www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meza eta komunioa
Agustin Kardaberaz
176?, 18??

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

ASTE AZKENA

 

Pekatuaren dañuak.

 

        Gizona pekatuan konsideratzea baño, posible ez da desgrazia andiagorik imajinatzea gizonaren entendimentuak, ez destierro edo karzelarik, ezta ere monstruo aiñ ikaragarririk.

        I. Guztiz onak dira gauza guztiak, Jaungoikoak kriatu zituelako; bakarrik bekatua da guztiz doakea. Guztiak datoz Jaungoikoagandik: bakarrik pekatua sortu zan Jangoikoa gabe, ta Jaungoikoaren kontra. Infernuko dolore guztiak, demonioen krueldade guztiak bakarrik pekatutik datoz. Eta gizonak bakarrik, zeñak munduan rezibitzen dituen faborerik aundienak, pekatu egiten dute?

        II. Pekatu bakar batek bota zuen Zerutik Luzifer, Paradisotik Adan, eta ori izanik ura Aingeruen burua ta au gizonena! Zer merezi dezu zuk gizonaren itzala ainbeste bider pekatu egin dezuna? Zure tristea, baziñekien pekatua desegiteagatik Jaungoikoa gizon egin zala padezitu, ta eriotza sufritu zuela.

        III. Ia bada oraiñ batu itzazu dañuak pekatari errukarria; kentzen du grazia, arako ondasun parebage ura arako ondasun bakar ura, zeña gabe gizona lurreko arra baño miserableagoa dan. Galerazotzen du arako frutu eder Jesukristoren Sakramentuen, eta Zerutar guzien merezimentuena; Isten du Zerua, irikitzen du infernua, kargatzen du kateaz, ezarten du uztarri berria aragiaren sugar berriak pistutzen ditu: ez du sekulan aitorzen ase danik: Aztu erazotzen du izan dezun birtute, eta merezimentua, itzaltzen du Jangoikoaren antz, eta semejatza; Unitzen du kondenatuakin, apartatzen du Aingeruen konpañiatik, iltzen du anima, soberbiaz betetzen du espiritua, ukatzen du Jangoikoa, adoratzen du Satanas; ainbesteraño lotzen du, eta estutzen du, nun milagro andiagoa litzake pekataria justifikatzea, mundua kriatzea baño. A, eta oraiñdik penagarriagoa, ta odolezko malkoakin negargarriagoa da; momentu labur bategatik salzen du eternidadea!

        IV. Iges egizu bada anima. A! Aparta zaitez al dezun ezkero, mostruo kruel onegandik; Bada beiñ itsasten bazatzu, etzera erraz apartatuko. Errazago da ez erortzea, erori, ta libratzea baño. Zer lastima andiagorik! Zuretzat anima Jangoikoaren imajiña, ta Zeruaren herederoa, Aingeruen laguna, Jesu Kristoren Esposa; Zu izatea baño demonioaren esklaba, infernuaren kautiba, Jangoikoaren etsaia, Jesu Kristoren lotsagarria: Utzi itzatzu bada aragiaren deseo desordenatu, ondasunen lazo, eta honren itzal oiek. Ez bazera ofrezitzen orrenbesteraño damutzea: samintasuna gotzatzen da, konsideratuaz momentu labur batez Eternidadea.

 

aurrekoa hurrengoa