma maitera, au da gozatzen dira, agirian utzi zuten adiskide txaarraren oniritzi edo kariño galgarrian. Ipituko kipula porroak dauzke biotzean Ijitutik irten arren. Au da gordetzea okasioa borondatean ta iraunerazitzea biotzean leengo bizitza gaiztoari, ta damurik ez idukitzea, ta bai atsegin ta poza. Ez dio Medikuak utzi nai eri edo gaiso dan bati ur preskorik edaten ill ez didin. Gaixo dana beldurrak atzeratzen du edatetik; baña geitzen da egarria, kalenturaren berotasunarekin; sikatzen zaio mingaña. Gogoratzen zaioz erriko Iturrietako ur eder ta preskoak; borondatea aietan ipinten du, biotzarekin asetzen da aoarekin edan ezin duenean. Onek gorrotorik artzen dio urari! Zein gutxi! Anzina edo edaten zuenean baño ere maiteago du. Ala dira kristau gaizki bizi izan diran asko. Animako Medikuaren agintzaz, edo lurreko beste atzeragarriren bategatik kendu dute tratatze gaiztoa, ez dira alkar ekusten, edo beintzat itz egiteko eran adiskide biak. Ordea egarri andia dute ez alkarrekin edateko lujuriako ardao gozo irudiko, baña pozoiz betea. Edaten dute gogoz ta biotzez, borondatea leena da, itza dirudi Jakob onarena, ordea borondateko obra, edo eskuak. Esan gaiztoarenak. Biotza erituta daukan gizonak beste korputz guzia sendo badu ere, galdua da. Ala ere borondatea bekatuari eraatsita daukana, galduko da itzez, ta sendidu azalekoekin bekaturik egin ezagatik. Osatu bear da biotza: kendu borondateti bekaturako lagungarriak, artu gorroto santu bat okasio gaiztorako izanu ditugun personai, kendu berena oniritzi edo kariño guzia, iges biotzez ere; bestela ez dago damurik, ez Konfesio onik, ta bai Sakrilejio garbi garbiak.

        Eta zer esan, nai bezela urtean bizi, ta konfesatzen ez diranen gañean Pazkoako egunen baten baño? Oek dute bekatuen damua? Nondik igarri? Zerk daramaz Konfesiora? Oniritzi utsak, edo Txartela erakutsi bearrak. Au da bekatuen damuz eltzea Konfesorearen oñetara? Urte guzian lo galanki ta beldur gabe bekaku mortalekin. Ez ikaratu, ez eriotzaz, edo Infemuaren pensamentuz. Garizuman enzun Sermoi batzuek gogo andi gabe. Dator konfesatzeko epea. Nori, dio, ezarriko diot maleta au? Alkartzen dira lagun ederrak, aitatzen dute Konfesioa, ta Konfesorea. Norekin konfesatuko aiz, dio batak? Ni dio urlia Fraile edo Apaizarekin. A txoroa! eranzuten du lenengoak; ori estua dek, farregarri erabilliko au; bein konfesatu nintzoan orrekin; baña ez nu beste bein arrapatuko. Sinple bat dek, galdatzen zituk milla gauza, baita len konfesatuak ere, noizkoa dan oikuta txaarra jakiteko asmoarekin. Ala dabiltza tratatzen nola igaro denpora konfesio arin batekin. Komulgatzen dira gero, artzen dute txartela, ta urrengo arteraño pakea bizi izateko libertade osoarekin leenagoko urtean bezela. O zorigaiztoko jende moduak! Zoazte, zoazte Infernua, edolaere Sakrilejio gabe. Ez diozu farrarik edo burlarik egingo Jangoikoari. Ezagutzen zaitu munduak baño obeto, loitzen zera leenaren gañera Konfesioko Iturrian, ta biltzen dezu bere aserre santuaren tesoroa bere egunerako.

        Beste tranposo edo mausari batzuek dira konfesatu baño leenago amabost egun edo iru astean bekaturik egin gabe egoten diranak, pensa dezan Konfesoreak emendatzen asi dirala; konfesatua ere egun batzuetan deboto dabiltza. Ordea gero? Errekatxoa igarotzeko bota dan alforja, artu berriz. Non rumpunt sed interrumpunt peccata. Ez dituzte urratzen bekatuak, dio Elizako Erakasla santu batek, baizikan atseren, arnasa artu gogo geiagorekin ta ariñago ebiltzeko bekatuko bide gogorretan. O errukarriak! Nola ezkutatu Jangoikoari tranpa edo mausa oiek? Ori da bekatuaren damua? O Penitente ederrak! Zertako da zuzen ez ebiltea Jangoikoaren begietan? Zertako engañatu edo pake gaiztoan ipiñi nai izatea zuen konzienzia. O Penitenziaren burlariak! Gaur Konfesioan bularra jootzen, negarrez bezela damu det esaten lepo makurrarekin; andik laster bekatu billa, kale ta bazterretan okasioak billatzen edo ematen; bekatutik Konfesiora, konfesiotik bekatura ondu gabe zabilzatela. Sinisten dezute ondo damuturik zaudetela lengo bizitza gaiztoaz buirtzen zeratenok ain erraz, ain laster lengo bekatuetara? Zertan dago geienez damurik eza? Ona zertan. Ebakitzen ez dira sustraziak, artzen ez da ontzeko bear bezelako gai edo biderik, ezagutzen ez da zer dan bekatua. Bizargilla edo Barberak ebakitzen du bizarra, apaintzen du arpegia; ordea laster beltitzen da, jaiotzen da berri bizarra. Zergatik? Sustraiak atera ez dituelako. Garbitzen da baratza bat atxurrarekin lurra saratuaz; baña laster betetzen da belarrez, sustraiak kendu etziralako. Nola bada jaioko ez dira berriz ta berriz bekatuak ebakitzen ezpadira sustraitik? Zer? Begitandu daramala batek bekatuen damu egiazkoa, gorroto artu gabe bekatuen okasio, ebillera, ta lagun txaarrai? Ezi gabe aragi gaizkira makurtua bekatuen pisua? Munduko ospe, baralla, iskanbilla, ta olgantza ero ta kaltegarrietan ebilliko dala Penitente egiazko ta damu andi bat biotzean duena? Au da negar egitea? Au ezagutzea nor ofenditu duen; zer merezi izan duen, zer galdu duen? Egiazko penitenziak eskatzen du berriz, ez bakarrik aldegitea bekatuetatik, baita ere bizitza on bat aurrera eramatea. Declina á malo, et fac bonum. Bizitza on batek zer eskatzen ez du? Sakramentuetara sarri ta prestaera onakin eltzea, orazio zalea izatea, korputza ilduratzea edo mortifikazioekin bezatu, edo ezitzea, obra miserikordiakoetan jardutea bakoitzak al duen bestena. Ez da asko belar txaarrek kentzea soroetatik; bear dira ereinazi onak frutu onak artu nai badira. A? Kristauak! Zenbat arkitzen dira gaurko penitente izenekoen artean kontu onekin bizi diranak? Gutxi: Zer egiten dute geienak? Konfesio iski batzuek egin jira ta bira bekatuetan dabiltzala; munduaren, deabruaren, ta aragiaren legeak gero jarraitu biziro ta gogoki; animako etsaientzat mamia, Jangoikoarentzat azala. Meza bat edo beste enzun debozio gabe, errosarioak esan itoka bekatuekin pakean daudela. Ala daramaz deabruak geldika kristau estalkiaz eriotzako peligroraño. Iltzen ezpadira beingoan, edo ezaguera guzia galdu ta konkortuta, egiten dute beldurrezko Konfesio estu bat, daramez Sepulturara ez urbekatuetan koipetuak ustelduak izatera. Eta anima gaisoak? Jesu-Kristoren Tribunalera onera edo probetxu gabeko Konfesio jeneral bat egitera deabru ta Konzienzia akusatzalle dirala. A, Kristauak! Ez da au begitazio, edo beldurtzeko geitzeaz esaten dana. Da egia garbi garbia. Orain egiten dira damu gabe Konfesio asko, ta Infernuan gero konfesatuko dira betiko damuarekin ezer aterako ez dan denporan. Pensatu ondo.

 

aurrekoa hurrengoa