www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meza eta komunioa
Agustin Kardaberaz
176?, 18??

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

MEZATAKO MISTERIOEN DOKTRINA

 

        Sazerdotea prestatu, ta Ornamentuak jazteko Sakristian sartzeak esan nai du, nola Jesu-Kristo Ama Birjiñaren sabel garbian sartu zan, eta gure aragizko soñekoa jantzi zuen eta bere Sakrifizioa Aita Eternoari ofrezitzeko prestatu zan.

        Amitoa da estalki zuri bat, burutik bera Sazerdoteak artzen duana: Eta esan nai du, nola Juduak Jesu-kristori burla egiteko, ta bofetadak emateko arpegia estali zioten.

        Albak: Nola Kristo zuriz janzirik Erodesek burlaz Pilatosi bialdu zion.

        Zinguloak: Nola sokakin gugatik lotu zuten.

        Manipulo ezker besokoak: Nola azotatzeko eskuak lotu ziozkaten. Ezkerrean ori artzen da, Jesusen biotzeko amorioa gugatik azoteak artzean, eta guk zor diogun amorio aundia erakusteko.

        Estola lepotik gurutzaturik artzen du: Eta esan nai du, Jesus irugarren aldian, Gurutzea artzeko Soka gogor aundiakin lepotik lotu zutela.

        Kasulla guzien gañean artzen danak: Nola burla egiteko, Granazko soñekoa janzi zioten: edo Gurutzean jositzeko, nola tunika joskura-bagea kendu zioten. Jantzi, edo Ornamentuak oiek dira.

        Mezak iru parte ditu: Ofrendaraño bat. Pater-noster, edo Komuniora, bestea: Eta azkeneraño bestea. Bata da Sakrifiziorako prestatzea: Bestea ofrezitu, konsagratu, eta komulgatzea. Irugarrena da Jaunari graziak ematea.

        Aldarean sartu, eta Sazerdotea asitzen da: Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu-santuaren izenean Jainkoaren Aldarera sartuko naiz. Ministroak esaten du: Nere anima alegratzen duen Jaungoikoagana. Eta orrela biak esanaz dijoaz. Sazerdoteak pekatariak bezela konfesioa esaten du; Ta esan nai du, nola Kristok bere gañean gure pekatuak artu zituen.

        Kirie eleyson: Jauna miserikordia esan nai du; eta bederatzi bider eskatzen zaio, Kristo gu salbatzera etorri arteko gure miseria andia erakusteko, eta Linboko Santuen deseo, eta eskari biziak.

        Gloria in excelsis Deo: Kristoren etorrera esan nai eta jaio zanean Aingeruak Gloria kantatu ziotela.

        Dominus boviskum: Jauna zuekin izan dedilla. Eranzuten da: Et kum spiritu tuo. Bai ta zure espirituarekin ere: Eta gero Sazerdoteak Orazioak guzien izenean beti esaten ditu.

        Epistolak Lege zarreko Dotrina, eta S. Juanen penitenziako bidea.

        Ebanjelioak Kristoren graziazko Legea esan nai du. Gurutzea Liburuan egiten du, Kristo kruzifikatua predikatzeko: bere bekokian, aoan, ta bularrean iru gurutze txikiak; Eta ori bera zuk egizu, Jesus Kruzifikatuaren Fedean biei, ta ill nai dezula erakusteko. Ebanjelioa zutik enzuten da, gure Fede, eta Legearen profesioa, eta gure debozioa erakusteko.

        Kredoak: Esan nai du Ebanjeliotik aterazen degun frutua, eta nola Fedeko Artikulurik, eta Misteriorik nagusienak Ebanjelioan ezagutzen, ta konfesatzen ditugun. Kredoa esazu. Eta au da Mezako lenengo partea.

        Bigarrenean, Sazerdoteak geldi, edo isill itz egiten du, eta esan nai du, nola Kristo bere Pasioan ofrezizeko isildu zan;

        Ostia, ta Kaliza ofrezitzean, Zure biotz guztiarekin zuk ere ofrenda itzatzu. Eskuak garbitzean Sakrifizio onetara prestatzeko gure animak bear duten garbitasuna aditzera ematen da.

        Orate, fratres esatean, Misterioarekin Orazioa egiten du:

        Prefazioa, da Sazerdotea, eta han daudenak Sakrifiziorako prestatzea, beren biotzak Jaunaren alabanzakin Zerura jasoaz: Eta guziak Kristoren etorrera santifikatzen dute: Sanctus, Sanctus, Sanctus, &c.

        Kanon Sagraduak Regla esan nai du, ta Sazerdotea asitzen da Aita Eternoari Jesu-Kristo bere Semeagatik eskatzen, Sakrifizio au har dezala Eleiza Santagatik, Aita Santu, Obispo, Errege, ta Fiel guziak-gatik.

        Memento: Emen isilik biziak-gatik eskatzen dit; eta zuk ere eskatu bear dezu. Gero Ama Birjinari, eta Santuai deitzen die.

        Ostiaren, ta Kalizaren gañean gurutzeak egiten ditu, Kristo gurutzean josi zutela aditzera emateko: Konsagraziorako debozio, eta soseguz jartzen da, ta Jesu-Kristoren itz Dibinoak Ostiaren eta Kalizaren gañean esaten ditu, eta berak Kristoren Gorputz, ta Odol preziosoa adoratu, ta zuk adoratzeko, Gurutzean gora jaso zuten bezela, agirian altxatzen ditu.

        Gero Kristoren Misterioak isillik, gogora dakaizki, eta Aita Eternoari bere Semea berriro ofretzitzen dio: Ostia, ta Kaliza bedinkatzen ditu, eta Fiel guziak-gatik Orazio egiten du.

        Memento &c. Difuntuak-gatik eskatzen du, ta zuk ere eska ezazu: Santuak bitarteko gure fabore artzen ditugu, gu aien lagun izan gaitean.

        Ostia jaso, eta Gurutzeak egiten ditu Kalizaren gañean, Trinidade Santisimoari onra eta Gloria guztia emateko.

        Pater noster esaten du: Eta zuk ere debozio andiaz esazu.

        Pakea ematen du, ta iru Orazio txit debotoak Jesu-Kristori esan, ta Sazerdoteak komunioa artzen du, edo Ostia, ta Kaliza: Orazioakin graziak eman, eta Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren bendizioa han daudenai ematen die.

        San Juanen azkeneko Ebanjelioak esan nai du: nola Kristok bere Apostoluak munduari Ebanjelioa predikatzera biraldu zituen. Eta au da Meza Santuan egiten, ta esaten dana.

        Baña nola Sazerdotearekin batean zuk ere ofrezitu bear dezun, ez dezu alperrik egon bear: Biotzeko, edo aozko Orazioa egin bear dezu; eta aozkoa bada, geldi, edo isillik, besteai obra gaiztorik egin bage. Andre Eleizan deadarka egoten diranak, Konseju onen bearra badute.

        Asko laguntzen du deboziorako Meza, eta beste orazioetan soseguz, begiak itxirik, edo lurrean ta isillik, edo lurrean ta isillik egoteak. Pasioko Misterio, edo Pausoren bat Mezatan pensatzea, ta aoz, edo biotzez zerbait errezatzea, gauza santua da. Eskeko pobrea zera, eta guziok ala gera.

        Ondasun guziak Meza Santuan daude, eta ala zure eskuan. Eskatzen edo artzen eztakiena, nor da?

        Bada Jaunari eskerrak eman, eta zure animako edo etxeko trabajuen erremedioa eska zaiozu. Meza guztirako Pater noster bat biotzetik esatea, asko dezu, orren zazpi eskari, edo petizioak, ondo pensatuaz. Mesede, ta grazia guziak eskatzeko, ta seguru alkantzatzeko, Mezako denbora da onena. Dotrina ziertoa da, Meza santua zuk ondo enzuteko deboziorik onena dala, Sazerdotearekin batean zuk ere Sakrifizio au ofrezitzea. Misterioak esan dira, eta bakoitzaren Orazio laburtxoak oraiñ esango ditut, uts egin ez dezazun, eta itotzen, da presaka etzabiltzan; Zerren obeago dan izan dedin gutxi, baña fede, eta debozioz esana edo egiña.

 

aurrekoa hurrengoa