www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meza eta komunioa
Agustin Kardaberaz
176?, 18??

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

MEZA SANTUA ZER DAN

 

        Eguzkiak Zeruko Izar guzien edertasuna estaltzen duen bezela, ala Meza Santuak gañez eragiten die lurreko debozio guziai: Zergatik dan gure Relijio Santuak dauzkan gauzarik aundi, eta errespetagarriena. Baña zer da Meza? Da Sakrifizio, edo ofrenda Dibino, milagroz beterikako bat, zeñean Jesu-Kristo gure Jaunak bere Korputz eta Odol preziosoaz ofrezitzen diozkan bere Aita Eternoari Ogiaren, eta Ardoaren antzen azpian. Da Jesu-Kristok Ostegun santu gabean edo atzeneko afarian egin izandu zuan Sakrifizio miragarri ura bera. Da Gurutzean iltzean AITA Eternoari ofrendatu ziozkan tormentu, eta Eriotzaren ofrezitze berri bat. Da azkenik bere Pasio santuko dolore, pauso, ta misterioen, eta oetan erakutsi zigun amorio irazaki, neuribagekoaren akordagarri, edo oroipengarri bat.

        Lau gauza jakin bear dituzu, S. Agustinek erakusten duan bezala, mezako Sakrifizio santu onen gañean. Nor da sakrifizio hau ofrezitzen duan Persona; Nori ofrezitzen zaion: Zer ofrezitzen da: Norentzat, edo zertarako ofrezitzen dan.

        Oraiñ bada, nor da Mezako Sakrifizio Santu hau esaten duana edo Sakrifizio guziz beneragarri, eta errespetagarri hau egiten, eta ofrezitzen duan Sazerdote prinzipala? Da Jesu-Kristo gure Jauna Aita Eternoaren Semea.

        Nori, edo zeñi ofrezitzen dio? Aita Eternoari berari. Eta zer ofrezitzen dio? Bere Korputza, eta Odol preziosoa, bere merezimentu kabu bageko guziakin batean.

        Norentzat, edo zertako ofrezitzen diozka?

        Jainkoa onratzeko, eta gure onerako, mesede, eta fabore asko iristen dizkigula Ofrenda miragarri onen bidez.

        S. Agustinek berak dio, mezatan gauza bi gertatzen dirala, Bata agirian ikusten dana, edo kanpokoa, eta dira egiteko Santuak. Bestea ikusten ez dana, edo barrengoa, ta da Jainkoaren Semeak bere Gorputz, ta Odola Aita Eternoari ofrezitzea. Barrengo Sakrifizio onek ematen dio kanpokoari bere izate, espiritu, edo bizia. Baña zertarako? Orain esango diran lau fin, edo gauzatarako.

        Lenengoa: Gu nola laburrak, ta limitatuak baitgera, ta Jaungoikoa infinitoa, eta kaburik ez duana: Eta Jainkoaren Semeak nola gure naturaleza daukan, eta berez nola Persona infinito, eta kabu bagekoa dan, hau guk ofrezituaz ematen diogu Jainkoari gugandik naien duen, eta aren Anditasunari ondoen dagokion onra, eta gloria.

        Bigarrena da: Gure Jainkoagandik rezibitu ditugun mesede, eta fabore guzien esker onak, graziak, ta alabanzak emateko.

        Irugarrena da: Sakrifizio santu onen biez Jainkoagandik guretzat, eta gure adiskideenzat nai ditugun, eta konbeni diran mesedeak iristeko, ala espiritualak, nola tenporalak.

        Laugarrena da: Jainkoaren kolera, eta aserretasuna aplakatzeko, aren Justiziak pekatariak bereala kastigatu ez ditzan; Eta bere miserikordiaren bidez eman deigun ausiloak, eta laguntzea estadu triste artatik irtetzeko.

        Emen prebenitzen det Espiritu santuak Trentoko Konzilioan ematen duan Doktrina. I.ª Santuen onran Elizan Mezak esaten badira ere, bala Sakrifiorik Santuai ofrezitzen etzaiela; Ezpada bakarrik Jainkoari, zeña dan santuak egin, eta gloriaz, eta onraz koroatu zituena. II.ª Santustik aurrera Mezako gauza guziak Jaungoikoaren santidade aundia aidtzeko ematen dutela, edo Misterio oriek Zeruko usai dibinoa dakartela. III.ª Espiritu Santuak Konzilioan aginzen die (Mandat S. Sinodus &c. Ses. 22. cap. 8) Animen kontua daukaten Kurai. Meza Santuko gauzak beren Ardiai askotan erakustea. Sazerdotearen ornamentu, edo janziak, itzak, gurutze, señale, ta zeremonia guztiak misterioz beteak daude. Euskaldunak beren deboziorako, oriek al dan ondoena jakitea, arrazoi da: Ta Santuen dotina oraiñ nik emango diet onela.

 

aurrekoa hurrengoa