www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meza eta komunioa
Agustin Kardaberaz
176?, 18??

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

KRISTAU ONAREN
DEBOZIORIK SANTUENAK,
ETA ORIEN DOKTRINA

 

        Santuakiko Kristabaren debozioa zer edo nola dan, Jesus Maria, ta Joseren debozioko liburuan esan zan. Orain bear dan argiaz gure biotzak gorago jasotzeko, Meza, ta Komunio Santuaren, eta orietarako bear dan orazioak agertu, eta guzien begietan paratu bear degu. Ejerzizio dibino oien Doktrina, edo argiaren premia zeiñ andia dan, ondoena dakite Konfesore Jaunak, eta oien zelo guztiaren bear naiz. Kristau onak Meza ikusten dute, ta Komulgatzen dira; baña zer dan Meza, nola Komunioa artu bear dan, eta nola Orazio egin bear dan, txit gutxik dakite.

        Eskolarik ez duten anima asko, eta Jainkoaren gusto, eta atsegin andikoak intenzio, ta borondate santuaz beterik gure jende oen artean, edo bazter, eta arkaitz arte orietan daude. Aita espiritual maite askok, Konfesore onaren egitekorik bearrena zer dan, badakite: Au da, ez dakiten oriei Zeruko bidea banaka konfesonarioan erakustea: Gure Nekazari onai bear duten Doktrinaren argia, eta eskua eman, ta lagundu beren intezio, eta espiritu garbiak Zerura jasotzen: Eta nola beren obra, eta nekeak goizetik Jainkoari egindu bear diozkaten: Ta beren lan, eta bearren artean noizean beiñ beren biotzak altxatu bear dituzten: Meza Santua nola enzuten dan: Zerurako bizitzaren, edo Jesusen Pasioko Misterioetan zer frutu andia guretzat dagoen; Konfesio, eta Komunioan nola ori guztia bakoitzak artzen duen.

        Ditxa oiek iristeko erakutsi bear zaie, nola beren animaz, edo memoria, entendimentu, ta borondateaz baliatu bear duten: Eta baliatze au da biotzeko Orazioa, edo Meditazioa, edo orren bide erraela. Onen gaiak, eta reglak liburu askotan erderaz arkitzen dira. Euskerazko Ejerzizioetan bearrenak eman ziran.

        Jaunaren, ta Ama Birjiñaren Misterioen gañean Orazio onen gaiak ematea, gauza erraza da. Baña, nola geienak irakorten ez dakiten, eta dakitenak gogo gutxi duten: Gure pobretxoenzat beste biderik arkitzen ez det, Konfesoreen zelo, ta pazienzia baizik, askok egiten duten bezela, Konfesionarioan banaka bakoitzari ondoen dagokion neurrian lekzio, ta erreglak ematea: Ta au berau Jesusen Biotzeko ejerzizioetan ondo adierazotzea.

        Askorentzat Orazio au egiteko denborarik onena da Meza santukoa; zerren beste libre, edo obeagorik ez duten. Oraziorako bide, eta modu asko dira. Anima batzuek goragotik, besteak beragotik Jaunak beregana daramazki; Baña guztiai berdin bere biotza eskatzen die, eta berekin, eta beretzat guztiak nai ditu Ala berak erakutsi, ta agindurikako Orazioan guziok esaten diogu: Betor gugana Zure Reinua. Onetan fedeko argia, ta graziazko Erreinua aditzen da; zerren gure Jainkoa ezagutzean, eta amatzea egiazko Erreinua dagoen; Lurrean beraren grazian, ta Zeruan beraren glorian. Erreino onetan sartzeko bidea, badakizu, Sakramentuak, Meza, obra onak, Orazioa, eta beste Ejerzizio santuak dirala.

        Askok oien artean, santuen debozioa Bederatziurren, edo Nobenetan daukate. Gauza ona da; baña begira zuk ondo, eta konseju erraz au seguru gorde zazu. Ama Birjiña, edo Santuak onratzeko, eta zure, edo besteen trabaju, edo animako nekeetan, oriek bitarteko nai dituzunean, libru, edo errezo luze-gabe, zure gusto, eta era oneko bederatzi egunetan, ondo ziñatu, Kontriziozko Aktua biotzetik egin, ta Pater Noster, Abe Maria, ta Gloria bat egunero, baña Fede bizi, Esperantza firme, ta Amorio aundiaz esazu; Eta nere kontu Ama Birjiñaren, edo Santuen bitartez Jainkoak seguro adituko zaituala; Zure eskaria egin ezazu onela: «Ama Santisima, edo N. Santu, nere bitartekoa: Onelako premian aurkitzen naiz: Neretzat, edo urliarentzat, nik eskatzen dizudan onelako faborea, alkanza zadazu». Ta asko da au Jainkoak, eta bere Santuak zu aditzeko; Eta horra Nobela erraza.

        Oraziorik dibinoenak Pater Noster, ta Abe Maria dira. Esan dan fedeaz errezatzen badezu, edo eskari bakoitzean zer eskatzen dezun ondo pensatu, ta biotzean pisatuaz, Zeruko meditazio, edo Oraziorik onena egingo dezu. Zuk soseguz au egitea da Orazio mentala. Santuak ainbeste alabatzen, eta zure onerako agintzen dutena. Eta ona, Konfesore Jaunak Eskola andigabe Nekazarientzat Zeruko Dotrina, ta bidea. Sustrai onetatik Konfesioetan Jaunaren bildur Santua dator, ta beraren Legea gordetzeko, eta egiazko Penitenzia egiteko gogoa; Eta gurari, edo griña gaiztoak ukatzeko animo bizi eragille bat: Eta au da Zeruko Orazio guziaren frutu ederra.

        Emen dator S. Buenaventurak Orazioaren gañean ematen duan konsejua, ta Kristau on guziak gordetzea txit deseatzen derana. Ala Mezatan, nola beste zure debozio, ta errezoetan txit soseguz, ta geldi egotea, ta isilik errezatzea, zure aldean daudenai zure errezo, edo jolas moduakin obra gaiztorik ez egiteko. Santuak dio: In Spec. cap. 10. Juizio gabea, edo indiskretoa da Orazioa, bat, edo batena dala, askori obra gaiztoa egiten diona; Eta zure orazio otzak besteai beren debozio, edo berotasuna kentzea.

 

aurrekoa hurrengoa