www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesio ta komunioko sakramentuen gaņean erakasteak
Juan Antonio Mogel
XVIII. mendea, 1800

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesio ta comunioco sacramentuen gañean eracasteac. Juan Antonio Moguel ta Urquiza. Ezquerroren Alargunaren etxea, 1800.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ERAKASTE VII.

Nola egiazko Propositoa dan
guziz gaitza ala bizitza,
nola eriotzako egunetan
oitura txaarretan sarturik daudenetan

 

        Erakatsi da igaro dan doktrinak zer dan Propositoa, ta nondik igarriko dan bere sendotasun, ta argaltasuna; ordea ekusi bear da, zein gauza gaitza dan bizio edo oitura gaiztoetan sarturik daodenetan.

        G. Nondik dator bekatariak egotea beldur gabe beren bizitza gaizto ta guzti ere?

        E. Dator begitantzen zaielako Konfesio on batekin noiz edo noiz iritxiko dutela bekatu guzien barkazioa, ezagutu bearrean geroago ta gaitzago egingo zatezela biotza onera jiratzera.

        G. Beraz erakeria andia da asmo onelakoa?

        E. Bai ta nola ere dan. Nor da bere bizitzaren jabe? Nork dauzkaz eriotzaren giltzak? Jangoikoak. Nork neurrian ta mugatuta ipiñi ditu egunak? Nori ematen dio Jaunak kontu, noiz izango dan bizitzaren azkena? Eta artzen bagaitu eriotzak uste ustekabe beingo batean ondutzeko asmo soil ta eroekin? Geroko Penitenziako Propositoak salbatuko ote gaitu? Datorren urtean bilduko dan gariarekin jango degu aurten? Infernua beteta dago Proposito onez, dio San Bernardok. Kristau gutxi dira Judas bezela ernegatuta galdu diranak betiko: geienak kondenatzen dira salbatzeko esperanza bidegabeakin. Geiago. Espiritu Santuak estalki gabe dio, gaiztoen egunak laburtuko dirala; gabaz lapurra bezela etorriko dala eriotza. Beraz luzabide eroekin ta bekatuak bekatuei geituaz ipinten dute kristauak anima inoiz Penitenziarik ez egiteko arrisku edo peligro ezagunean; ta Proposito utsekin salbatuko ez da.

        G. Baña osasuna ta entendimentuko argia egon ezkero noiz nai jiratu edo biurtu diteke bekataririk gogorrena, ta nola guziak iltzen ez diran itoka ta beingoan, uste det salbatu.

        E. Arrazoi eroa bailo gaiztoagoa eman dezu. Baziñaki zein gaitza dan oitura gaiztoan sartuta daudenen egiazko biurrera edo konbersioa, etzenuke alako gauzarik esango. Osasun onak ez du ematen Penitenzia, ta bai geienez atzeratu gizonen gaiztakeriaz. Berriz nork esan dizu gero noiz nai zuri otu edo antojatzen zatzun egun edo orduan, nai det esan ta beste gabe zure anima jiratu ta aldatuko dala beingoan bekatutik ta graziara? Konbersio egiazkoa ez da gure alegin utsakin egiten; bear digu lagundu Jangoikoak bere miserikordiako ausilio santuakin. Nola ateratzen ditugu kontuak? Itxaran dezala Jangoikoak ordu onean gu bekatuz aspertu artean. Gogait egitt dezagunean bera ofenditzez, munduak ezertako nai ez gaituenean, datorrela Jangoikoa gure billa, ta nai ta ez bezela eraman gaitzala beragana; orain nai gaitu beraganatu; deitzen gaitu; guk ez degu enzun nai bere dei amorezkoa. Ordea guk nai degunean, guk deitzen degunean artu gaitzala, obligatua balego bezela guri obedezitzera, ta ez gu berari. O itxutasun galgarria! Atoz ona. Oituta ez dagoan bati erloju bat egitera obligatu nai bazenu beingo baten, zer eranzungo lizuke? Ikasi ez duela ofizio gaitz ori, ta eskatzen diozula ezin dezakean gauza bat. Bada nola beingoan ta noiz nai egingo ditu biotzeko akto kontrizioak egitera oituta ez dagoanak? Nola ondo egin orazioa oitu ez danak? Eta nola, eskatu gabe bear bezela, iritxi Jangoikoaren laguntasun sendo, ta portitzak aldatzeko bekatutik graziara, edo animako eriotzatik bizitzara? Bekatuak geitzea, konfesio txaarrak egitea, da merezimentu ederra biguntzeko Jangoikoa? Non ikasi dezu onelako doktrina? Baña demagun etzaituela largatzen Jangoikoak zure borondate gaiztoaren atzaparretan; gero ta gero ere deitzen zaituela grazia edo auxilio pizkorrekin, bakerik arkitzen ez dezula zere bekatuetan konzienziako ikara ta kezka andiekin eman nai dizula Jaunak beraganako bidea bekatuena utzita. Jarraituko diozu bere deiari? Elduko zera bere besoetara bekatuen damu andi batekin! A, ta nola beldur izateko dan gogortuko zerala, ekusi naiko ez dezula argi santua, ta despreziatuko dituzula Jangoikoaren dei amorosoak, ta illko zerala bekatuan beti konbertitzeko Proposito argalekin. Ez orain, ez orain, eranzungo diozu; bai gero. Eta gero au noiz elduko da? Geroago gogorrago, ta azkenik paketuko zera konzienziako arrarekin, ta iges eginik Jangoikoaren argiari, ebilliko zera bekatuaren pean, ta joko dezu Infernuko Leizan, nondik irtengo ezin dezun. Sutegitik aten berria dan burnia, biguna dago: mallukarekin dator edozein molde artzera. Ordea oztu ezkero, gogortzen da, ta mallukariak ezin du besterik, ezpada nekaku alperrik burua. Bekatuan berriak diranak beldur errazak dira geienez, ekarri ditezke gauza onetara, artu oi dute txit sarri proposito sendo ta egiazkoa. Ordea bekakuetan zartu danak, urteetan gaztea izanagatik, oitura egin danean bekatua, alako moduz gogortzen dira, ezen galtzen dute Jangoikoaren gauzeetarako gogo guzia, ta ontzeko beren Propositoak dira gezur garbiak. Baratza zaitzen duen Zakur andiak, ekusten badu urrutitik ezaguna ez duena, irentse nai du; ordea etxeko ezagun, edo kanpoko sarri ekusten dituztenai, ez die gaitzik egiten, ez da zauka bat ere, bai jolas ta jostatzeak. Ala bada lenbiziko bekatuetan konzienziak egiten die zauka, ito nai ditu, ez du pakerik arkitzen. Konfesatu bear det bereala, dio animak bere artean, txikitzen du burua negarrez. Baña bekatuekin ezagun egiten dana, etxekotu dana, maiz edo sarri konfesatu dana ondu gabe, bekatuekin dabill gero pestan, jolasetan; ta beldur guzia galdurik ez du proposito egiazkorik, zeren ondutzeko asmo ta gogo guzia galdu zaion. Espiritu Santuak lujuria edo aragiaren bekatuetara oitu diranak gatik argiro dio; Ez dute Jangoikoagana buirtzeko gogorik edo proposito egiazkorik artuko, zeren beren erdian edo anina barrenean, sarturik dautaten lujuriako espiritua. Non dabunt cogitationes suas, ut revertantur ad Dominum, quia Spiritus fornicationis in medio eorum.

        Eta egia esateko, nola Jangoikoaren mirari andi gabe ezi aragi atsegin gaiztoetara emanik dagoana? Tabakoa artuttera oiturik dagoanari, guziz gaitz egiten zaio ez artzea. Berez tabakoa artzeko inklinazio, edo griña ez dator gere naturalezatik. Ekusten dira txit asko artu nai ez dutenak, ta gorroto ere ematen dienak: tabakoa artzen dutenak lenbiziko aldietan, ez die atseginik artzen, ta erraz utziko luke; ordea artara oitu danak, urte osoetan sudurrak autstu dituenak, nekez utziko du, ta egun baten palta bazaio, biotz triste edo illunarekin ebilliko da beti bere Tabakera, ta tabakoa gogoan dituela. Nork esan lezake ain kendu gaitza dala bizio arin au, ta zeñetarako ez duen berez gizonak inklinaziorik? Baña ala da. Zerk egiten du au? Egiñak, edo artara oituak. Orain bada, zenbat eragozpen izango ez ditu gizonak kendutzeko aragiaren bizio eraskor, ta naturaleza gaiztotik datorrena artara emana bada? Nola erraz ezi edo bezata aragi bekatuekin uzutua? Nola lotu begi oitu diranak ekustera amore gaiztoz adiskide bekatukoak? Nola mingain noizetik noizera, ta sarri gozatu diranak esatera itz ta kanta loi zatarrak, egongo dira izkune txatarrik atera gabe? Nola beste atseginik iduki ez duenak baizik ebiltzea danza gaiztoetan, artu gorroto olgantza kaltegarriai? Nola eduki geldi oratze ta tokamentu loietara ekandu edo oiturik egon diran eskuak? Pasio oiturazko gaizto bat garaitzea bada ain gauza gaitza, nola garaitu sentidu guziekin egin dituen oitura edo usario txatarrak? Nola garaitu anbeste etsai gaizto? Orazio bero, negarrezko eskaari Jangoikoari egindakoakin? Ordea eztu anima gaizkira obendu edo oituak atseginik orazioa egiteko. Gorputza ezi ta mankatuaz penitenziakin? Baña gorputz atsegin gaiztoetara emanak, gorroto dio penitenziari. Erakurriaz libru Santu ta egia beldur gabe esango dienak? Baña eztu gusto edo gozorik alako libruetarako, ta ezin bestez. Ala arkitzen da anima abere bat eginda gauza on guzietarako atzeratua, bakarrik arkitzen duela atsegiña aragiaren gusto zikiñetan, bekatuen pisuaz obendu ta makurtua, begiak Zerura gogoz erakoritzen ez dituela. Nolakoak izango dira onelakoen propositoak? Nolakoak oen Konfesioak?

        G. Dirudi eztagoala zer eranzun arrazoi ain argietara; ordea ekusten dira bekatuetara oituak ere, denpora apur baten zerbait onduak. Pazkoaz konfesatu, misio bat enzun, ejerzizio batzuek eginda, egon oi dira bizitza on bat daramelako estalkiaz.

        E. Ongi diozu. Badirudite zerbait onduak; ordea ez dira animan obeagoak. Ez dituzte urratzen bekatuen sustraiak, ez ebaki arbola gaiztoa, ta bai adarren batzuek inausi. Egun gutxiren ondoan ekusiko dira erro berriak, janziko da arbola bear bada adar andi ta sendoagoakin. Bide luze baten sartu danak, atseren bear du zerbait; ta atseren an ez da bidea largatzea, ta bai indarrak ta arnasa artzea aurrera ibiltzeko gogo sendoarekin. Ala bada ekusten balira bekatari zaartu asko garizumako, ekerzizio ondoko, edo misio osteko egunetan buruz beera bezela, bekatuko bidean aurrera ez dijoazela, ez sinistu utzi diela guziz bekatuko bideari; arnasa artzen dute, atserretzen daude ta jaikiko dira fite edo laster jarraitzeko gogo berri ta sendoakin leengo bide gaiztoari. Amabost egunean bekaturik egin gabe, gogait bezela egin dutelako bekatuko bidean, lassati sumus in via iniquitatis, ta gero urte guzia Jangoikoa ofenditzen. Jangoikoari zor dienak bizitza guzia, daramez egunak asteak, illak ta urteak bekatuari egun baten ere guziz larga gabe, oñean sendo dadukelako bekatuaren iturburua. O negar egiteko gauza! Eta zer gertatuko zaie? Indartuko dira pasio gaiztoak, gogortuko da biotza, ta geroago ta gaitzago Jangoikoagana biurtzeko proposito edo gogo egiazkoa.

        G. Nai nituke enzun irudi edo konparazio onen gañekoak.

        E. Ona amen. Aurtxoak, edo jende gazteak txit erraz, ta ederki ikasten dituzte itzkerak. Lau edo bost urteko mutiltxo bat badator Gaztelatik Euskalerrira, laster ikasiko du euskera, ta ebakiko ditu itzak guk bezela, ta aztuko zaio erdera baserri baten azitzen bada. Baña badator berrogei urteko bat, bearko du denpora luzea, ta ikasten duena ere, ez ondo. Beti izango da ezaguna. Ekusi ditut nik erdaldun andi urte asko eginda ere, ezer ikasi ez dutenak. Mingaña egiten da molda gaitza ta gogorra betiko erderarekin. Landaratxo gazteak oker badatoz ere, zuzen errazak dira, ordea arbola lurrean lodituak, ausi ditezkez, baña ez zuzendu okerrean ondo azi ta sustraitu badira. Ibai txikitxo bat igarotzen erraza-da, berriz ez ujolak jaiki badira. Ala bada, nola uste dute ikasi ta artu birtuteko bidea, bekatuetan zaartu diranak? Nola zuzendu konfesio proposito egiazkora urte osoetan bekatuan gogortu ta sustraitu diranak? Nola igaro erraz Penitenziako Ibaia bekatuen ujol andiekin azi bada?

        Bai kristaua bai; bekatuaren iltze sartu berria atera diteke erraz, ez ordea bekatuakin mallukatzen badezu, dio San Krisostomo andiak. Pekatu egin berri bat konfasatzean lotsatzen dira asko. Baña nolakoa izango ez da lotsaren indarra Konfesio gaizto asko egin badira beldurrez estalduta? Nork atera iltze ain mallukatua? Lenbizikoa bekatua bera agertzea asko zan, baña gero agertu bear da bekatua bera, ta lotsazko konfesio gaisto guziak. Eta zenbat gaitzako da au? Maldizio edo birao astunak asieran kentzea etzan gauza orren gaitza; baña itzkera infernuko onetara oitu diranak, ez dute beste doktrinarik beren esturasun guztietan, ta nola eztakitela ere irtetzen die aotik. Gorrotoa kentzea, ta etsaiarekin bakean jartzea, ez ta orren gauza gaitza lenengo asieran edo aserre ondoan. Baña gorrotoak sustrai andiak bota baditu, milla benganza nairekin naastu bada, nork atera iltze ain sartua? Gauzaren bat ostu danean, kalteren bat egin danean, edo irabazi txaarren bat, erraz da buirtzea; baña iñoren gauza aragitu bada, ta etxekotu, nork atera iltze gogortua. Nola min andi gabe atera? Amorio loi bat urratzea asi ta bereala, ez da gauza txit gaitza: baña amorio ura luzatu bada, nork atera? Nola bigundu alako biotza amorio gaiztotik Jangoikoaren amorio ederrera? Ez milagro txit andi gabe.

        G. Baña gezur andia da deabruak kristau askori siniserazitzen diena; au da gerora aldatuko zaiela biotza onerako, proposito sendoak egingo dituztela aragia makaldu ta indargabetu didinean?

        E. Bai bai, ta nola dan gezur andia. Ona zer dion Jeremias Profeta Santuaren aoz gezurrik esan ezin dezakean Jangoiko ber berak. Gaina eraatsirik dadukana, noiz osatuko da! Noiz largako dio gaizki egiteari? Etiope beltzak narrua, edo azala zuritzen edo aldatzen duenean; edo Leoipardo edo arreak aldatzen dituanean bere kolore edo mantxak. Mauru beltz batek nola zuritu bere arpegnia milla urekin ere? Nola katu arrea txuritu? Ez Jangoikoaren milagro andi gabe. Ona bada, zein gauza gaitza dan zuritzea bekatu asko ta oiturazkoakin beltzitu dan anima. Bear da Jangoikoaren milagro andi bat, ta milagroak gutxienak dira. Zori gaiztokoak milagroetan salbazioa ipiñi nai dutenak. O itxutasun ezin esanekoa! Beste gauza guzietan ezagutzen da asieran erraza dana, gaitza dala gerorakoan. Gorputzeko gaitzetan esaten da, asieran bear dala erremedio, edo osakarria, berandu etorriko dala gaitzak indarrak artzen badira. Iru soka alkarrekin buirtuak nekez urratzen dira, dio Espiritu Santuak. Funiculus triplex difficile solvitur. Zenbat nekezago amar edo amabi orapillotuak? Zenbat gaitzago izango da bada bekatuen orapillo lodi bat urratzea? O zein nekez datozen Jangoikoaren bidera biotz berri batekin, bekatuetan urteetan irauten dutenak! Gazteak geienez ez dio zartuta ere utziko bere bideari. Oek dira Espiritu Santuaren itzak. Borondatea lengoa izango du agirian agertzen ezpada ere, gaztetan bezelakoa. Ezpadiaz pesta ta danza gaizto edo peligrosoetara, emango die aurrera pena gazteai joan ditezen, ta egongo dira parrez gazteen nasaitasunak ekusita. Ezpadabiltza eskuka loietan, esango dituzte itz berde, zatar ta anima askoren galgarriak. Egongo da buru ille murritu edo zurituarekin, ta porrua baño ezeago ta berdeago biotza ta ezpañak. Ala enzuten zaie esaten, gazteak berenak dituztela egunak; berak ere ala oi zirala ta ez diela jaramon bear Sermonginen deadarrai; jarraitu bear dirala anzinakoen olganza edo dibersioak. Zertan dago au? Gaztetan uste da zaartzako egunetan artuko dala birtuteko bidea, ta zaartuta dabiltza nasaitasunak alabatzen. Baña zer izango da? Azeri gaizto oek beti dute berekin usai txaar edo kiratsa, ta zaarrago geiago.

        G. Ez nuen sinistuko orren gaitza zala Jangoikoagana biurtzea amildu ta jaiki, ta bizia gaiztoetan sartuta daudenak.

        E. Ona bada sinisgarri geiago. Eldu zan bein Jesu-Kristogana txit estu ta larri gizon bat, zeñek eldu zan bere Semea gaizkindua, ta esaten dio; Jauna, eraman det nere Seme au zure diszipuluak gana osatuko dutelako ustearekin, ta beren konjuru guziekin ez dute ezer egin; sendo daude espiritu gaizkiñak, ta ez dute irten nai izan. Atoz ona, esan zion Jesu-Kristok, ta noiztik onakoa du gaitz ori? Noizkoak ditu berekin gaizkinak? Aurra zanetik onakoak, Jauna, eranzun zion gizonak. Zertako zan galdetze ura? Ezaguerazitzeko, gaitz zaarrak ez dirala osatzen edonola: bear dala Jesu-Kristoren konjuroa; bear dala milagro andi bat. Galdetzen bazaie konfesatzera datozen kristau askori, noizkoa dan itz gaiztoak esateko oitura: noizkoa gogorazio zatarretan gozatzeko kostunbre edo ekandu galdua; noiz asi zan zikinkeriako bekatuak egiten? Eranzungo dute egia esatera, umetatik asi zirala eskola gaizto artan; zazpigarren urtean sartu orduko asi zirala loikeriako bekatuak egiten, zaitzen, edo beintzat bai egin nai izaten. Gero zerbait azita ere jarraitu ziela oitura gaizto aurtzako egunetan artuai, ta buruko illeak adiña bekatu egin dutela pensamentuz, itzez, ta akzioz. O zein gaitz zaarra! Nola osatu? Nola egiazko proposito sendoa artu birtutea amatzeko ta gorrotatzeko bekatua! Asko dira Sermoigilla, ta Konfesoren konsejuak, edo konjuroak? Arrizkoak dira beren biotzak, deabruak posesio luzea du, ta Jesu-Kristok mirari andi bat ez egitera, biotza lengoa izango da, ta iraungo du borondatea aldatu gabe eriotzaraño.

        Baña ona Ebenjelioko bigarren ejenplo izugarriagoa. Gizon bat libratu zan Infernuko gaizkin loi edo txikinetik. Ekusi zanean Infernuko etsai loi ura bere etxetik aterata, zebillen basamortuan atseren edo deskansurik arkitu ezinda. Esan zuen alako baten, biurtuko naiz irten dedan etxera. Buirtu zan, baña nola arkitu zuen grazias apaindua, etzuan sarrerarik izan. Zer asmatu zuen? Joan zan lagun billa, ekarri zituen berekin bera baño gaiztoagoak ziran beste zazpi Espiritu infernuko. Egin zien guziak gizon ari batak batetik besteak bestatik; garaitu zuten, eragin zien bekatu, ta galdu erazi grazia; sartu ziran zortzirak gizon triste aren animan, ta gelditu zan lenengoan baño gaizkiago; len infernuko batekin; ta bigarren bekatu aldian zortzirekin. Orain bada, nola atera zortzi espiritu gaiztoak? Non da gure fedea? Oek ote dira ipui engañatzeko asmatuak, edo Kristoren esanak? Nola geldituko da bada anima bekataria urte osoetako konfesio ta bekatuen nasteakin, bigarren bekatu edo erori aldian anbeste Infernukorekin arkitu bazan aitatu degun gizona? Nola sendotuko ez dira? Nola gogortu ez, irauteko beren etxean anbeste denporako posesioa iduki ezkero? A, ta nola dan gezur andia geroago ta errazago dala artzea proposito egiazkoa, edo Jangoikoagana biurtzea. Bekatuak bekatuai geituta egiten da katea lodiago ta sendoagoa, ta anbeste neke ematen dienai bekatu bat edo besteren kate mea urratzeak, nolakoa emango ez die kate lodi lodia urratzea? Geroago ta borondatea gogorrago, geroago ta Jangoikoa aserreago, geroago ta deabrua indartsuago. Nola bada buirtu egiaz uste dan bezein erraz? Baña ez naiz aspertuko eguzkia bezein argia ipiñi artean egia au, San Jeronimok kontatzen digun gertaera onekin. Zegoan bein Arsenio zeritzon Anakoreta edo Erumutar santu askoren Maisua zana mendi gelan, ta esan zion Aingeruak, irten ezazu, Arsenio, ortik kanpora, ta nik erakutsiko dizut gizonekin gertatzen dana. Irten zuen, ta bai ekusi ere gizon bat basoan egurra egiten. Egin zuen karga galanta, ta asi zan lepora jaso nairik; ordea nola egur karga bere indarrak baño andiagoa zan, ezin jaso zuen. Ezarri ziozkan egur berriak len jaso ezin zuen kargari, leiatzen edo dendatzen zan berriz karga lepora jasotzen; ordea alperrik. Zegoan Arsenio arrituta esaten zuela, gizonaren eroa, jaso ezin egur karga, ta ezarri egur berriak? Geitu, asi ta astundu geiago, ta tematu jasotzen karga? Etzekian Arseniok zer esan nai zuen ekusmen ark, ta esan zion Aingeruak. Orra gizonen erakeria. Dabiltza Infernurako egur kargak egiten bekatuekin, batzuek lujuriako basoan, beste batzuek iñoren ondasunekoan, asko honra txaarra deritzonekoan, ta txit asko beste baso bekatuzkoetan. Nekatzen dira jaso ezinik karga gaizto ura. Zer egiten dute? Azi karga, astundu, bekatu berriak leengoai ezarrita. Abiatzen dira bekatu bati bestea geitzen, amarri ogei, ogeiri berrogei. Arnasa apur bat artzen dute bekatuen bekatuz gogait egin, adikatu edo kansatuta. Berriz abiatzen dira bekatuen karga geitzen. O nolako karga! Zein astuna. Indarrak gitxitzen dira, ta geitu karga? Nola erraz jaso? Len bekatu gutxirekin artzen ezpazuen konfesatzeko proposito sendorik, nola bekatu askorekin errazago artuko du? Ikaratu zan kristau bat pensamentu gaizto zatar leku eman bat agertzen; zebillen nola esan etzekiela, bear bada billatzen apaindurik edertzeko ta utsera joerazitzeko. Nolako ikarak artuko ez du pensamentu bati geitu badiozka deseo edo naikunde loi, ta itz lotsagarriak? Nolako kolore gorriak irtengo ez die bere bakarrean egin baditu eskuka zikiñak ta aragiari atsegin gaiztoa ematekoak? Nola erraz konfesatu amorio gaiztoan sartu bada, ta egin bere bakarrean ere lotsatzeko asko diran akzio torpeak? Nola konfesatu bein itxutu dan animak egiten edo konsentitzen dituen zatarkeria itxusiak? Larrituko da, baña bere kezka guziekin ere gordeko ditu bekatuak, agertuko ez ditu bear bezela, ta joango da Infernura konfesatzera estalki ta probetxo gabe. Ala bada gertatuko zaie beste bizioetan ere. Bai dio San Buenabenturak, lenengoan osatzen erraza zan gaitza, osatu nai etzuelako, kangrenatzen da azkenean. Nola osatu milagro andi, edo aragi zati andiak ebaki gabe? Aragia lizundu, ta atsitu bada, nola gatzarekin gorde? Jakin ta sinistu bada, mugonez edo lenengoan bear dala artu Propositoa, gerorako larga gabe.

 

aurrekoa hurrengoa