www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesio ta komunioko sakramentuen gaņean erakasteak
Juan Antonio Mogel
XVIII. mendea, 1800

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesio ta comunioco sacramentuen gañean eracasteac. Juan Antonio Moguel ta Urquiza. Ezquerroren Alargunaren etxea, 1800.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ERAKASTE I.

Zein gauza bearra dan
Konfesioko Sakramentua

 

        G. Asko da bat bateatua izatea salbazioa izateko?

        E. Bai, bateoko grazia galdu ez dutenentzat; ta bateoko grazia ez dute galtzeen, grazia au artuezkero bekatu mortal edo eriotzeorik egiten ez duteenak.

        G. Eta galdu badu kristauak bateoko grazia, ta itxusitu animako janzi zuri ta ederra, zein bide gelditzen zaio graziara biurtzeko, ta berriz zuritzeko anima bekatuz loitu ta itxusitua?

        E. Sakramentu Santu Penitenziako, edo Konfesio oso ta bear dan bezela egiña, al didilla; ta beti gogoz.

        G. Zer esan nai du Penitenziaren izenak?

        E. Esan nai du naigabe, edo pena idukitzea, edo artzea damu egiazko ta Jangoikoagandik datorrena.

        G. Penitenzia gisa bat baño geiago ote da?

        E. Bai: bi dira; batari deritzo Penitenzia Birtutea, ta besteari Penitenziako Sakramentua.

        G. Zer da Penitenzia Birtutea?

        E. Da Jangoikozko doai bat garamazana gorrotatzera bekatua, ta artzeera gogo sendo bat ez geiago bekaturik egiteko. Da, dio San Agustinek, negar egitea igaro edo egin ziran bekatuak gatik, ta damuturik, ez geiago egitea.

        G. Ori arrela bada, berriz bekaturatzen danak, ez du penitenziarik leenago egin?

        E. Ez du egin penitenzia salbazioa ekarriko dionik, zeren penitenzia iraunkorra ezpada, ez da koroatzen. Irauten duenak onean azkeneraño, salbazioa izango du, dio Espiritu Santuak. Egia da bekatura biurtuagatik, izan zitekeala egiazkoa lengo konfesioa naiz damua. Baña Penitenzia igaroak ez dio ezer balioko inori salbatzeko, bekatu mortalarekin galdu bada Penitenziako irabazi edo frutua. Zenbat daude Infernuan denpora zati edo urte batzuetan penitenziako negarrak ixuri zituztenaz? Ordea etzuten iraun, gogait egin zuten, eman zien espalda Jangoikoari, ta beingo baten bezela galdu zuten Zeruko koroa.

        G. Beraz bear bearra da Penitenzia pekatuan erori dan edozeiñentzat?

        E. Bai, ta ala denpora guzietan bear bearra izan da Birtutea dan aldetik Penitenzia onen bidez salbatu ziran Adan ta Eba. Penitenziaren soñu au beti bezela erakusten da Eskritura Santa guzietan. Profeta santuak soñuau joten zuten. Zer izango zan Dabid Erregeaz Natanen itzetara biurtu ezpalitza! Ala beste penitenteak. Baña nolako penitenzia eskatzen du Jangoikoak? Biur zaitezte nigana biotz guziarekin, baraur, ta negar egiñaz. Urratu edo ausi ezazute biotza, ta ez soñekoak. Itz oekin aditzen eman digu Jangoikoak ez dala ezertako gauza biotzaren erditik irtetzen ez duen penitenzia edo bekatuaren damua; Biotza eman bear zaiola osoro edo guziz. Benetako penitenteak prest egon bear duela galtzeko honra, ondasunak, bizitza, edo edozein gauza Jangoikoa ofenditu baño leenago. Korputza ere ezi edo mortifikatu bear dala baraur edo beste nekagarriekrin. In jejunio et fletu. Ez dala asko bekatuaren batzuen damua, baita ere gorrotatu bear dirala bekatu mortal guziak: bularrak kolpetzea biotza ausi gabe, au da damu sendo gabe, dala penitenzia irudi utsa, edo hipokresia garbia. Nork esan lezake, zenbar utsegite ta itxutasun dagoan gauza onetan? Badakite kristauak penitenziari eskeñita dagoana barkazioa; baña begitantzen zaie txit erraza dala peniteneia egitea. Arkitu bear dira Jangoikoaren itzetan egiazko penitenziaren señale, edo ezaugarriak. Ordea zer erakasten digu Jangoikuak? Ona zer dioan Ezekiel Profeta Santuaren aoz. Bekatu egiten duen anima, dio, bera illko da. Baña bekatariak egiten badu bere bekatu guzien penitenzia, nere agindu edo esanak aurrerakoan gordetzen dituela, ta badarama bizitza zuzen ta garbia, biziko da ta ez illko. Atozte nigana, ta egiezazute gaiztakeria guzien penitenzia... Bota ezazuez zuengandi egitada esker guziak, ta egiezazute biotz ta espiritu berri bat. Zergatik iltzen zerate? Eztet nai il zaitezten, ta bai biur zaitezten nigana, ta bizi onela. Orra nolako penitenzia eskatzen duen Jangoikoak. Bekatu guzi bizien damna. Ab omnibus peccatis, aurrera gordetzea beste aginduak. Ut custodiat omnia praecepta mea. Egitea gero justizia, edo eramatea bizitza zuzena. Ut faciat iuditumet justitiam. Artzea biotza anima berri bat bezala. Facite cor novum, et Spiritum novum.

        G. Ori ala izango zan anzinako legean, Konfesioko Sakramenta etzegoan orduan, baña nork sinistu Jesu-Kristoren lege biguñean bear dirala orrelako penitenzia señaleak?

        E. Ez det ukatuko lege anzinakoan grazian jartzeko Penitenziako birtutearen bidez, bear ziola lagundu Jangoikoaren amorio garbi garbiak, ta esan oi dan bezela, Kontrizio osoak, edo Jangoikoaren amorioak ausitzea. Eta Konfesiorako ez dala bear modu orretako damurik gero erakatsiko degun bezela. Baña zer? Biotza osoz aldatu gabe gaitzetik onera, bekatu mortal guzien egaiazko damu gabe Jangoikoaren ofensak diralako, artugabe gogo sendo bat ez geiago bekaturik egiteko, gordetzeko osoz Jaunaren mandamentubak, jarraitzeko aurrerakoan bide zuzen ta garbiari, eduki gabe borondatea emateko satisfazioa Jangoika ofendituari egin diogun injuria, bide gabe edo ofensagatik, deritzagu iritxiko degula bekatuen barkazioa? Ez inola ere; animako penitenzia gabe, ez du Penitenzia agiriko edo Konfesioak ezer balioko, baizikan gere animen kalterako.

        G. Beraz Konfesioa da egiazko Sakramentua?

        E. Baita ala daduka erabakita Eliza Ama Santak bere Anima arzaien Batzakuntza, Bilkai, edo Konzilio Santuetan. Ona nola siniserazitzen duen egia au Erromako Katezismo edo Doktrina-Libru urrezkoak. Bautismoa da Sakramentua, zerren barkatzen dituan bekatu guziak, batez ere orijinal, edo jatorrizkoa. Ala bada Konfesioak ere barkatzen ditu bateatu ezkero egin diran bekatuak Penitenteak emiten dituan señale agiri, ta Konfesorearen absoluzioarekin. Ordea bein ondo bateatua ezin berriz bateatu diteke, baña bai nai adiña aldiz konfesatu.

        G. Ote da bekatu ain andi ta izagarririk, zeña ezin barkatu ditekean ondo konfesatu ezkero?

        E. Ez; bear diran prestaerakin konfesatzen bada.

        G. Nola ordea erakurten da Ebanjelio Santuan esan zuela Jesu-Kristok Espiritu Saturaren kontrako bekatuak barkatuko ez dirala mundu ontan, ez bestean?

        E. Ez dira itz oek aditzen barkatu ezin ditezkealako, zerren Jangoikoak emanda daduka itza barkatuko zaizkola bekatariari bekatu guziak batere utzi gabe, egiten bada egiazko penitenzia; Esaten da bada barkatuko ez dirala, zerren dan guziz gauza gaitza egitea alako bekatuen egiazko penitenzia. Esaten da eritasun edo korputzeko gaitzen bat osatu ezinkorra dala gaixoak artu nai ez dituanean osakarri edo erremedio agintzen dizkeenak. Ala bada bekatu batzuek dira barkatzen ez diranak, bekatariak artu nai ez dituztelako bear diran sendagarri edo erremedioak aninako eritasun, edo gaitzetatik osatzeko. Bear dira hala milagrozko grazia ugariak alako gaitz gogorretatik osatzeko; eta nola milagroak gutxienak dira, ala ere gutxienak dira alako bekatuetatik barkazio egiazkoa biotz penitentearekin eskatzen dutenak.

        G. Nola bada esaten da badirala bekatus batzuek Aita Santuari, edo Obispo Jaunai gordeak, edo errietako Konfesoreak absolbitu ezin dezakezenak?

        E. Ez da ori Sakramentu Konfesiokoaren birtuteren paltaz, baizikan absolbizioaren gaiztasunak ezaguerazi dezon bekatariari bekaturen batzuen anditasuna. Aita Santu ta Obispo Jaunak ere barkazioa eman bear dute Konfesore nagusiak bezala berai bekatuak agertuta, edo bai berak ematen diela beste Konfesore beera-gokoai absolbitzeko eskubidea. Baña beti da egia Elizan dagoala eskubide edo podere osoa barkatzeko edozein bekatu anima egiaz biurtu, edo konbertituarentzat.

        G. Beraz badira bekaturen batzuek Erromara joan gabe, edo Obispo Jaunai konfesatu gabe barkatuko ezin diranak. Zer egingo du bada bekatari joan ezin danak Erromara, edo Obispo Jaunarekin konfesatu ezin danak? Eta eriozko arrisku edo peligroan badago, zer egin?

        E. Guzirako arkitzen da erremedioa. Eliza Ama Santak emaren die eskubidea Sazerdote, Konfesore ez diranai ere, konfesatzeko ta absolbitzeko alako gaisoak, edolaere ez dagoanean konfesore dan Sazerdoterik. Ona nola errukitzen dan bere umeekin. Orobat bulda kurutzeko santua dadukana absolbi dezake edozein Konfesorek Aita Santu ta Obispo Jaunai gorderik dauden bekatu guzietatik, bakarrik ez benetako herejia aoz edo bestela atera danetik: Baña arkituko balitza bat herejia askorekin ere, Erromara joan gabe errietako Konfesoreak arkituko luke bidea absolbitzeko eskaturik ezkutuan, ta dirurik kosta gabe absolbitzeko lizenzia edo eskubidea. Eta ala ez du arkituko bekatariak edergarri; eskusa edo aitzakiarik ez konfesatzeko zuzen ta argiro bere bekatu guziak. Badira berriz asko, herejiazko bekatutzat dauzkenak ez diranak ere. Ai, balego anima benetan humilde ta konbertitua, ta zein erraz arkituko lukean salbazioko bidea! Ordea bekatu andiekin matasaturik daudenak bear dute billatu Konfesore jakitun ta animen zelo edo goze andiko bat besteak baño ere kontu geiagorekin. Baña zer gertatzen da? Billatzea Konfesore nola alakoak, irentsiko dituztenak bekatuak aztertu gabe noizkoa dan gaitza, ta absoluzio arin batekin bialtzen dituztenak pake gezurrezkoan, biak galdutzeko peligroan gelditzen dirala. Anima Jangoikoak jo dituenak, salbazioaren eske dabiltzanak, ta egiaz irten nai dutenak bekatuaren gaitzetik, billatzen dituzte Konfesorerik santuenak. Betor Misio bat. Zer gertatzen da? Anima bigunduak, konfesio oso ta egiazko bat egin nai dutenak, konfesio jeneralak egiteko, al dutela, billatzen dituzte ez Konfesore nasai ta kontu gutxikotzat daudenak, baizikan jakitune        nak, anima zaleenak, len nasai bizi ziranean enzun ere nai etzituztenak, ta misionisten artean ere bata baño bestea ferborosoago bada, urase nai lukee. Orobat eriotzako beldurretan eskatzen dira geienez Konfesore begiratuak. Eta egia esateko, nola anima geldituko da pakean Konfesore arin dijoazenekin, enzun ta enzun, igaro ta igaro dabiltzanekin? Zenbat esankizun geldituko dira gero kezka emango dutenak? Ordea Konfesore jakitun batek, ta guziz konfesio jeneralak egin bear diranean, galdetuko diozka bear diranak, aztertuko du konzienzia guzia, ta utziko du penitentea txit pake andian. Eritzen edo gaisotzen geranean badaude eskuor edo prest sei edo geiago Mediku, esaten ote degu, betor edozein? Ez; onena nai degu. Zergatik? Zerren osasuna benetan nai degun. Auzi bat dadukanak billatzea du Letradurik jakitunena. O itxutasun kaltegarria! Animaku osasuna dijoakunean, edozein Konfesore dala ona, ta bear bada billatzen dira pama txaarrekoak, bekatuaren kontra gorroto andirik ez dutenak. Zer esan? Ez dala nai osatu, ez dala nai deabruarekin daukagun auzia irabazi, baizik engañatu edo zoraerazi konzienzia.

        G. Ori orrela dala konfesio txaar asko egin bide dira?

        E. Ala da, ta eztago kristau errietan kalte geiago egiten duen gauzarik, nola dan Penitenzia palsoa edo itxurapen utsekoak. Egiten da bekatu beldurgabe, ta esaten da, konfesatuko det, bekatuak esatean balego bezela barkazioa. Enzuten dutenean, Konfesioak edozein bekatu barkatzen duela, aisatzen dira edozein bekatu egitera, Penitenzia egiazkoa balitza bezela Jaunaren laguntza gabe egin ditekeana. Ala erremedio Kristok utzi ziguna buirtzen da animako pozoi izatera, ta gero dijoaz itxu itxuan eriotza gaizto batera.

        G. Nondik dakigu Jesu-Kristok utzi zigula Penitenziako Sakramentu, edo aozko Konfesioa?

        E. Ebanjelio Santuan erakurten da, nola Jesu-Kristo, illen artetik piztu ta gero, agertu zitzaien beldurrez ezkutuan ta alkarturik zeuden Apostoluai esaten ziela. Pakea zuekin, ta au esanda erakutsi zizten eskuak ta alboa; ta berriz esan ere bai, Pakea zuekin. Nere Aitak ni bidaldu nauen bezela, ala nik ere zuek bidaltzen zaituztez. Zan esatea, nola niri Aitak eman zidan eskua izateko gizonen Juez, ala nik ere ematen dizuet eskubidea lurren gizonak juzgatzeko. Gero ezarri zien bere arnasa Jangoikozkoa, ta esan ere bai, Ar zazute Espiritu Santua, zuek barkatzen dituzuten bekatuak barkatuak izango dira; ta zuek barkatu gabe largatzen dituzunak, ez dira izango barkatuak. Esan ere zien beste bein gauza bera beste itz batzuekin, zuek askatzen dituzuten bekatuak, askatuak izango dira, ta zuek lotzen dezuna, lotua izango da. Ona nola Jesu-Kristok eman zien Apostoluai bekatuen gañean sentenzia emateko eskubidea, ta sentenzia emango ezin da bekatuak jakin gabe, bekakariak deklarazio zuzena eman gabe, ta deklarazio au da aozko Konfesio garbi gezur ka estalki gabea.

        G. Zer esan nai du ordea askatzeak ta lotzeak?

        E. Esan nai du, Jesu-Kristok eman ziela Apostoluai eskubidea absolbitzeko edo libratzeko bekatuen katea gogorretatik benetako penitenteak, damu andiarekin zuzen konfesatzen ziranak; ta ez libratzeko edo ukatzeko absoluzioa damu egiazkoaren ezaugarri edo señaleakin konfesatzen etziranai; zerren onelakoa ematen zaien absoluzioa dan kaltegarria ematen ta artzen duenarentzat.

        G. Zer egin bear du penitenteak esaten badio Konfesoreak eztagoala orduan prestatua absoluzioa artutzeko?

        E. Pensatu, obeto dakiala Konfesoreak zer egin bear duen, ta biurrera gero esaten dion dendoran, arturik ematen dion ordena. Badira kristau asko dijoazanak konfesatzera absoluzioa artu ezin dezakin bizi moduan. Onelakoen artekoak dira bekatuaren okasio urrekoan borundatez daudenak, uzten ez dituztenak leku edo lagun, anima len sarri galdu dienak, Konfesoreak leenago esanda ere egunetik egunera luzatzen dituztenak buirrera edo errestituzioak egiteak, egiazko arrazoi gabe; ta ezin kontatu beste ekandu, oitura, edo kostunbre jarraitu ta luzekoak dauzkeenak, leenagoko konfesioetan itz onak emanda ere zakurrak bezela buirtzen diranak jaatera lenago trokatu edo errebesatu zitzaten bekatuen loiak. Ona nola itzegiten dien Jangoikoak bere Sazerdoteai; Ez arren egotzi gauza Santua Zakurrai, ez da ganau beltzai ere arri preziosoak. Da esatea, ez eman Jesu-Kristoren Korputz Santua zakurrak bezelakoai, bekatuetara erraz biurtzen diranai, ta ganau beltzak bezela garbitu ondoan dijoazanai loitzera berriz zingura, edo basatzan. Baña zer gertatzen da? Konfesore zur edo prudente batek esaten badie utzi dezela absolbitu orduko bekatuaren okasioa, begia ta oñak baño bearrago bada ere, agintzen duen bezela Jesu-Kristok; biur dezatela ostua, kalte egiña, ta bidegabeko irabazia, buirtu ditezela konfesatzera absoluzioa gero, emendatuta artutzeko, asitzen dira erreguka palagatzen Konfesorea; Jauna absolbitu naza; biurtuko det ostua, utziko edo botako det okasioa, emendatuko naiz, ta ala milla onirudiko itzak emanda absoluzioa ateratzeko. Badira bai esaten dienak Konfesoreari, geiago konfesatuko ez dirala absolbitzen ezpaditu ordu artan, ta bai errosarioak botatzen edo ematen dioztenak Konfesoreari esanaz, nere anima galdutzen bada izango da berorren kontura. O, nolako prestamentua humildadearekin konfesatzeko! Zein señale argiagorik ezagutzeko zijoala gaizki prestatua! Ala bada utzi Konfesoreari egin dezan ondo deritzona, artu berak ematen dituan osabideak ezagutu, Konfesoreak iñork baño naiago lukeala eman absoluzioa animaren kalte gabe al balu, ta ez berarekin itz auzitan. Bestela gaizki prestatua dagoala penitentea, esaten badu, Konfesoreak nik absolbitzen zaitut esango du Jesu-Kristok, nik lotuago largatzen zaitut, ta irtengo du Eleizatik sartu zanean baño gaiztoago sakrilejio andi birekin, absoluzio eman bear etzanaren ondoan komulgatzen bada, ta batekin komulgatzen ezpada.

        G. Zer bear da bada ondo prestatzeko Konfesiorako?

        E. Bost gauza. Konzienziaren Aztertze, billazientza, edo Esamina kontuzkoa. Bigarrena, Damu egizko edo biotz osokoa Jangoikoa ofendita dalako. Irugarrena, Asmo, gogo, edo propritu sendoa ez geiagoren geiago bekatu mortalik edolaere egiteko, ta aldegiteko bekatuaren labanarri, edo okasio urrekoeoatik. Laugarrena, agertzea bekatu mortalak jakiñak jakinak bezela, dudakoak dudakoak bezela, apaindu, gutxitu ta geitu gabe. Bostgarrena, egitea Konfesoreak ematen duan Penitenzia. Ekusiko dira gauza oek doktrina batzuetan.

 

aurrekoa hurrengoa