www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Meza eta komunioa
Agustin Kardaberaz
176?, 18??

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

KOMUNIO ESPIRITUALA
ZER, EDO NOLA DAN

 

        Anima justoa Mezatan, edo bestela bere espirituaz edo deseo biziaz komulgatzea da Komunio espirituala. Eta da Jesu-Kristoren txit atsegin andiko gauza, edo ejerzizio dibiuno bat, txit erraza, eta animaren irabazi andiaz nai dezun guztian, seguru egingo dezun debozioa. Santuen dotrina da: Iñoiz komunio espiritual batean Sakramentua artzen danean baño gehiago Jainkoarekiko irabazi, edo merezi ditekeala: zerren Komulgatzen danak baño, beste Komulgatzen eztanak, debozio, edo ferbore andiagoa dadukan, ta espiritu geiagorekin prestatzen da. Ferbore, debozio, eta espiritu au nai du Jesu-Kristok, eta arrazoi andia da zuk ari orretan gusto ematea.

        Eta Aita: Komunio espiritual ori nola egiten da? Txit erraz, edozein lekutan ta noiz nai. Ara: Zuk meza enzutean, edo Eleizara Santisimoa adoratzera zoazenean, edo etxean, edo bidean edozeiñ leku, ta denboretan ekarri itzazu gogora Jesu-Kristoren Sakrifizioko misterio Dibinoak, bere Sakramentuan; Eta al dezun federik bizien, ta amoriorik irazekienaz zure biotzean deseoz komulga zaitea. Au, ta ez besterik da komunio Espirituala: Aita: Baña debozio ori nola egin dezaket? Ara nola: Esan dan fede bizi eta amorioaz Biotzetik, zure modura esaiozu.

 

aurrekoa hurrengoa