www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meza eta komunioa
Agustin Kardaberaz
176?, 18??

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

ONDO KONFESAZEKO EJERZIZIOA

 

        Konfesatzeko gogoa Jaungoikoak ematean, fabore andi bat egiten dizu. Intenzio ori zuk artzean zeregana bereala, ta zure biotzean sartu bear dezu, eta bakartasun orretan pensatu Sakramentu onetan pekatuetatik Jainkoagana biurtzeko, bear dezula: I.ª Beraren Grazia beti prest dagoena. II.ª Prestatzeko denbora. III.ª Dilijenzia, edo zure ekin naia, Jaunari bere ofensa guzien damu andi bat eskatu bear diozu, eta konzienzia ondo esaminatzeko grazia, esanaz.

 

ORAZIOA

        Nere Jaungoiko guziz ona: Nere gaitz guzietatik Zugana biurtu nai det. Baña orretarako nere pekatuen illuntasun onetan Zure argi, bear naiz. Mundu galduaren argi, ta erremedio bakarra, Zu zera. Zure miserikordia aundiagatik, arren Jauna nik bear dedan argia indazu, nere Konzienzia illuneko bazterrak ondo ikusteko, eta nere kulpak, bere animan diran bezela, ezagutzeko. Betor Zure grazia, oriek ondo pisatu, eta eskatzen duten damu, ta proposituaz bear bezela konfesatzeko. Ori Jauna, deseatzen det, ori erregutzen dizut, eta ala uste det alkanzatzea Jesu-Kristo Zure Seme Jaunagandik, Amen Jesus.

 

AMA BIRJIÑARI TA SANTUAI ORAZIOA

        Zeruetako Erregiña Jainkoaren Ama txit Santa, eta pekataria Zugana negarrez datozen guzien miserikordiazko Ama, gurutzearen oñean Zure Semearekin nigatik igaro zinduzen penak-gatik, eskatzen dizut, artu nazazula Zure anparoaren azpian, beraren Pasio eta merezimentu santuaz konfesio onetan ni aprobetxatzeko. San Jose guziz doatsua, Jesus, ta Mariarentzat bitartekorik maiteena, biakin egizu nere pekatuen damu egiazko bat alkanzatzeko. Zeruko Santu, eta Aingeru guziak, eta Zu nere Aingeru guardakoa, errregutu ezazute, Penitenziako Sakramentu Santu au ondo artzeko presta nadiñ, Amen.

 

EXAMINA

        Jaunari graziak onela eskatu, eta esaminatuko dezu zure konzienzia modu onetan: Jainkoaren Legeko mandamentu santuetan, pensatuaz zenbat pekatu zierto, eta dudan egin dituzun mandamentu bakoizaren kontra pensamentuz, itzez, ta obraz. Gañera pensatuko dezu, zeran aundi naia, nagia, Jainkoa serbitzeko, pazienzia gutxikoa, projimoakin enbidiosoa, edanaren, eta janaren zalea, jokularia, ta griña oek dirala bide egin, edo eragin dituzun pekatuak. Ta azquenik zure estadu, ofizio, ta obligazioai kunplimentu bear dan bezela emanaz, egin, ta eragin dituzun pekatuak.

        Esamina ori soseguz egin, eta segitzen dira Konfesioaren parterik prinzipalenak, zeñak diran Dolore, eta Propositu egiazkoa, eta oien faltaz egiten dirade gaizki Konfesiorik geienak.

        Dolore au bada iristen da, Jainkoari eskatuaz; zergatik dan sobrenaturala, gure alegiñarekin logratu ezin ditekeana: akordatuaz Jainkoaz: aren egin dizkigun mesedeaz: Ta guk Aren kontra egin ditugun gaiztakeriaz.

        Nor du bada gure Jaungoikoa? Da Zeruaren, ta lurraren kriadorea, eta oetan ikusten, eta ikusten ez diran gauza guzien egillea. Jaun bat guziz Poderosoa, guziz Ona, guziz Santua, guziz Justoa, guziz Miserikordiosoa, Aberatsa, Jakitsua, Edertasuna bera, Biguña, Piadosoa, Amorio onez betea, Aundia, Doai, ta perfezio dibinoz betea, eta guzietan kaburik ez duena. Da Jaun Soberano bakarra, Errege guzien Erregea, gure Aita, gure Ongillea, gure animen jabea, gure Adiskidea, gure Nagusia: Eta gu guziok Jainko Aundi onen humeak:

        Eta zer mesede egin dizkigu? Asko, eta partikularmente egin gaitu, berak gozatzen dituen ditxa guziak guri Zeruan agertzeko, eta emateko:

        Eman digu osasuna, indarrak ikusteko, itz egiteko, aditzeko, eta ibiltzeko grazia. Sortu gaitu Kristau errian, bere eskojituen artean, eta ez Moro, Turko, eta Jentillen artean. Urte askoren buruan konserbatzen gaitu, gaba, eta eguna, astea eta jaia emanaz, Uda-berria, Negua, otza, eta beroa, alimentua, ta janzia emanaz; Eta bearbada pekatu asko bitartean egiten ditugula, zeñakqatik merezi genduan infernuan aspaldi egotea.

        Gugatik Sakramentu Santuak egin ditu, aetan gure animak sendatzeko, eta beraren grazian irauteko, erremedioak ipintzen zituala. Ta azkenik guri mesede oek egiteagatik nai izan zuan Jainko guziz Aundi, eta On onak Zerutik Lurrera jetxi, emen Maria Santisimaren Entrañetan gizon egiñik, trabaju aundiak sufritu, Zeruko Doktrina gizonai erakutsi, traidore, eta gizon gaizto bat izan baliz bezela nai izandu zuan saldua izatea etsai gogorren eskuetara, oen artean desprezio, ta golpe asko sufritu, alako azote, ta Koroatze kruela isillik, eta pazienzian eraman, ta azkenik lapur biren erdian Gurutzean iltzez josirik eman zuan gugatik bizitza.

        Oraiñ bada nola eranzun diogu gure Jainko ongille aundi oni? Nola portatu gera igaroko urteetan? Gure gazte denboran: Igaz, aurten, eta oraindaño? Ai! Ez da ni baño billabagorik. Ez da ni baño ezaguera gaiztoagokorik. Damu det Jauna nere biotz guztitik Zu ofenditua. Ez geiagoren geiago Zure ofensarik. Bertatik arako etxe, ta lagun gaiztoetatik apartatu nai det, zeñakin juntatu ezkero beti, edo geienean pekatuetan erorten ninzan. Bertatik apartatu nai det edanetatik, tabernan egotetik, egurreta, eta beste jan, edanetako funzioetatik: Ala proponitzen det, zure graziarekin batean: Zerren ni argala naiz, eta eroriko nintzake, Zure grazia bage. Bertatik Jauna asmoa artzen det ordu laurdentxo batean bezela egunero nere buruan erabiltzeko, Zuk egin dizkidatzun mesedeen memoriatxo bat, Amen.

        Zure biotza urratzeko, eta Jainkoa ofenditutako damuz betetzeko pensatu itzatzu askotan esan ditugun mesedeak. Eta aurrenekoan ezpada bigarren, edo irugarren aldian berotuko da zure biotza Espiritu Santuaren Su onekin.

 

 

IRU KONSIDERAZIO

 

        Sakramentu onetan bear dan frutua ateratzeko konfesio guztietan iru gauza ondo pensatu bear dituzu.

 

        I.ª Edozeiñ Konfesoreren oñetan jartzean Kalbarioko mendian Jesusen Gurutzepean arkitzen zerala.

 

ORAZIOA

        Ai Ostiral-santuz ni arkitu baniz, zer negar, zer deadar Biotzekoak egingo nituan! Ai nere Salbadore maitea, nere pekatuak ipiñi Zaituzte estadu triste orretan. Ez Jauna geiago pauso gaiztorik, baizik bizitza berria: Ala ematen dizut itza Zure graziarekin batean, ta esperantza osoa dadukat barkatuko dirazula nere bekatuak Zure merezimentuak dirala mediante.

 

        II.ª Konfesatzera zoazen guzian, Federik bizienaz pensa ezazu, ez gizon baten, ezpada. Jesu-Kristoren oñetara zoazela.

 

ORAZIOA

        Ai Jesu, nere biotzekoa! Baldin Jerusalenen Zure egunetan bizi izan baniz, edo Zu orain orduan bezela, emen agertuko baziña, Zure oñetan belauniko jarririk, ta nola esango nizuke: Ona, Jauna pekataririk galduena: Pekatu mortal askoren enfermedade kruelen azpian ondaturik arkitzen naiz. Zu zera nere animaren medikua. Zuk dakizu baño obeto nere gaitz guzien berri. Arren Zure miserikordiagatik senda nazazu. Ba noa bertatik, Zuri nere pekatu guziak Zure ministroaren oñetan aitortzera, eta Konfesatzera. Ta Zuk nola nere berri dakizun, ez lotsa, eta ez bildurrik izango det, nere barren guzia agertzean.

 

        III.ª Konfesatzen zeran guztian kontu egizu ori izango dala azkenekoa, eta illtzeko Konfesatzen zerala. Ill-bearra fedeko gauza da, eta Konfesio gabe ezpazoaz, au, edo beste bat izango da zure atzenekoa.

 

ORAZIOA

        Ai nere biziaren, ordu ta denbora guzien jabea! Zuk esango baziñit, au dala nere atzeneko Konfesioa: Illtzeko zorian nagoala: Bereala bear derala, edo nere Aingeru Guardakoak Zuregatik mandatu au egingo balit: Ea, oraiñ konfesatu, eta bereala ill bear dezu: Etzera geiago konfesatuko. Jesus milla bider. Adio esango zenduke, adio mundua: Ken ken ortik nere lagun falso, eta gaiztoak, kanpora sekulako nere biotzetik oitura gaiztoak: Zoazte emendik, ondasun gaizki eramanak, zoazte nere ibillera gaizto, eta munduko atsegin gezurtiak: Zoaz jan, edan gaiztoak; anima, eta gorputza galdu dirazuna: Zoazte guziok oraindaño zoratu, eta galdurik iduki nazutenak. Zoazte betiko nigandik: Ill bear det. Jainkoak ala dio, ta ala nai du. Ai nere Jesus ona nere jabe maitea: Ta zeiñ damu dedan zu nere bekatuakin ainbeste bider ofenditua. Damu det lenago bear bezela ez prestatua. Zu nere Jainko, ta nere Aita ona, amatu, ta serbitu bearrean ainbeste bider ofenditu zaitut.

        Nun da Jauna nik eman bear nizun onra, eta errespetoa? Nun da nik zuri bear nizun amorioa? Etzan nerezat onrarik asko zure seme izatea? Bai nere Jesus ona. Damu det Jauna nere biotz guztitik zu ofenditua, zergatik zeran orren ona Santua, ta amablea. Zugan Jauna, arkitzen dira Zeruko Santuak, eta Aingeruak, ta kriatura guziak sekulan eziñ esan, eta konprendituko ez dituzten exzelenzia, grandeza, ta perfezio guziak. Zu orrelakoa izanik, damu det Zu ofenditua bakarrik, Zu zeranagatik. Atzeratuko ditut nere aztura, eta eitura gaizto guziak, eta egingo det penitenzia nere pekatuen bengantzan, Zu maite zaitudala adierazten dedela ondorengo bizi modu berri batekin, Amen.

        Onela prestatu naiko dezu illtzeko denboran. Bada kontu ori oraiñ egizu, eta kontu ondo prestatuko Zerala, eta egingo dituzula ondo zure Konfesio guzi guziak.

        Oraindaño esan danetik ezagutuko dezu, esamina konzienziakoa egin, eta beste bage Konfesatzera dijoazenak, gaizki Konfesatzen dirala dolore, eta Proposituaren faltaz zeñak diraden parterik prinzipalenak: Eta Konfesio jeneral bat egiteko premian arkitzen dirala.

        Gañera Dolore, ta Propositu au iristeko, bear da askotan denbora geiago, konzienzia esaminatzen baño.

        Bezperatik, edo lenago lan onetan jardun gabe, goizean lasterka jantzi, eta Eleizarako bidean egiten dezun esamina, eta dolore ariñarekin beste gabe bereala Konfesatzea, da gauza peligrosoa: zerren presaka, eta espazio bage nekez ondo egiten oi diran gauza oek. Beintzat naiko etzenduke illtzeko orrela prestatzea.

        Lenagoko pekatuak barkatuak egon arren Konfesio ona dala bide, aen, eta beste guzien gañean, artu bear da Dolorea, Konfesatuak ez baleude bezela.

        Gero Konfesorearen aurrean belauniko jarririk, ziñatu zaite, eta esan biotzetik: Ni pekataria, edo Nere Jesukristo Jauna, eta gero arrimatuko zera Konfesoreagana modu onetan, eta esango dizkatzu zure pekatuak, diranak diran bezela.

 

aurrekoa hurrengoa