www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meza eta komunioa
Agustin Kardaberaz
176?, 18??

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

ASTEKO ZAZPI EGUNETAN
EGIN BEAR DITUGUN ORAZIO
ETA MEDITAZIO LABURRAK

 

        Gizonarenzat da ondasun aundia Meditazioa. Eguzkiak munduari serbitzen dion ainbat serbitzen dio animari meditazioak: Argitu, eta berotzen du mundua, zeñarekin ikusi, eta bizi diran gauza guziak. Gure zori gaiztokoak baldin bizi ez bagiña, edo ekusiko ezpagendu; Ekustea da ia beste bizitza bat. Argia da meditazioa; bada Zerutik dator; zeñak argitzen digu entendimentua, dulzura aundi batekin. Instruitzen du zer utzi, edo zer eskojitu bear degun; erakusten digu zer igaro dan, ta zer etorriko dan. Begien aurrean ipintzen dio gizonari, zer dan gauza laburra, zer dan eternoa edo betikoa, eta zer dagokion: Argi onek borondatea berotzen du, konsentimentua erabakitzen du, eta determinatzen du obratzera alako moduz nun meditazio labur batekin desegiten ditu aragiaren berotasunak, eta munduaren amorioa. Zeiñ itsua, falsoa, galdukorra, eta nai ta nai ez galduko dana dan munduaren amorioa; argi onek desegiten du: eta denbora berean itzalten ditu aragiaren berotasunak bere garraren txispakin. Emen bada, nere kristaba, begira, eta ezarri zaiozu zere buruari seliua sekulako kondenazio, edo salbaziokoa. Bestela esazu, izan arren ondakorra atrebitzen zerala itxasoak igarotzera izarraz baliatu gabe? Izan arren itxua, argi edo lagun gabe salbatuko dezula zure burua bide, lazo, altu baju, eta peligro guzietan? Eternidade guztian gozatuko dezula Zerua, eta sekulan Zeruko gauzarik pensatuko ez dezula? Beste moduz pensatu izandu dute testamentu zarreko, ta berriko Santuak: Ez bada denborai kulparik eman. Ez da beiñere relijiosoen konstituzio edo Reglarik ipiñi meditazioan fundatzen ez danik; Onek gobernatzen ditu arako Anima aiek, zeñak arkitzen diran balantza batean ia ipiñiaz oiñ bata salbazioko portuan, ia atzera erretiratuz, aseguraturik Zeruko bidean. O lekzio gaiztoetako gaztetasuna, zenbait bider zere bakarrean sospetxa gaiztoak: egin dituzu! Guzionzat degu Zeru bat, eta bide bat: Etzaigu besterik falta begiratzea baizik; bañan kontuz, nola gure etsaiak inguratzen gaituzten, baita gure biotzeetara zenbat sarbide edo ate dituzten. Lapur bildur dunak ez du bidean kantatzen, bide sospetxakoak armakin; ta armatuakin ditu pasatzen: Itxasoan dabilzanak indarrez arraunzen dute denborale gaiztoa sentitzean. Beraz dagokizu, kristaba ipintea zure kuidado guztia meditazio labur onetan. Ara bada, bakarrik egunaren parte txiki bat eskatzen dizut, bañan lenbizi deseatzen dedana da egun ori zuk bear bezela arreglatzea, bada da gauza prezisoa, txit gutxi eskatzen dizut, bada da guztiz efikaza, eragillea, eta poderosoa meditazioa, dan, laburrena ere:

        Bost parte ditu zure gazte denborarako señalatzen dizudan meditazioak. Lenbizikoa da orazioa, zeñarekin preparatu bear dezun, itz labur batzuen bitartez (zere biotzeko afekto eta deseo egiazkoak laguntzen dizularik) eskatzera Jaungoiko onari grazia meditatzeko ondo, eskeñitako puntuak. Bigarrena da batzea sentiduak ta imajinazioa, eskojituaz leku ain egokia, nun ezerk ere ez dizun eragotziko zere meditazioa: zergatik jakizu barrungo sentiduak kanpoko sentiduen ateetatik allegatzen diran gauza edo gauz oen antz, edo iruipenaren mendean daudela; beragatik asko balioko dizu ez distraitzeko, eta espiritua oroitzeko, proponitzen dezun puntua asunto inportanziazkoa bezela meditatzea. Guztiz erraz mobituko dizu biotza, belarriak, eta begiak okupatzen dizun gauzak. Bai nere kristaba, laster egingo zenduke aietako aldia baldin ekusiko bazendu zure buruaren gañean arri batetik ezpata. Ekusten dana da, eriotzako azkeneko tranzean arpegirik ederrena oritzen dala. Irugarrena da, meditatzea proponitzen dan materiaren puntuak bi, iru, edo modu geiagoetara; Bañan modu batera askoko da baldin meditatzallearen entendimentua arkitzen bada instruitua meditazioa aszitzeko nai duen guztia; gauza askok laguntzen dio arrazoi naturalari puntu proponitua danean senzilloa: bañan bada inportanziazkoa, andia, edo fedeko puntu delikadua, utzi alde batera, ta sinistu Elizak erakusten dizuna zere arrazoi naturalean fiatu bage.

        Laugarrena da borondatearen afekto andi batekin obratzea edo meditazea; borondate onak erabakitzen du arrazoiak aditzera ematen duen guzia, orazioa baliz bezela, ikasten du aditzalle gustozko baten modura: Ezagutzen du garra datorrela suagandik, bere burua animatzen du afekto askorekin, ta egiazko suspirioakin sutzen du pekatuaren gorrotoan, birtutearen amorioan, munduaren desprezioan, ta Eternidadearen deseoan: Alako moduz nun asunto onetan, ez bada ere egingo al ditekean dilijenziarik aundiena, bai beinzat onena. Billatu bear dana da gustoa, edo saborea, ta ez jakinduria, S. Bernardok dionez: Ta zer balio dizu asko pensazeak, ta ez ezer egiteak? Ez kulparik eman ez jakiñari. Irugarren partean erakusten dan bezela, eziñ zabaldu badezu meditazioa, ipiñi ezazu kuidadu guzia laugarren onetan; Au bage ark, zer balio du? Eta onek ura bage asko du balio. Ara emen ejenplo poderoso bat San Buenaventura Elizako Doktore aundiarena. Arkitu zuen San Buenaventura Aita Ejidiok arriturik bere meditazioetan: eta esan zion, sikiera Zuk ez dezu erraz izango Zerua? Zeñari Jangoikoak ematen dizun aiñ doai aundi jakinduriazkoa, nun dakizun bide klaroa, ta segurua? Bereala eranzun zion. Aiñ urruti dago Jaungoikoaren amorioa jakinduriatik, nun datzarrenak, pobreenak, sinpleenak, ta obligaziorik gutxiena duenak dezake amatu Jaungoikoa, eta unitu, edo batu berarekin, askoz urrago, Teologoen artean dan Doktore onena baño. Au aditu zuanean Ejidiok, kontentuz beterik joan zan Ziudadera, eta pozaz deadar egiten zuen, zarrak, eta gazteak, pobreak, eta aberatsak, sanoak, ta gaisoak ama ezazute Jesus, eta aundiagoak izango zerate Zeruetan, Aita San Buenaventura baño.

        Bostgarren partea da, edo konsistitzen du ipintzean biotzeko resoluzio firme bat orazioakin batean, aldegiteko, amatzeko despreziatzeko meditazioak erakusten dizkitzun gauzak. Onetarako deituko dezu Jaungoikoa zure anparora petxuko golpe serio, eta deboziozkoakin, modu onetan merezi dezazun alkantzatzea ain ansiaz deseatzen dezuna.

 

aurrekoa hurrengoa