www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meza eta komunioa
Agustin Kardaberaz
176?, 18??

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

ONDO KOMULGATZEKO EJERZIZIOA

 

        Gauza jakiña da, konfesatzen dan guztian ez dala prezisoa Komulgatzea, eta Kristaurik onenak askotan, gelditzen dirala komulgatu gabe.

        Beiñik beiñ Konfesio jenerala egiten danetan, bi edo iru konfesa alditan ez da Komulgatzen: Ez eta konfesoreak penitenziaz, mortifikazioz, edo pruebaren batzuek egiteko disponitzen duenetan ere. Eta Dotriñaren falta, ta errore gaizto bat da pensatzea bekatuak ez dirala barkatzen, komulgatu arteraño.

        Ala zuk uts egin ez dezazun onetan, ez dezu beiñere Komulgatu bear konfesoreak agindu bage, utzitzen dezula humildade aundiarekin, ez juateko esaten dizunean; ta baldin agintzen badizu komulga zaitezela, prestatuko zera ondorengo konsiderazio onekin.

 

KONSIDERAZIO

        Pensatu nor datorren Komunioan zugana. Jesu-Kristo gure Jauna, Jainko, eta Gizon egiazkoa, Bera; dan guzia, Hostia Santua dator, zuri laguntzera. Eta zu nor zera?

 

ORAZIOA

        O Zeruetako Errege, Jaun aundi, nere Jesus maitea! Zu, nigana Zerutik jetxi zera? Au zer da? Nori onelako gauzarik, Zure amorioari baizik gogoratuko zitzaion? Izan diteke, (eta fedeko egia da) nik, eta Zu nere Jaun aundia, Ostia txiki batean nere biotzean artu bear Zaitudala? O misterio guziz ezkutatu, ta guziz miragarria! O amoriozko Sakramentua! Zer egiñ al dezaket nik ezpada Zure aurrean arritu, humillatu, eta nere biotzeko atea Zuri pozik idiki, nere animako ostatu pobre onetan, Zu Erregerik aundiena artzeko? O Zeruaren garbitasuna nork lukean! O Aingeru, eta Santuen espiritu, guzia, eta Zure Ama Birjiñaren birtuteak, Zu oraiñ bear bezela artzeko, nork litukean! Egia da, ni pekatari galdu bat naizala. Baña, Jauna, Zu zera nere erremedio guzia. Atoz bada, atoz miserikordia guzien Jabea. O nere emalle guziz aberatsa! Zure ontasun kabugabeak, eta Zure emanaiak enpeñatu, eta erakarri zaitu Zerutik lurrera, Zure ondasunak zerorrekin batean niri emateko. O fabore pare bagea! Badakizu, Zure diña ez naizala; Eta alere orregatik Zure amorioak zakatzi nigana. Badakizu, zeren premia daukadan: Txit bearra nago. Indazu fede bizi, esperanza firme, ta karidade irazeki bat Zuk naien dituzun beste birtuteakin, Zu nere animan ondo artzeko, eta aurrera obeto abiatu, eta serbitzeko, Amen Jesus.

        Sazerdotea Komunioa ematera datorrenean, arrimatuko zera Komulgatzeko lekura fede bizi, ta amorioz beterik. Eta bendizioa, ta barkazioa ematean zuk ere Jaunari eskatuko dizkatzu. Jauna artzen dezunean eskatu aoz, edo biotzez, zerorrek debozio geiago dezun modurik onenean.

 

KOMUNIOAN

        Jauna ez naiz diña Zu nere etxean sar zaitezen, bada asko da Zure itz bat, nere anima sendatzeko, ta salbatzeko, Amen Jesus.

        Gero Jauna artzean egon bear dezu geldi, debozioz, eta modestiaz: burua altxatu zuzen, begiak lurrean, edo itxita: aoa era onean zabaldu, eta mingaña piska bat atera bear dezu, eta orrela Komulgatu bear da.

        Graziak emateko erara jarri zaite leku on batean ta alegiñaz ez beste gauzari begiratu, ezpada zure Jaun aundiari bakarrik: zere sentidu guziakin zere barrena debozioz sar zaite, etorri dan Jesus maiteari itz egiteko, eta eskerrak emateko esanaz onela.

 

ORAZIOA

        Ongi etorria zerala nere Jaun aundia, eta nere guztia! O nolakoa dan zure amorioaren indar paregabea! Nori sekula gogoratu, Jauna, Zuk niri onelako faborea egingo ziñidala? Ai nere Jesus guziz ona! Eziñ Jauna, zeiñ, bear bezela ni Zure diña izan! Ai, eta zer etxe, zer ostatu pobrea nere biotzean artu dezu! Baña Zu zera bakarrik Zeruan, eta lurrean nere Jaungoikoa. Zu asko zaitut bakarrik, ta Zurekiñ nago txit aberatsa.

        Ea bada atozte barrena, atozte nere begiak, nere eskuak, eta beste sentiduak, atozte guziak, zuen Jabe amoroso oni ongi-etorria emateko, ta guziok Jesus Biotzean, ta beraren antzera santifikatu, eta biziera berri bat egiteko bear dezuna eskatzera. Zuen guzien erremedioa da Bera. Nere memoria, adimentu, eta borondatea atozte guziok batean, eta betiko zuen Jabea adoratzera, ta alabatzera, Amen Jesus.

 

ORAZIOA, EDO ESKARIA

        Ea Zeruko nere etorkari aberatsa, eta emalle ugaria! Bada etzera ostatu pobre onetara alferrik allegatu, eta ez utsik nigana etorri, ezpada ondasunez beterik, nere Jaberik onena bezela. Ondo Zure beartua nago. Badezu nigan, nun zure Doaiak ondo enpleatu. Ona Jauna, zure oñetan, eta begien aurrean nere anima triste bearra: Orra nere begiak, mingaña, eskuak, eta beste sentidu galdu erabageak: Diranak Zuk erremediatu, Zure bendizioz bete; ta Zure antzera egiteko.

        Nundik eskatzen asi ez dakit, Jauna. Zuk nere berri obeto dakizu, eta zuri gusto emateko, zer ondoen dagokidan. Zu serbitzeko, zure borondate gozoa nere etxeko, ta kanpoko lanetan, nere estutasun, ta asnase guzietan beti egiteko, Zure grazia indazu: Eta orrekiñ aberats, ta zori onekoa beti izango naiz. Amen.

 

ORAZIOA

        Zeruko ondasun guzien Jabea! Ez dizut utziko nere animaren Etxe pobre onetatik irteten: Ez dizut utziko nigandik joaten ni utsa, pobre, eta beartua utzirik. Ez, Jauna, nere ostatu onetatik juango etzera, ni Zure bendizioz bete arteraño. Guzien Jabea zera, eta eskeko guzien ongillea: Badezu nigan ondo zer egin. Orra Jauna, nere anima lur leorra bezela, Zure euri gozoaren eske. Orra ontzi utsa bezela, Zuk graziaz betetzeko. Badakutsu, Zure antzeko humildade, pazienzia, karidade, modestia, animako, eta korputzeko garbitasunaren zer premi andia daukadan. Oriez gañera, indazu Zure bendizioa, nere biotz au, nere begiak, mingaña, ta beste sentiduak Zure gustora zuzendu, eta moldatzeko. Zure biotz santuagatik bioz berri garbi bat indazu, Zure gisa, biziera berri bat egiteko, nere alegiñ guziaz Zuri jarraitzeko, Zure borondatea zeñean nere zori ona baitagoan, oraiñ lurrean egin, eta gero Zeruan beti egiteko, Amen.

        Anima Cristi, Orazio jakiña, Aita San Ignaziok beti esaten zuena.

        Jesusen Anima santifika nazazu:

        Jesusen Biotza irazaki nazazu.

        Jesusen Gorputza salba nazazu.

        Jesusen Odol preziosoa Zure onez bete nazazu.

        Jesusen Biotzeko ura garbi nazazu.

        Jesusen Pasioa senda nazazu.

        O Jesus ona enzun nazazu.

        Zure Llagen artean gorde nazazu.

        Zugandik irteten utzi ez nazazu.

        Etsai gaiztoetatik libra nazazu.

        Nere eriotzako orduan dei nazazu.

        Zugana etorzea agindu zadazu.

        Santu guziakin Zu beti beti alabatzeko.

        Sekula guzietan Amen.

 

aurrekoa hurrengoa