www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meza eta komunioa
Agustin Kardaberaz
176?, 18??

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

OSTIRALA

 

Azken Juizioko eguna.

 

        Para itzazu zure begiak, ballarria, eta entendimentu guztia, Josefateko Zelaian, nun batuko diran giza kasta guziak Tronpeta ikaragarriaren soñura.

        I. Aurretik datozen señaleak aditzera ematen dute, zer ikaragarria izango dan egun ura. Ante-Kristoaren persekuzioak, alakorik izan ez dan bezelakoa, Itxasoaren lurrerako irteerak, ta animalien alborotoak; ibaien azierak; lurraren dardarak, zeñetan munduko Gaztelu, Ziudade, ta Palaziorik gogorrenak autz biurtuko diran: Zeruko Izarren erorteak, mendien, eta aitzen labañerak, landare, ta arbola guztien galerak, gizonen ikarak, oen alferrikako igeserak, ta deadarrak.

        II. Adanegandik asirik izandu diran gizon guztiak presentatuko dira Josefateko zelaian, ikaragarrizko tronpeten soñuan, kriatura guztien bata besten kontra armatzeko bullan, zeñagaz pekatariak nai izandu ez duen serbitu salbatzeko.

        III. Emen agertuko dira itzak, obrak, ta pensamentu guztiak. O zer lotsa! An bai agradezitua izango dala birtutea, ta despreziatua pekatua! Aurpegiz aurpegi akusatuko ditu Demonioak, pekatu andiak, txikiak, eta guztiak konzienziak barrutik garaituko du: Gañetik Jaungoikoa dagoalarik irazekia bengatzeko, azpitik infernuak idikirik. Ai Zenbat estutasunen artean ekusi bearra duan bere burua gizonak.

        IV. Jesukristo lotsatuko da ainbeste mesede egin diozkalako gizonari, eta gizonak aiñ gutxi estimatu diolako bere Jaungoikoari: Arpegira ematen diolarik Etsaiak, nola bere denboran nai ta nai ez engañatu dituen gizonak, eta bere lazoakin munduaren parterik geiena bereganatu duen. Beraz lotsa kolera biurturik, erabakiko du ikaragarrizko azkeneko, eta ai! apelazio bageko sentenzia, biralduko ditu bere ezker aldetik tropan eternidaderako, esanaz: Zoazte madarikatuak Su beti betikora.

        Batu zaitez zeregana anima, eta biotz biozetik damu zaitez. Ai ez kuidadurik ipiñi gizonen sentenzietan: Jangoikoak beste moduz juzgatzen du. Ez zaitezela engañatu. Egizu beti Konfesio osoa. Uste arren libratzen zerala Tribunal onetatik, besteari kontu. Obeago dezu emen baten aurrean lotsatu zure salbaziorako, ta ez an guztien aurrean kondenaziorako. Losintxatzen zaituzte gustoak, ta atsegintasunak. Atzera itzatzu arako Jesusen sentenzia ikaragarri arekin: Zoazte madarikatuak &c. Miserikordia izazu Jauna, nizaz, Zure miserikordia aundi arzaz. Ez arren Jauna konturik eskatu niri zure sierbo oni. Ez det Jauna geiago ofendituko, ez naiz biurtuko geiago loitzera, gustatzen zat garbitasuna, eta inozenzia.

 

aurrekoa hurrengoa