www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesio ta komunioko sakramentuen gaņean erakasteak
Juan Antonio Mogel
XVIII. mendea, 1800

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Confesio ta comunioco sacramentuen gañean eracasteac. Juan Antonio Moguel ta Urquiza. Ezquerroren Alargunaren etxea, 1800.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ERAKASTE VI.

Nola Konfesio onak eskatzen duen
Gogo berri edo Proposito sendoa
ez geiago bekaturik egiteko

 

        Ekusi degu doktrina bitan, zer dan bekatuen damua, nolakoak izan bear duen, ta zein diran damuaren señale ta ezaubideak. Ordea damu oni lagundu bear dio Proposito Jangoikozko, sendo ta guzienak Konfesioa ona izango bada.

        G. Jakin nai nuke zer dan Proposito ori?

        E. Da bada bekatuaz ondo damutua dagoan kristauak, artzen duen biotzeko erabakimendu, edo gogo sendo bat ez gutiago bekatu edolaere mortalik egiteko, aldegiteko bekatuaren peligro urreko, ta ezagunetatik.

        G. Egon liteke egiazko damurik proposito sendo gabe?

        E. Ez iñola ere; zeren, nola damu izan bekatua berri ez egiteko gogo gabe? Bekatuari eratsita dagoan biotzak ez du damurik. Ordea, damuan sarturik badago ere bekatuari borondaterik ez idukitzea, baña Proposito formal (izen au ematen die Jakitunak) edo berezkoak, eskatzen du gogo bana banako bat ez geiago bekaturik egiteko. Jangoikoaren amorezko akto edo egikarietan sarturik daude Fede, ta Esperanzakoak, amatu ezin genzakealako Jangoikoa beragan sinistu ta espera edo itxaron gabe. Lau errealeko baten sarturik daude ogeta amalau lauko edo kuarto. Orobat balio dute zein batak, zein besteak. Baña zillarra kobrea ez da bere izatean. Ala bada Propositoa sarturik badago ere Dolore, edo damuan, badute beren desberdintasun edo diferenzia. Damua zuzentzen da leenagoko, edo igaro ziran bekatuetara; berriz propositoa etorkizunetara. Batarekin damu da egiña, bestearekin gogo da aurrera ez egiteko.

        G. Eta Konfesiorako bear bearra da proposito argi berezko edo banakoa? Asko ote da damu egiazkoan sarturik dagoana?

        E. Trentoko Konzilio Santuak dio, Kontrizioa dala animako damu bekatu egiñarera, aurrera ez egiteko proposito edo gogoaz. Eta dirudi eskatzen duela aparteko edo berezko Propositoa, ta ez bakarrik damuan sarturik dagoana. Ordea, beste leku baten aditzen du Proposito onen izenez, kentzea, edo ez idukitzea bekatuaren borondatea. Si voluntatem peccandi excludat. Eta egiazko damuak kentzen du bekatuaren borondatea. Beti da txit ondo, egitea proposito argi ta banakoak; baña kristau onak, bekatuari gorroto dienak, ez dute larritu bear absoluzioa Sazerdoteak ezarri badie Jauna proponitzen det akto Kontrizioko an esan baño leenago, ta orobat oroitzen ezpadira proposito ezagun, argi edo berezeorik egin zutela. Bekatuaren gorroto andi, ta sendoa dagoan biotzean, nola ez dakiala egoten dira gogo onak, edo propositoaren aktoak. Jangoikoaren amorezko akto egiazkoak egiten dituztenak, ez dute zer larritu Fedeko ta Esperanzakoak egin ote dituzten, berak ez igarriagatik; zerren amore egiazkoak berekin ditu lagun Fedea, ta Esperanza. Ala bada bekatuaren gorroto bide onekoak bere lagun du proposito, edo ez bekaturik egiteko gogoa.

        G. Eta egon liteke egiazko Propositorik bekaturen baten erori ditekealako beldurraz?

        E. Badu zer ekusi galdetze onek bear bezela eranzuteko. Batek beldur on bat iduki lezake Infernuko etsaiak garaitu ta bekaturen bat egin ez dezan. Baña beldur oni lagundu bear dio Esperanzako birtuteak, itxaroten degun Jaunaren grazia, zeñekin garaitzen diran tentazioak, ta iraun asi dan sail edo bide onean. Asi duenak obra ona berak bukatu ta sendotuko du. Qui caepit opus bonum ipse perficiet, solidabit que. Guzia dezaket indarra ematen duenagan, dio San Pablo Apostoluak. Gerez argal ta erorkorrak gera, ta ezin esan dezakegu Jesusen izena ere Jaunaren laguntza gabe. Nondik etorri da bekatuaren damua ta Konfesio ona? Jangoikoaren miserikordiak bere graziarekin gure biotza trukatu duelako. Eta nondik etorri bear du irauteak bizitza ona asi danean? Jangoikoagandik. Eta ez ote digu lagundu nai? Ez dio ber berak, nai duela gure bizitza ona, ta azkeneraño irautea grazian? Zertan dago ez irautea? Zertan propositorik sendoenak ausitzea? Eskatzen ez diogulako Jangoikoari bere laguntasuna orazio bero ta gogotsuarekin. Sartzen diralako asko beren naiz bekatuen peligro jakiñetan, nora lagunduko ez digun Jangoikoaren grazia bekatutik gordeko gaituenak. Ala bada guk egin bear deguna da, artzea asmo ta gogo sendo bat aldegiteko peligro ezagunetatik, ta eskatu sarri Zeruko laguntasuna; au egin ezkero, idukiagatik batek beldurra iraungo ote duen artzen duen proposito sendoan, izan diteke Kontrizio ona idukitzea. Ona emen adigarri batzuek.

        Pillota jokoan apostatzen bada jokolariak amar ezkutuko bat, beldur da galdu ez dezan. Ordea badu proposito edo gogo sendoa irabazteko. Beldurrak ez du nagitzen, ta bai dendatzen edo bizkortzen egiteko alegina irabazteko. Eta zenbat eta geiago balio duen jokoak, anbat eta andiagoa da galtzeko beldurra, baita ere irabazteko dilijenziak. Gerra andi baten sartu bear duen Soldaduen Agintaria, beldur da galdu ez dezan batalla edo Guda. Baña badu gogo ta borondate sendo sendoa irabazteko ta garaitzeko etsaia: beldurrak ez du nagitzen eta bai animatzen irme, edo portizki peleatzera. Ala bada kristauak ere iduki lezake beldurra bekatu berriren batekin anima galdu ez dezan, ta iduki gogo ta borondate sendoa ez bekatuan erorteko, nagitzen ez dala beldurrarekin, ta bai portiztu, dendatu, azkortu, ta animatu egiteko alegin guzia animako etsaiak garaitzeko. Ordea beldurra badator gogo ta borondate illetik, esaten bada bakarrik, nai nuke ondu, ezagutzen duela berekiko ez duela animorik uzteko okasio gaiztoak, egiteko Konfesoreak agintzen diona; nagitzen bada artzeera bitarteko onak irauteko bizitza onean, ez dago proposito egiazkorik, baizikan nai erdi argal ezer balio ez duenak. Beldurra dago entendimentuan, proposito ona borondatean; baña borondateak artzen ezpadio bekatuari gorroto andi bat, aurrera ez egiteko gogo sendo ta zoli batekin, ezin iduki lezake proposito bear bezelakorik Konfesioak onak izateko. Beldur on ta zuzena dator humiltasunetik. Santuak bizi ziran beldur santu baten bekaturik egin etzezen. Nolakoa etzan beren borondatea on izateko? Ordea arroak, beren buruen konfianza geiegi zeukatenak Jangoikoaren graziarekin konturik atera gabe, erori ziran lotsagarrizko bekatuetan. Orra bada nola beldurra ta Esperanza ondo alkartzen, edo laguntzen diran.

        G. Nolakoak izan bear du bada Propositoak?

        E. Izan bear du piñak edo zindoak, ez palsoak; biotzaren barrenetik irtenak, ez bakarrik aoan ta ezpañetan dagoanak. Konfesatzera dijoan edozeñi galdetzen bazaio, duen ontzeko edo emendatzeko gogorik? Eranzungo du trikatu, ta gelditu gabe, bai Jauna, badet, ta ala usteko du. Baña zer esango dio Konzienziak ondo aztertzen badu? Ez dakiala nola urratuko dituen bekatuaren lokaarri ta kateak, nola utzi lagun ta ebillera len pekaturako bidea eman zienak. Gaitz deritzo; ez du biotzik urratzeko katea oriek. Iñork ez du bekatua nai bekatuaren izenarekin; bai ordea izanarekin. Nai luke nolabait Jangoikoa ez ofenditu, baña ez die utzi nai Jangoikoaren ofensa gabe izan ezin ditezkean gauzai. Gogo ederra ta Jangoikoaren legearen onra garria! Da nai izatea Jangoikoak debekatu ez balitu debekatu dituenak beldur gabe bekatu egiteko.

        G. Orren bearra ote da Propositoaren sendotasuna?

        E. Bai, ta berdintza, edo konparazio onekin adirazitzen du San Agustinek. Arzazu eskuetan adrillu ondo gogortu ta errea, ta garbizazu urarekin. Ekusiko dezu nola eder garbia gelditu ta argi egingo duen.

        Ordea artzen badezu adrillu biguñ, egin berria, ta su onetik igaro gabea, zenbat geiago garbitu nai dezun anbat geiago zikinduago ta galduago geldituko da. Ala bada Anima damuaren su gabe, ta Propositoaren gogortasun edo sendotasun gabe, zenbat garbituago egin nai dan Konfesioko Iturrian, anbat zikiñago, ta galduago gelditzen da.

        G. Esan beza bada, nolakoak izan bear du Propositoaren benetasun, ta Sendotasunak?

        E. Iduki bear da borondate edo gogo zoli zoli, ta zailla ez inoiz bekatu mortalik egiteko. Ez aidetasun, adiskisdetasun, ez lurreko esakizun, edo eginkizunegatik urratzeko Jangoikoaren Legea. Ni baño beste gauzarik geiago maite duena, ez da neretzat gauza, dio Kristoak. Gorroto artzen ez dienak Guraso ta beste senideai Jangoikoaren gauzeetan atzeratzen gaituztenean, ez da izango Kristoren jarratzalle. Ala daduka esanda ber berak. Gorrotoa agintzen duenean ez du agintzen gaizki nai izatea Guraso ta besteai, baña bai ez egitea beren esanik Jangoikoaren onraren kontra danean. Emendik dator eztaukanak Proposito ain sendoa, non galduko ez lukean leenago onra, bizitza, ta edozein ondasun Jangoikoaren grazia baño, ez du egiazko propositorik ta dago bekatu mortalean. Atoz ona kristaua. Etorriko balitza Fedearen kontrako Persekuzio gogor bat eman bearko zenuke bizitza, ta galdu onra, ta ondasun guziak Fedeko artikuloren bat ukatu baño leenago? Baietz dio edozein kristauak. Bada Jangoikoaren graziak gutxiago balio du? Fedea bezela bear bearra ez da Grazia salbatzeko? Nola bada ezagutzen da ain argiro, fedea galdu baño leenago galdu bear dirala bizitza, onra, ta ondasunak, ta ez da ala ezagutzen geienen artean beste anbeste egin bear dala Jangoikoaren Legea ausi baño leenago? Zertan Fedea gordetzea Persekuziorik ez dagoanean gaitz egiten ez dan, ta urrutitik ekusten diran etsaiak. Ordea egunoro daude mandamentuak ausiarazitzeko persegitzallak. Persegitzen gaitu aragiak, ta au garaitzeko peleatu bear da. Persegitzen gaituzte mundutar gaiztoak, ta oetatik ere gorde bear da burua. Persegitzen gaitu deabruak milla aldetara, ta eman bear zaio arpegi etsai oni fede bizi batekin. Ala bada erorten dira asko etsai oen persekuzioetan, uzten da Jangoikoaren legea. Zergatik? Zerren maiteago duten alakoak beren onra falsoa, beren bizitza, ta ondasunak, Jangoikoaren grazia baño. Ekusten ziranean kristau argalen batzuek inzensoak eskintzen Idoloai, ta itz gaiztoren bat esaten Kristoren kontra bizitza ez galtzeagatik ta tormentuen beldurrez, nola begiratzen zien beste Kristauak alako kristau ikarakor ta beldurtiai? Asko malgatzen zituzten, ta gero persekuzioa igarota etortzen baziran barkazioa eskatzen, zenbat urteko negar ta penitenziak egin bear zituzten absoluzio osoa artu orduko? Ta beti gero ere begiratuak ziran Soldadu gerra denporan beldurrez iges egiñak bezela. Eta bigarrenean penitenzia eginda erorten baziran fedea ukatzera munduko tormentuen beldurrez? Nolako kastiguak? Zein nekez sinistu beren negar ta barkazio eskatzeai? Au da kristau bat, esaten zuten, bere bizitza maiteago duena Jesu-Kristo baño. Eta zer esango zan amar ta ogei bider ukatu balu Fedea tormentuen beldurrez? Esango zuten alakoak ematen zituan itzak zirala sendoak, zallak, ta eragillak? Ez; ta bai epelak, ta indar gabeak. Orain bada, nola esan diteke dirala proposito egiazko ta sendoa anbeste bider ausitzen diranak konfesio ondoan? Nork sinistu prest daudela onra, ondasun, ta bizitza galtzera bekatu mortal bat egin baño leenago edozein tentazio ta okasiok ezarten dituenak, persekuzio gogor ta andi gabe? Nola eduki gogo sendoa igarotzeko martirioak, onra apur bategatik, erregu ta palagu batzuek gatik bekaturatzen diranak? Zenbat kristau dira Konfesorearen oñetan itz ederrak eman, ta andikan laster jaten dituztenak persekuzio gabe beren borontate osoz, ta atsegin ustel batzuek gatik?

        Batek eskatzen ditu prestatzez lau anega gari eskintzen diola pagua illabeteren banian. Eltzen da denpora, igarotzen dira ill bi ta pagua atzera. Pagatu gabe datorkia eskatzera beste lau anega. Eranzuten zaio; ez dezu lengo zoorra pagatu, ta nola sinistuko det nik pagatuko didazula guzia. Bai, dio eskaleak, Guzi guzia, lengoa ta oraingoa pagatuko det illa birene pean. Zaude beldur gabe; gizon prestua naiz. Itz onakin ateratzen diozeaz beste lau anega. Beretzen da epea; igarotzen dira ill biak, ta pagatzalle gaiztoa dator irugarren aldian diru gabe eskatzera beste anbes        te gari, esaten diola, lotsa naizala nago, baña ekusirik zure ontasuna, nator zuri eskatzera beste lau anega. Ez det egingo len egin dedanik, itza eman, ta kunplitu ez. Baditut artzeeko asko, ta denpora gutxiren buruan etorriko naitzatzu amabi anegaren diruarekin. Sinis nazazu; ematen dizut itz sendoa. Zer esango ziñoke onelako pagatzalle txaarrari? Eman eskatzen dizun guzia ekusi ezkero zeinbat bider engañatu zaiten? Zein gutxi! Esango ziñoke, zure itzak ta utsa, guzia da bat. Itz ederrak eskatzeko, ta pagatzeko modurik ez. Zuaz ordu gaitztoan; ekartzen ezpadidozu laster eramaen pagua, egingo dizut justizia: Ala ez da? Bekatuakin konfesatzera dijoanak eskatzen dio Jangoiko ofendituari barkazio osoa. Nola Konfesoreak ez dakian biotzaren berri, ematen dio Jaunaren partez absoluzioa sinisturik ematen ditzuen itzai; onduko naiz dio penitenteak, ez naiz berriz eroriko, aldegingo det erorteko okasioetatik. Zoaz pakean, dio bere aldetik Konfesoreak; kontu ez geiagoren geiago bekaturatzerik. Dator berri ondu gabe. Ematen dituitz berriak. Dator ta dator irugarren ta laugarren aldian emendatu gabe, ta beti eskintzen duela emendatzea. Onelakoen proposito ta itzai nork sinistea eman? Nork esan gezurti palso batzuek ez dirala? Ala dabiltza bekatari asko bekatuen inguruan, jira ta jira beti baten, geroago ta gaiztoago egiten ezpadira. Zakur janak atera edo trokatzen dituztenak bezela dio San Pedro Apostoloak, berriz jaateko. O Proposito ederrak! Zein ederki dion Dabid Erregeak onelakoak gatik; mingañean gezurra dute, itz onak; ordea beren biotza urruti dago, edo ez zuzena Jangoikoarekiko. Eta gezurtiak engaña lezakte Jauna? Eta arteko ote ditu biotz gaizto ta okerratik irtetzen den itzak? Eta iritxi barkazioa proposito gezurrezkoekin?

        Jauna, nik ondu nai nuen Konfesioan itzak ematen nituenean. Neritzon neramala proposito, ta borondate ona.

        Ona zer dion Espiritu Santuak; Alperrak nai du ta nai ez du. Vult et non vult piger. Nai du jan, ordea ez erein, ez soroan nekatu, ez laarrak kendu ez otzik ta berorik igaro atxurlari beargain onak bezela. Nekeak atzeratzen du. Alperraren jannaia ez da sendoa, zindoa edo piña. Ala dira nagi alperrak kristau asko anzinako gauzeetan. Nai dute Zeruko; baña ez egin Zerurako bear danik ez nekerik artu. Nai dute bekatuen barkazioa ta dirudite nai dutela ondu, ordea ez dute ez ondutzeko ez barkakazioa iristeko bear dan gauzarik egin nai.

        Dira bada alperrak, ta nagiak, ta beren nai izatea ez da zindoa edo piña, ta bai azal azalekoa. Ala Jangoikoak madarikatzen ditu, alper nagi egiten dituztenak bere obrak. Maledictus qui opus Dei fecerit negligenter. Au da borondatea osoz ez ematea Jangoikoari, ta irastea geiena bakatuari; itzak Jangoikoarentzat, biotza deabruarentzat. Da naiera on irudikoekin itxutzea beren animak, ta Infernura erortea ezagutu gabe bezela. Konfesatzen diranak gaizki ezaguera oso osoaz, beldurtzen dira badakite beren estadu gaiztoa, ta ezaguera onekin errazago da ondutzea, ta Konfesio berri ta damuzkoarekin biurtzea Jangoikoaren graziara. Baña ondo konfesatzen diralako begitazio, ta irritzi bidegabekoekin urbiltzen diradenak Komunio santura bein baño sarriago, ta bear bada urte osoetan, jaaten dute itxu-itxuan Jangoikoaren juizioa; ta nola jiratu beren biotza ondo konfesatzera? Ezagutzen ez dan gaitza, nola osatu? Bada bide bat, dio Jangoikoak, ona diru diana baña azken txaarra duena. Onak diruditez askoren Konfesio oso ta ezar utzi gabeak; onak alakoen Komunioak, baña azken txarra dute, zeren Santo Tomas andiak dion bezela, proposito ta damu egiazko gabe egiten diran konfesio ta ondorengo komunioak dira sakrilejioak ezagutu dezakeanean bakoitzak ez daramala prestaera bear danik; ez ezagutzea bera dalako bekatu berria. Ordea zer gertatzen da? Bizitza onean ta bekatu mortalik egin gabe urte osoak igarotzen dituztenak beldurtzen dira; beti daude ikara bezela ote daramen egiasko Propositorik; eta bekatuen ertuedan jira ta bira dabiltzanak gaur konfesatu, laster bekaturatu konfesio baño bekatu geiago egiten dituztenak, ez dira beldurtzen, ez dute lorik galdutzen, bizi dira konfianza ederrean. O itxutaxun kaltegarri anima asko Infernura daramazana!

        Ona emen argibide zuzena ekusteko, nola alako jaiki ta erori, konfesio ta pekatu dabiltzatenen propositoak diran argal, ta ez sendo benetakoak. Gauza bat biotz onez edo sendo nai danean nekatzen da burua, ta egiten dira dilijenzia andiak alkanzatzeko. Zer egiten ez dute ogia ta dirua irabazi nai dutenak? Largatzen dituzte aide ezagunak erriak; sartutzen dira Onzi baten Itxaso luzeak igarotzeko bizitzako arriskoarekin. Jaana laburra, lo gutxi ta beldurrezkoa, otza ta beroa aldizka txit andiak. Oroituko dira; Itxasoak zenbat irenzi dituen arraitzarren janari izateko. Azkenean Indietara elduta, ez dute an pilloka dirua arkitzen. Nekatu bear dute tratu andietan ta asko gelditzen dira ezer irabazi gabe, edo onik onenean guziak galduta. Zerk egiten du ainbeste burukomin ta neke artzea? Dirunai sendoak; borondate benetakoak. Gaisotzen diranak artzen dituzte edaari mingoitz ta iguigarriak ta bein baño geiagotan barberen eskuetatik aragiak ebakitzea. Osatu nai, ta osagarririk artu nai ez duenak garratz ta mingoitzak diralako esesioz, ez du benetan osasunik nai. Nekazaleak, zenbat arazo ta lan ogia irabazteko? Olagizonak surtan erretzen bezela dabilza; lo gozo gabea, gaua ta eguna orobatekoak, nolako izerdia ematen ez dute? Atxurlariak, Ikatzgiñak zenbat zer egin neke andiko? Zerk egiten du? Borondate sendoa dutelako ogia billatzeko. Orain bada, zer da gauza bearragoa lurreko diruak, edo Zeruko aberastasun betikoak? Korputzeko osasuna edo animakoa? Emengo ogia, edo Jankoikoa bera gozatzea? Nola dira bada lurrean gizonak ain begiratuak, nola ain sendoak beren bizimodua ateratzeko; ta ain epel, nagi ta arretagabeak animako gauza ain pisukoetan? Nola bekatuan ez erorteko ain otzak, ta kontu gutxikoak? Nola? Ez da bururik ausi bear igarteko. Ez dute proposito sendo ondutzeko ta onean irauteko ta onean gogo bizirik artutzen. Au da guzia. O lotzatzeko gauza! Milla bider neke geiago artu bearrean animako osasun ta betiko salbazioagatik korputzekoagatik baño, askoz gutxiago egiten da. Nai dezu enzun Eskritura Santako gertaera bat? Ona amen. Arkitzen zan Naaman zeritzon Jaun andi bat ezkabi loi ta gorputz guziko batekin iñola ere osatu ezin zutela Medikurik jakitunenak. Esan zien osatzen zituela txiterraz gaitzmota guziak Elisea Profeta Santuak. Osatu naiz jarri zan bidean ta bide luzeak eginda, eldu zan Profeta andi miragilla au zegoon errira. Eskatu zion osa zezala. Zoaz bada, eranzun zion Eliseok, Jordango Ibaira, ta garbi zaite zazpi aldiz. Enzun zuen agintza an bekoki ilunnarekin, esaten zuela; zer? Eztaude gure errian edo inguruan emen baño Itai ur obeugokoak? Zertako egin ditut nik anbeste bide? Ta zijoan Profetak agindu ziona egiteko gogo gabe. Esan zion bere morroe batek, Jauna, gauza andi, neketsu, ta gogorren bat agindu balio Jankoikoaren gizon ark, egin bear luke berorren osasunagatik. Ordea agintzen badio gauza ain erraza; nola dan garbitzea korputz eritua zazpi bider, zergatik egin ez? Ezagutu zuen arrazoia Naaman Jaunak, garbitu zan Profeta Santuak agindu zion bezela, osatu zan, korputz guzia garbi garbi gelditzen zitzaiola. Nolako erakeria izango zan neke apur bat ez artzeagatik biurtu balitza bere errira osatu gabe? Orain bada edozein kristau animako osasuna billatu nai duenari esan bear zaio arrazoi ber bera; Jesu-Kristok aginduko baligu gauza guziz gaiz ta gogorra animako ezkabi gaiztotik garbitua gelditzeko; agindu baligu esatea bekaturik itxusunak Eliza baten jende askoren aurrean, urte guzian ur ta ogi utsekin baraurtzea, korputz guzia zilizi inguratzea, lur gogorraren gañean lo apur bat egin, ta gaua gero orazioan igarotzea, egin bear geneke animako osasun, ta betiko salbazioagatik. Santu askok egin duten bezela. Si rem grandem praecepisset tibi Propheta &c. Baña gauza errazagoak agintzen badizkiguz, zergatik egin ez? Ez digu agintzen agertzea bekatuak, baizikan ezkutuan gordeko dituen Sazerdoti bati; ez digu agintzen urte guzian baraurtzea ur ta ogi, baizikan urteko egunen batzuetan orrelako gogortasun gabe; ez digu agintzen lur gotgorraren gañean ta ordu gutxian lo egitea. Zer bada? Negar egitea Jangoiko ona ofenditua, ez aurrerakoan bere lege santua ausitzea, ta ausi ez dezagun largatzea bekatuko lagunak, okasio gaiztoak, ta kontu idukitzea gere animarekin; eta ez egin? Animak orren gutxi balio du? Gure salbazio, edo kondenazio betikoa ardura gutxiko gauza da? Bekatu bakar bat baño egin ezpagendu ere, biritza guziko damu ta negarrekin barkazioa eskatu bear genuke; dio San Agustinek. Nola bada uste degu propositu argal, igarokor, frutu onik ez dakarrenarekin iritxi parkazioa, edo egin konfesio ona? Nondik dator berriz sinistea nolanaiko propositoa asko dala ona egiteko?

        Ezagutzen ez dalako bekatuaren pisua, ta zer dan konbersio edo biotzeko aldatze osoa.

        Santo Tomasek dio bekatari bat graziako bizitzara igarotzea obra andiagoa dala Zeruak ta Lurrak egitea baño, ta Jangoikoarentzat gauza gaitzik ezpadago ere, dirudi gure aditzeko moduan, geiago kostatzen zaiola bekatuko eriotzatik graziako bizitzara aldatzea gizona, beste gauza guziak egitea baño. Jangoikoak egin zituen gauza guziak bere esan edo aginduz beste gabe. Esan zuen, egin bidi Zerua, egin bidi lurra, egin bidi argia, ta beste gabe Zerua, Lurra, ta argia egin ziran. Zenbat bider esaten du Jankoikoak, biur zaitezte nigana biotz guziarekin, ta gizon gogorra gelditzen da bekatuan? Zenbat inspirazio ta argi ematen diozka bekatari askoai, ta orregatikan au beti lengoa?

        Jesu-Kristok txit erraz piztu zezakean Lazaro difuntua; ordea zenbat demonstrazio agertu zituen piztu baño lenago? Egin zion orazio bero beroa Aita Eternoari, eman zituen bere begietatik negar malkoak askaerazi zituen difuntuaren lokaarriak, artu zuen espiritu edo biotzeko ikara andi batek, ta esan zion ez edonola, ta bai deadarrez Lazaro, irten kanpora. Onenbeste demonstazioren ondoan piztu zan Lazaro. Elizako Erakasla Santuak ekusten due Lazaro difuntu atsituan bekatu mortalarekin illda dagoan anima, zeñek ematen dion Kristori ikara andi bat, atera erazitzen diozka negarrak, ta konbertitu edo piztutzeko graziako bizitzara egiten diozka bere Aitari erregu, edo eskaariak. Ipse interpellat pro peccatis nostris. Jesu-Kristok beste mirari andiak zein erraz egiten zituen! Orain bada, nola sinistu dezakegu bekatuetatik konfesiora, konfesiotik bekatuetara, edo oitura txaarretan sarturik daudenak piztu ta ill, ill ta piztu dabiltzala, edo konbertitzen dirala egia Jankoikoagana beren konfesio ondutze gabeztan? Zer? Kristauaren anima izango da hostatu idiki bat gaur deabrua artzeeko, biar Jankoikoa; etzi berriz deabrua etzi damu Jankoikoa, urte guzian, edo osoetan aldizea dabiltzala deabrua ta Jankoikoa? Nork sinistu naaste betiko au? Ala bada proposito iraute laburrekoak, ta sarri utsematen dutenak ez daude anima barrenean, ez dira sendo ta eragillak, ez zindo edo piñak; ta bai ezpañ utzekoak, edo biotz gañekoak, eta falsoak. San Agustinek dio, proposito ezta-baidakoak, gaiso, argal, edo indargabeak, ta batera ta bestera dabillen borondatetik irtenak, ez dirala penitente egiazkoarenak. Bear dala nai izan sendo ta osoro. Velle fortiter, et integre: bear dirala urratu eragozpen ta katea guziak irtengo bada deabruaren Karzela, edo Presondegitik.

        G. A Jauna! Gizona da erorkorra, argala, ta milla etsaiz inguratua. Nai izanagatik, proposito sendoa idukiagatik buirtu liteke bekatura. Ala bada egon diteke proposito sendoa, ta egin gero barkatu.

        E. Egia batekin estaldu nai dituzte kristau askok beren bekatu ta konfesio gaiztoak. Gizona erorkorra da, argala da, milla etsaiz inguratua. Ordea Jangoikoaren grazian jarri danean konfesio onarekin ta alde egiten bada bekatuaren okasio gaiztoetatik, nolako indarra artutzen ez du animak garaitzeko etsaiak? Nola kristau berez argal askok irauten dute bizitza onean urte osoetan, ta egin obra on asko? Zeren indartzen dituen Jangoikoaren graziak, ta grazia artu zutena geitzeko, egiten dituzten gauza on asko. Ordea, zer egiten dute proposito argalekin konfesatzen diranak? Egin bearrean gero alegin guzia irauteko bide onean, ebaki bearrean pasio gaiztoen sustraiak, egin bearrean orazio jarraitua tentazioan berriz erori ez ditezen, bizi dira lasai lasai munduko atseginen atzean, etsai gaizto oni beldurrik izan gabe. Len bezela dijoaz bulla guzietara, lengoak adiskideak, konbersazioak, ta ebilmoduak. Artu balio gorruto bekatuari, artuko zien bekatura eraman dezakeen okasio guziai ere, ta gordeko lirake oetan sartzeetik. Magdalenaren Propositoa sendoa zala nondik dakigu? Larga zituelako bekatu bide ta lagun guziak, ta leen amorea zien gauza guziai gorroto artu zielako. Eta iraungo zuen luzaro Jangoikoaren amorioan biurtu balitza negar egin ondoan bere lengo lagun, adiskide, ta munduko nasaibideetara? Laster galduko zuten ta sartuko zan bekatuen zikintzan. Berriz buirtu balitza Jesu-Kristogana bekatu eginda, ta urte guzian ebilli, batzan munduko adiskideetera, bestean Kristoren oñetara negarrez, zer esango zan? Bere negarrak, ta bere propositoak zirala sendoak? Zein gutxi! Jesu-Kristok amorez artu zituen bakatariai ematen zien enkargua zan ez berriz bekaturik egiteko. Noli amplius peccare. Ala esan zion Adultera kastigutik libraku zuenari eta gaitz andietatik osatu zuen bati ere esan zion; ez ezazu geiago bekaturik egin, gerta ez dakizun gauza gaiztoagoren bat.

        G. Zein da bada Proposito egiazkoaren ezaubide, izargarri edo señalerik onena?

        E. Aurrera eramatea bizitzi ona, ta au eramateko edo onean irauteko artzea bitarteko sendoak. Propositoaren ontasuna ezagutzen da, dio Santo Tomasek, egite edo obra onetatik. Zertako dira Santuen esanak, estalki gabe badio Kristok, ezagutuko dituzu beren frutuetatik? Ex fructibus eorum cognoscetis eos. Nondik ezagutzen da Arbola bat ona edo txatarra dan? Arbola onak ematen ditu fruta onak; txatarrak, txatarrak. Konfesio asko egiten dira, ta urte batak bestea dirudi. Zenbat gaiztakeria ekusten ta enzuten diranak? Eta zenbat geiago ekusten ez diranak? Zer esan bada frutu ain gaiztoak ekusita? Proposito gezurrezko asko dala.

        Proposito egiazkoa izan duenaren señaleak dira konfesio ondoan ta geroko denporetan ere egotea beti ikara ta beldur santu baten; gau ta egun Dabidek bezela negarrekin animako bazkari ta afaria billatzea; lotsatu ta buruz bera bezela ebiltea Jangoikoaren aurrean bere bekatuen belztasuna ekusita fedeko begiekin, ta damu ematea besteen bekatuak ere; eman nai izatea Jangoikoaren Justiziari bere gaizki egiñen ta animako zoorren satisfakzio, edo lema osoa.

        Proposito onaren señalea da irauteko bide onean artzea Konfesorerik onena, bere esan edo obedienziaren bean jarraitzeko sarri konfesatzeari, orazioko lan santuari, korputzeko penitenziari aragiari indarrak kentzeko: Jangoikoak bialtzen diozkanean atsakabe, edo gaitzen batzuek, Job santuak, birtute andien arteko bekatu txiki txitxi batzuek gatik bezela esatea. Egin det bekatu, ta artu ez det bear nuan besteko kastigua.

        Proposito onaren señalea da bekatu txikietan ez erorteko kontu edo ardura, ta erorten danean bereala damutzea, ta penitenziatxoren bat laster egitea; da Jangoikoaren amorean aurrerau nai sendoa, ta sugearen arpegitik bezela iges egitea bekatuko okasio, lagun ta bide guzietatik. Oek dira frutu onak. Baña bekatuen konfesioa eginda ebiltea munduko alegriarekin beldur santuak irauten ez duela; ebiltea Konfesore lasai ta guzia igaroko dutenen billa, edo batetik ta bestera oitura zaarren barri jakin ez dezen; Jangoikoaren amorearen atzean ez ebiltea, ta bizi izatea pena gabe egin zituen bekatuak gatik? oitura txaarrak kendutzeko bitartekoak ez artzea, ta eramatea bizitza aragiaren eregatzallea jan edan, ta dibersioetan biotza ipiñita dadukala, da proposito itxura utz edo edo zirimoniazkoaren señalea. Oek dira frutu gaiztoak. Beraz arbola txatarretik irtenak.

        G. Eta zer egin bear du señale txaarreko proposituekin konfesatu danak salbatu nai badu?

        E. Egin konfesio gaiztoen señaleak dauzkeenen berristazio edo konfesio jeneral garbi ta damu andiko bat, ta aurrera eraman bizitza frutu onak dakarzkiana. Ala izan didilla.

 

aurrekoa hurrengoa