www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meza eta komunioa
Agustin Kardaberaz
176?, 18??

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

ASTEARTEA

 

Kristabaren fiña, edo destinoa.

 

        Para ezazu atenzio guzia, ta jarri zaite kriatura guzien erdian, eta begira giezu, zer fiñetako Jangoikoak kriatu zituen lenbiziko sei egunetan.

        I. P. Zabiltza Zeruko, aireko, lurreko, itxasoko ainbeste, ta aiñ jenero diferenteren arrean, ta ikara zaite arako Jangoikoaren mirarizko jakinduria, ta potestade arzaz.

        II. Begira giozu bat banaka. Ekusiko dezu nola lenbizi Jangoikoak kriatu zuen artatik duten beren jatorria. Nola sekulan mudatzen ez diran, ta ala arrautz bakoitzetik dator bere jeneroko txitoa, eta ezkurretik Arbola.

        III. Nola guztiak suspiratzen duten beren fiña, ta zentroa: Ta ala ez dira gelditzen allegatu arte arria, sua, aizea, eta ura. Nola Eguzkiak Zeruarekin, eta Izarrak, ainbeste sekularen urtetan beren jornada beñere mudatzen ez duten. Nola urtearen lau denborak alkarri jarraitzen dioten. Nola beren denboran kantatzen duten Egaztiak, bear egiten duten Erleak. Guztiak, o gizon miserablea zure serbizio ta ejenplorako!

        IV. Zure fiña au da destinoa, gizona, kriatura guztien artean prinzipalena da; Kriatura zure esklaboa da. Ez enpeñatu aberastzen; bada ori lurrari dagokio. Ez banidade geiegi artu zure etxura ederraz, zure sentiduaz; zure indarraz, bada onetan bentaja egiten dizute mendiko animaliak ere. Jaungoikoari bakarrik agradatzea, ta serbitzea da zure fiña, eta destinoa. Beste arako munduko gauza aiezaz serbitu zaitez Jangoikoaren serbiziorako, bañan ez bekaturako. Zer bada uste dezu dala Jangoikoaren borondatea gauza guztiak zuri serbitzea, ta zu beraren kontra? A zure miserablea, baldin oek guztiak serbitzen badituzu, ta ez Jaungoikoa! Zer ordena deskalabratuagorik, izatea gizonak bakarrik ararazoi naturalaren ezaguera, eta gizonak berak despreziatzea baño? Kontu bada, anima, ta zaude atalaian, aparta zaite munduko kriaturatatik, bada akusatuko zaituzte juizioan. Lotsa zaitez eguzkiaren eta izarren obedienziaren bistan; lurraren betiko fruktu, animalien birtutetan, guztiak premio ta pena gabe; alaeze zuk baterako edo besterako eternidadea izango dezunak bezela.

 

aurrekoa hurrengoa