www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meza eta komunioa
Agustin Kardaberaz
176?, 18??

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

MEZA TA KOMUNIO
SAGRADUAREN DOTRINA

 

        Zuk onen gañean jakin bear dezuna, Trentoko Konzilio Santuan ederki erakusten da. Dotrina au guztia leku askotan dakar, eta irakurri nai duenak ikusi bitza: Ses. 13. cap. 2. & cap. 8. Ses. 21. cap. &c. Ses. 22 cap. I. & 2. usque ad 8. inclusive. Leku oietan dakarren Dotrina da: Sakramentu Dibino au Komunioan batzuek artzen dutela; baña gaizki, pekatariak bezela, ta beren kondenaziorako. Besteak Jaunaren grazian, ta ondo egonagatik ere, komulgatzen eztirala; baña fede bizi, eta amorio irazeki batekin beren animetan deseoz Jauna artu nai dutela: Oiek Komunio espirituala, edo deseozko onetan Sakramentuetan frutua artzen, eta sentitzen dutela. Irugarrenak berriz grazian, ta ondo Komulgatzen dirala.

        Lenengoak Komunioa artzen dute munduaren begietan, baña ez Jaungoikoarekiko; Zerren pekatu mortalean dauden. Bigarrenak, Sakramentua gure begietan artzen ez dute; Baña bai Komunio espirituala, eta frutu andiak Jaunaren begietan.

        Irugarrenak, Sakramentua grazian artu, eta Komunio Espirituala, ta Sakramentala egiten dute.

        Dotrina ziertoa da, petatu mortalean, edo desgrazian dagoenak Komunio espirituala ezin egingo duala: Eta pekatu mortalean ori deseatzea, pekatu andia da. Baña Jaunaren grazian zaudela, espiritu, ta deseo santuakin bai komulga zaitezke, ala Mezatan, nola beste edozein leku, ta denboretan. Ori nola dan gero esango degu.

        Dotrina ziertoa da, eta Konzilioak berak dio, naiko lukeala, Meza enzuten daudenak Sazerdotearen ondoren, Komulgatzea, Sakrifizio Dibino onen frutu andiagoak Mezatan dauden guziak artu ditzaten; Eta Kanon Sagraduak diote, lenengo denboretan, Mezatan zeuden Fielak, komulgatzen zirala. Espiritu Santuak, Konzilioak dionez, zu Mezatan Komulgatzea nai du, edolarik Komunio Espirituala, edo deseozkoaz.

        Emendik lezio bat ikasten dezu, ta mundukoen artean ondo bearra, au da: Kristau onak sarri, edo askotan Konfesazen, eta Kotnulgatzen ikustean, orien kontra ez gaizki itz egitea. Obe da askotan Komulgatzea, bakan bano. Eleiza Santak ori nai zuen, ta egiten zuen Mezatan zeudenak Komulgatzea. Jesu-Kristok bere biotzeko amorio guziaz ori nai du, berarekin bat egin, eta izateko; Eta, Konzilioak ugari Doktrina au Jesusen itzakin erakusten du, eta zuk ikusten dezu, askotan Komulgatzea zeiñ gauza bearra dan guzionzat.

        Zortzian beiñ, edo lenago garbitzen dan alkandora, edo arropa, urtean beiñ, edo illean beiñ garbitzen dana baño errazago, ta obeto zuritzen da. Aditzen, eta ikusten dezu: zortzian beiñ konfesatzen dana, errazago komuniorako zuritzen, eta prestatzen dala, illean beingoa baño. Onek illero esamen ona, damua, ta propositua egiteko ordu erdi bat bear bada, amabost egunekoak laurden bat asko du; Ta zortzian beiñgoak ondo prestatzeko gutxiago bear du.

        Emen Konfesore jaunak lagundu ondo, damua, ta propositua zeiñ gauza andiak, eta bearrak diran erakutsiaz, eta damu eta propositu onetan, Kontriziozko aktu asko egiñaz, jardun dezatela.

        Kristau on, askotan konfesatzen zerana, ez geiegi bildurtu, ta zure konfesioetan ez atzeratu. Deabru txarrak esango dizu: zorzian beiñ edo geiagotan konfesazea, ondo eztala. Orregatik ez utzi: Gezurra da; Ez sinistu, Konfesore onaren esana egizu, Ara: Sentitzen dezu Jaunaren deia esa-ten dizula: Konfesa zaitez biar. Egizu bada, aditu dezun ori. Ta zure yildurren artean kontu zierto au egin ezazu; Konfesatzeko, abiso, argi edo gogoa datorkizunean, siniste osoan zaude; Zeruko inspirazio orrekin Jesus maiteak eskutik artzen zaituela, Aita amoroso batek bere Seme, edo Alaba maitea artzen duan bezela. Orain bada, nork sinistuto du; onek bere ume laztana galzera, eta ondatzera eraman nai duela? Iñork ere ez. Bada gutxiago Jesu-Kristok galtzera, ta gaizki konfesatzera eramango zaitu zu. Ez sinitu, ezpada zure Konfesoreari. Oni jarrai zaiozu beti.

 

aurrekoa hurrengoa