www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meza eta komunioa
Agustin Kardaberaz
176?, 18??

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

ASTELENA

 

Jarri zaitez Jaungoikoaren presenzian.

 

        Egizu Orazioa: Aita gurea, Ni pekataria, edo beste zuk naiago dezuna esanaz.

        Nere biotzeko Aita, Jangoiko aundia: orain ipintzen zaitut nere begietan gauza guziak, ekusten dituzuna bezela: A itsumen alferra! Leku guzietan arkitzen Zera, iñun baño geiago nere biotzean: Ta nik biliatzen det nizaz kanpora. O nere argitasuna argi egin nazau; Zu konsideratu, eta desea zaitzadan!

        Eskoji ezazu leku bat lagun artetik apartatua, nun zere bakarrean igaroko dezun zure bizitza. Jangoikoaren begietan bazeunde bezela.

        Lenengo puntua, konsidera ezazu Jangoikoaren aunditasun neurri gabea, bada Zeruen gañean, ta azpian ez da arkitzen gauzarik aiñ aundirik, ta aiñ txikirik, ezta ere aiñ ezkutaturik, zeñagan ez dan arkitzen Jangoikoa, aiñ uniturik bera ekusiaz, sokorrituaz, konserbatuaz, alako moduz, nun momentu batez desanparatuko balu, ezerezera biurtuko ez lizatekean.

        Bigarren puntua: Konsidera ezazu, ekarri itzazu zure memoriara momentu guztiak uso arrazoizkora allegatu ziñanetik, arkitzen zeran instanteraño, esna zaite, ta begira zeregan, zere artean, zure konzienzian, ia Jangoikoaren Legeaz gobernatu zeran, eskribitzatzu zure pensamentuak, itzak, obrak, animaren intenzioak, gorputzaren nezesidadeak, loa, bellak, guziak balantza batean ipiñi, ta begira ezazu, ia merezi dezuna dan premioa, eta pena eternoa.

        Irugarren puntua: konsidera ezazu zer gertatuko zatzun Jangoikoaren presenzian, ekusiaz munduko Erregen Palazioetan pasa oi dana. Emen ez dezu ekusten erreinoan diran gizonik aundienak, eta aberatsenak presentazen dirala Erregeren aurrean grabedade, eta modestiarekin, bere mendekorik humillen, ta pobrenak bezela? Daudelarik zutik beren oñen gañean gaiso, edo eri egon arren? Ez dezu ekusten emen dan pasiorik desordenatuena, ta irazekiena itzaltzen dana! Birtutea anparatu, ta sokorritzen dana! Maldade jenero guziak gizonaren arpegia pasatu ta lotsatzen duena.

        Laugarren puntua: Begira zaiozu zere buruari, eta konpara ezazu zure begia Jaungoikoarenarekin, zeña sekulan engañatzen ez dan, loak artzen ez duen, sekretoak ekusten dituen, gauza guziak presente dauzkan; Ez da ezer arkitzen dan txikienik ere neurtzen ez duenik, edo pena, edo premioaz, ta au eternidade baterako. Mundua engañatzen da, ta engañatzen du, lotzen da, bere gauzak bakarrik ekusten ditu; onek pena andiak, eta premio txikiak. Guztia da laburra. A Eternorik, edo betikorik ezer ez!

        Ea bada, mugi ezazu zure afektoa, ta prepara ezazu beste peligro, edo etsaien lazoen kontra; meditazioak eskeintzen dizuna, desea zazu. Nera itxua, nere galdua, nik billatzen det banidadea, eta ekusten det nigandik kanpora. Eta zu, o nere argia, etzaitut ekusten, nere ona ez det billatzen neregan! Baldin mundutar guztiak beren podere, eta aberastasunakin niri begira baleude, baldin mundu guztia nere mende banu ere, ezer ez nintzake Jauna Zu bage, Zu ekustea logratu baneza, baña asko da Jauna, Zuk ekusten banauzu. Ai, Zenbat denbora da, ekusi ez zaitudala! Beragatik izandu naiz pekatuan largoia, birtutean epela, kuidadu bagea denbora aprobe txatzeko, esker bagea Zure mesedeetan. Ez det pekaturik egingo, badakit begira dagoana maldaden bengatzallea nere Jauna, ta Jabea.

        Ez naiz bildurtuko; ez det ukatuko, badakit begira dagoala nere Jaun defensorea.

        Ez naiz izango eskergabea ainbeste mesederi, badakit begira dagoala nere Jaun Kriadore, ta redentorea.

        Aprobetxatuko naiz momentu guztiezaz, badakit begira dagoala, guztia presente daukala Jaungoikoak.

        Ez diet obedezituko nere pasioai: Ez diot segituko nere buruari, Nora giatuko du bada itxu batek bestea, ezpada peligrora?

        Buka ezazu meditazioa propositu labur, eta deboziozko petxuko golpeakin, ezarri ezazu zure petxuan, kopetan, arpegian itz au: Jangoikoa begira dago.

 

aurrekoa hurrengoa