IRU ABE MARIAK
Goizean, eguerdian, eta arratsean iru Abe Mariak erezatu, eta Induljenziak irabazteko, esazu modu onetan.
Angelus Domini &c. Aingeruak Maria Birjiñari berri onak eman, eta Espiritu Santuaren graziaz, Semea artu zuan. Abe Maria.
Ecce Ancilla &. Ona Jaunaren esklaba, Zure itzaz batean, egin bedi nigan. Abe Maria.
Et Verbum Caro &. Jaungoikoaren Semea Gizon egin zan, eta gure artean bizitu zan. Abe Maria.
Jainkoaren Ama Santa erregu ezazu gugatik, Kristoren promesen diña egin gaitean. Amen Jesus.
ORAZIOA
Iguzu arren Jauna gure animetan Zure grazia, Aingeruak berri onak ekarri, eta Kristo Zure Semearen Enkarnazioa ezagutu degunok aren Pasioa, ta Gurutzeagatik, Resurrezioko Gloriara eramanak izan gaitean, Amen.
MAIA BEDINKAZEKO ORAZIOAK
Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren Izenean. R: Amen.
Jauna, gure esperantza Zugan dago, ta jateko bear dana Zuk ematen dezu. Zure eskua zabaldu, eta guziok bendizioz betetzen gaituzu. Pater nost.
Aita Gurea errezatu, eta gero debozio aundiaz esazu.
Doai guzien emalle gure Jauna, Zure eskutik guk artu ta jan bear degun guzia bedeinka ezazu, Jesu Kristo Zure Semeagatik: Eta beraren izenean Aitak, eta Semeak, eta Espiritu Santuak guziok bedinka gaitzatela, eta bere gloriako Maiera betiko eraman gaitzatela, Amen Jesus.
Jaunaren ondoren graziak emateko esazu.
ORAZI0A
Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean, Amen jesus.
Graziak, eta Alabanzak ematen dizikitzugu gure Jauna, oraiñ, eta beti egin diguzun on guziak-gatik. Zugandik gure gañera etorri dan bendizio, ta mesede onegatik, mundu guztiak beti alaba zaitzala, Amen Jesus. Pater noster, eta gero esazu.
ORAZI0A
Gure Ongille guziai, Jauna Zure bendizio ugariaz paga zaiezu, Zure Izen Santuagatik; Eta Anima Fiel guziak Zerura, Zu alabatzera, eramaitzatzu. Pat. Nost. Abe &.
Ta gero, Anima fiel guziai Jangoikoak betiko deskansua diela. R: Amen. Emen batu gaituan Jaunak berak Zeruko Glorian guziok batu gaitzala. R: Amen.
|