www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meza eta komunioa
Agustin Kardaberaz
176?, 18??

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

LARUNBATA

 

Infernuko penak.

 

        Jatxi zaitez infernura, eta kuidadurik andienarekin esamiña itzatzu ango tormentuak.

        I. Uste dezu azkena dala eriotza? Ez, segitzen dio oraindik gaiztoagoa dan bizitzak: Bizitza kondenatua, edo illa, au da eriotza bizia.

        II. Anima irteten dan bezela gorputzetik, kondenatua Jaunaren Juizioaz, entregatua izaten da bertatik Demonioaren mendera. Ta ai aren errukarria! Zer tormentuak sufritu bearra dan enbidia, eta soberbiazko leku artan!

        III. Han gorputzeko sentidu guzien pena. Ekusiko ditu mostruo ikaragarriak, tormentu eziñ siñistu ditezkeanak. Adituko ditu ortzen karraskadak, blasfemiak, negarrak, eta guztiak konfundituak, ta desesperatuak. Gustatuko du azufrea, kiratsa, gose, eta egarri miserablea. Usai egingo die ur atsen samintasun guztien samiñenari: Besarkatuko ditu mostruo ikaragarrienak. Pekatu jenero guztiak su egingo dute, itzaliko ez diran garretan. Mienbro guztiak sentituko dute beren tormentu kontrarioa, eta geiena sentituko duena da, eternidadean irauteak eriotza bizi onek.

        IV. Andiagoak izango dira animaren tormentuak: arako konzienziako ar ura, zeñak erretzen, ortxikatzen, eta puskatzen duen infernuko illunbe triste artan, ikusten duen bitartean argitasun, eta seguridade guztiarekin alde batetik itxiak infernuaren auba, Zeruko atea, penitenzia egiteko denbora, guztia Eternidaderako; bestetik beti egon bearra Jangoikoaren, eta Zerutarrren gorrotoan, graziarik, ta glozia bage. Ai, eta nere zori gaiztokoa deadar egingo du, nik galdu nituen momentu labur bategatik arako ditxa, ta zorion eterno aiek. Ai ta nik instante labur bategatik autu nituen oraiñ sufritzen ditudan tormentuak, eta tormentu infernukoak, ta betikoak. Emendik dator desesperazioa, blasfemiak, negarrak, ta guztiak eternidade baterako.

        O Anima o Anima nerea! Baldin sekulan nere entendimentura allegatu bazat, zer dan Eternidadea, emendik aurrera bai meditatuko derala, oraiñdano baño obeto. Ai ta zenbat bider pekatu egiñ dedan, beste ainbeste aldiz merezi nuen eternidade ura, bai ta ondo irabazia! Ai ta zer lotsa artu bearra naizen, zori gaiztoko gusto, ta atsegintasun labur, eta ezerez aiekgatik! Alde egizute nigandik desonestidadeak, jolasak, gusto, ta atsegintasunak. Badakit allegatzean Eternidadea nere entendimentura izotz, ta arri biurtzen dala biotza. O nere Jaungoikoa, emen sutu, eta kizkal nazazu! Egizu arren nik kunplitzea, agintzen dirazuna, eta agindu zadazu nai dezuna emen, gero barka gidatzun Eternidadean, Amen.

 

aurrekoa hurrengoa