www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meza eta komunioa
Agustin Kardaberaz
176?, 18??

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

OSTEGUNA

 

Eriotzako ordua.

 

        Konsidera ezazu zure azkeneko agoniako lantzea, ta para ezazu zure imajinazioan, nola arkituko zeran zure azkeneko eriotzaren pelean.

        I. Eriotza da ziertoa, da ere bakarra: ta azkena gauza guziena. O anima! Ziertoa da eriotza, eta beiñ bakarrik ill bearra! Eta ill bearra. Gorputza duten gauza guztiak.

        II. Ordua ez da ziertoa, aiñ sarri dator derrepente, nola aurretik abisoakin: Ez degu edade segurorik, ez egunik, eta, ez instanterik.

        III. O zer diborzio, edo apartamentua! Begira nola peleatzen dan miserablea eriotzako tormentu sentiduen ta mienbroenean, galtzen du kolorea, ikaratzen da, bukatzen da, zabaltzen da, ta izerditzen da. Atera zazu kontua, zenbat, eta nolakoak izango diran gorputza agonian dagoanean animak aurrez sentitzen dituan biotzeko estutasun, ta izugarrizko naigabeak.

        IV. Alde guztietatik inguratzen dute anima izu aldi ikaragarriak. Demonioak presentatzen dizka begien aurrean bere pekatu guziak, denbora gaizki enpleatua, merezimentu despreziatuak. Ai nun dira arako instante aiek, zeñetan momentu batez aprobetxatu baniz Zerua logratu nezakean! Zori gaiztokoa munduko ondasunen deseoa. Zer gero esperatzen dezu? Bide estua, ta bakarra izango dezu, era-mango zaituna Jaunaren presenziara, juzgatua izatera; nun bakarrik akonpañatuko zaituzten zure obra onak, edo gaiztoak. Alferrik orduan miserable orrek deadar egingo dezu, ainbeste barkazio izango du zure animak, zenbat gusto eta atsegiñ kunplitu diozun zure gorputzari: alaeze gusto guziak geldituko dira gorputz illarekin usteltasuna, eta arrentzat; eta anima bakarrik presentatuko da Jaungoikoaren juizioko balantzan.

        Nola bada onenbeste estutasun, eta zure miserien artean aflijiturik, uste dezu azkeneko lanze artan eriotza ona egitea, baldin alde aurretik begiratu, eta prestatzen ez bazera?

        Ea bada anima porta zaite, eta obra ezazu alako muduan nola deseatzen dezun arkitzea juizioko denboran: Ondasun tenporalak gozaitzatau soñeko arropak bezela. Ai ta beiñ ill bearra! eta guztiak ill bearra; obra onaz eta gaiztoaz kanpora; eta gero eternidadea. Beraz zertan zaude lo, eta zergatik orren esklabo? jakizu bada kristaba, aragia, gusto eta atsegintasunak, desonestidadea, bellan daudela, eta nagusi dirala, zu, ta zure animaren kalterako. Honoreak, gustoak, ondasunak beiñ utzi bear diran gauza guztiak utzitzazu bada beste gauzarik ez dizute emango pena eta dolorea baizik. Gauero konsidera ezazu eriotzan. Zenbat eta dulzeagoa dan loa, ondo enpleatutako egunaren ondorengoa anbat gozoagoa izango du bere azkeneko suertea eta eriotza ondo enpleatzen dituenak bere pensamentuak, itzak, obrak, orduak, egunak, urteak bere benbora, itz batean bere bizitzako momentu guztiak.

 

aurrekoa hurrengoa