www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meza eta komunioa
Agustin Kardaberaz
176?, 18??

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

IGANDEA

 

Zeruko gloria.

 

        Igo zaitez zere biotz, eta sentidu guztiakin, ta jarririk Zerutarren konpañian, medita ezazu aien zori ona, zeregan sentitzen dezun gozorik dulzeenarekin.

        I. Guztia ekusten da infernuko kontrara, an guztia da gaiztoa; emen kontrara guztia da pensatu al ditekean onena.

        II. Sentidu guztiak, ikustmenak, entzuerak, gustaerak gozatuko dute atsegintasun kabugabekoa; bakoitzak amatuko duena osoro menpetuko du: Ez du bada sekulan begiak ekusi, ez belarriak aditu, zer prestatu duen Jangoikoak bere eskojituentzat.

        III. Beragatik gizonak aditu dezakean modura, konparatzen da Zeruko Gloria Erreinoarekin, Ziudadeakin, Eztaiakin, Ortubarekin, perla fiñakin, jabe bageko ondasunakin, oetako bakoitzera oi dan deseoagatik. Bañan zenbat dira gañerako Zerutarren konpañian arkitzen diran doteak? Arako Koro aiek; arako Bienabenturadu aien arteko konpañia nun arkitzen diran aiñ gozoz beterik, nola batek izan al dezakean gloriarik aundiena izango dute guztiak.

        IV. Zeñek konprenditzen du animaren bienabeuturanza? Ekustea aldetik, eta osoro Jangoikoa bera dan guztia eta Jangoikoagan gauza guztiak. Gozatzea Jaungoikoa, eta Jangoikoarekin, gauza guztiak seguridade osoarekin. Ekustea bere begiakiñ alde egiñik libratu dan kastigua, alkanzatu duan koroa. Eta koro onetan, nolako premioak obra hon bakoitzarena? An deseo kodizia bagea, satisfazio igui bagea, abundanzia faltarik bagea, gozo, ta alegria dolore-bagea, posesio seguroa bildur bagea. Nai dezu geiago? An ondasun deseatu, pensatu, ata ponderatu eziñ al ditezkean guziak; batere gaitzik bage, arako Eternidade seguru, eta zori oneko artan.

        O nere Jangoikoa ! o gauza guzien Jabea! Nere tristea! Zenbat eta luzeago dedan mundu onetako bizitza, Zeñek eman al ditzake uso baten egoak, leen bait leen egatu, ta deskansa nadin? O anima desditxatua! Atrebitzen zera oraindik segitzera gusto loi, ta labur oiei, engañaturik oien errañuan, mitxirrika argitan bezela? A! Eta zer seguroa dan itzak, obrak, eta pausoak Eternidade batean izango duten pagua! Anbat estimazio geiago an izango du, zenbat, eta despreziatuagoa dan emen. Ta alere ez dezu sufrituko gaitzik batere, eta despreziatuko emengo ondasun falso, labur, galdukorrak? Bai nere Jaungoikoa, erabaki det bertatik, ta itz ematen diot, berorren serbitzetik ez alde egiteko, berezitzera non denbora alako moduz nun momenturik laburrena ez det galduko; Askotan nere begiak altxatuko ditut Berorren Palaziora, begiratuaz egunaren, ta gabaren begi eder oiei; Au da Eguzkiari, eta Izarrai, oetako bakoitzak ematen diran konsuelo, eta pozarekin desea dezadan bizitzea arako Zeru artan, nun arkitzen Zeran, O nere Jesus ona.

 

aurrekoa hurrengoa